Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2019ko urriaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
4497

EBAZPENA, 2019ko irailaren 23koa, Lurralde Plangintzaren sailburuordearena, zeinaren bidez ebazten eta argitaratzen baita zeini emango zaizkion Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2019ko maiatzaren 22ko Aginduan aurreikusitako dirulaguntzak. Agindu horren bidez, informazio geografikoa hobetzeko eta udal mapak egin eta zabaltzeko dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezarri eta deialdia egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko udalentzat, 2019ko ekitaldirako.

2019ko ekainaren 5eko EHAAn (105. zk.), Ingurumen, Lurralde Politika eta Etxebizitzako sailburuaren 2018ko maiatzaren 22ko Agindua argitaratu zen (agindu haren bidez, informazio geografikoa hobetzeko eta udal mapak egin eta zabaltzeko dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezarri eta deialdia egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko udalentzat, 2019ko ekitaldirako).

Eskabideak aurkezteko epea 2019ko uztailaren 5ean amaitu zen, hala ezarrita baitzegoen aipatutako aginduaren 6.1 artikuluan. Epe horretan, 18 eskabide aurkeztu ziren; honako hauek:

1.– Bergarako Udala.

2.– Bilboko Udala.

3.– Debako Udala.

4.– Elgetako Udala.

5.– Errigoitiko Udala.

6.– Fruizko Udala.

7.– Hernaniko Udala.

8.– Iurretako Udala.

9.– Lapuebla de Labarcako Udala.

10.– Leintz-Gatzagako Udala.

11.– Leioako Udala.

12.– Nabarnizko Udala.

13.– Ondarroako Udala.

14.– Urduñako Udala.

15.– Sopuertako Udala.

16.– Harana Udala.

17.– Villabonako Udala.

18.– Vitoria-Gasteizko Udala.

Dirulaguntza hauek arautzen dituen 2019ko maiatzaren 22ko Aginduaren 9.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, kudeaketa-organo bat eratu zen, 2019ko irailaren 9an, jasotako eskabideak aztertu eta egiaztatzeko; horren ostean, ebazpen-proposamena igorri zion sailburuordetza honi, eta, han, eranskinean, jasota dago zer dirulaguntza emango diren, udal onuradunak aipatuta, bakoitzaren biztanle-kopurua emanda (Eustat 2018), eta mapa paperean inprimatzea erabaki duten zehaztuta, proposatutako dirulaguntzaren zenbatekoarekin batera.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2019ko maiatzaren 22ko Aginduaren 10. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz (agindu horren bidez, informazio geografikoa hobetzeko eta udal mapak egin eta zabaltzeko dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezarri eta deialdia egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko udalentzat), eta aintzat hartuta horretarako eratutako kudeaketa-organoak helarazitako proposamena, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Dirulaguntzak ematea ebazpen honen eranskinean zerrendatutako udal onuradunei, informazio geografikoa hobetu, udal mapak egin, eta zabal ditzaten. Zerrendan, halaber, zehaztuta daude udal horien biztanleria-datuak (Eustat 2018), udalek paperezko inprimaketa aukeratu duten ala ez, eta zenbateko dirulaguntza jasoko duten.

Bigarrena.– Diruz lagunduko diren lanak hasteko eta, hala badagokio, kontratatzeko eta gauzatzeko gehieneko epeak 2019ko maiatzaren 22ko Aginduaren 11. artikuluan ezarrita daude.

Hirugarrena.– Agindu horren 12. artikuluari jarraituz egingo da dirulaguntzaren ordainketa.

Laugarrena.– Agindua ematea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, eskatzaile guztiei jakinarazteko, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2019ko maiatzaren 22ko Aginduaren 10. artikuluan xedatuarekin bat etorriz, eta, era berean, dirulaguntzak emateko prozedura orok bete behar duen publikotasun-printzipioa betetzeko.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 23a.

Lurralde Plangintzaren sailburuordea,

MARIA ARANZAZU LETURIONDO ARANZAMENDI.

ERANSKINA
EMANDAKO DIRULAGUNTZEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala