Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2019ko urriaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4499

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeari buruzko 847/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Barakaldoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 3. Epaitegian 847/2016 hitzezko judizio-prozedura bideratu da Aceites Garcia Moron Sat 7199 enpresak eskatuta Angel Diez Lanborena jaunaren aurka, diru-kopuru bat erreklamatzeko. Prozedura horren gaineko epaia eman da, eta idazpuruan eta epaitzan kopiatu da; hona:

38/2018 Epaia.

Epailea: Susana Diez Martinez de Lahidalga and.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Data: 2018ko otsailaren 16a.

Demandatzailea: Aceites Garcia Moron Sat 7199.

Prokuradorea: Sonia Ramos Peñin.

Demandatua: Angel Diez Lanborena.

Judizioaren gaia: diru-kopuru baten erreklamazioa.

EPAITZA

Ramos Peñin prokuradoreak Aceites Garcia Moron Sat 7199 enpresaren izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako demanda baiesten dut eta, horrenbestez, demandatua 1.276,69 euro, Berankortasunaren aurka borrokatzeko 3/2004 Legeak ezartzen dituen interesak, ordaintzera kondenatzen dut, eta prozeduraren kostuak ezartzen dizkiot.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei, eta ohartarazi beraren kontra ezin dela aurkeztu apelazio-errekurtsorik, urriaren 10eko 37/2011 Legeak, prozesuak azkartzeko neurriei buruzkoak ezartzen duenarekin bat etorriz (lege hori 2011ko urriaren 11n argitaratu zen BOEn eta urte bereko azaroaren 1ean ipini zen indarrean, eta PZLren 455.1 artikulua aldatzen du), xedapen iragankor bakarrak finkatzen duen interpretazioaren arabera.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Agiri hau ematen eta sinatzen dut Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta hemezortziko abenduaren hiruan, Angel Diez Lanborena demandatuari legean agindutako moduan jakinarazteko balio izan dezan.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala