Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2019ko urriaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4494

EBAZPENA, 2019ko irailaren 2koa, Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariarena, zeinaren bidez izendatzen baitira EAEko toki-erakundeei, tokiko organismo autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitu eta immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorrean jarduerak garatzeko dirulaguntzei buruzko ebazpen-proposamena egin behar duen Balioespen Batzordeko kideak.

AURREKARIAK

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2019ko uztailaren 30eko Aginduaren bidez (EHAA, 2019ko abuztuaren 30ekoa) EAEko toki-erakundeei, tokiko organismo autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitu eta immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorrean jarduerak garatzeko dirulaguntzetarako deia egiten da.

Agindu horren 4.1 artikuluan adierazitakoaren arabera, Familia Politikarako eta Aniztasunerako Zuzendaritzari dagokio bigarren laguntza-lerroan aurreikusitako laguntzak kudeatzeko eta ebazteko lanak egitea. Halaber, dirulaguntzen ebazpenerako proposamena egiteko eskumena izango duen Balioespen Batzordeko kideak hautatuko ditu, baita Batzordeko idazkaritzaz arduratuko den pertsona ere.

Era berean, aginduaren 4.2 artikuluari jarraituz, Kide Anitzeko Organo hori gutxienez bi pertsonak eta gehienez lau pertsonak osatuko dute, beti ere Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzako goi-karguak edo langile publikoak izan beharko dute.

Horrez gain, aginduaren 4.3 artikuluak adierazten du Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzako langile publiko batek Kide Anitzeko Organoaren idazkari gisa jardungo duela, eta baita Organo horien osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela ere.

Aurrekoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– EAEko toki-erakundeei, tokiko organismo autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitu eta immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorreko jarduerak garatzeko dirulaguntzei buruzko ebazpen-proposamena egingo duen Balioespen Batzordean parte hartuko duten pertsonak izendatzea. Dirulaguntza horietarako deia Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2019ko uztailaren 30eko Aginduaren bitartez egin da (EHAA, 2019ko abuztuaren 30ekoa).

Mahaikideak:

Begoña Gana Camiruaga andrea, Familia Politikarako eta Aniztasunerako Zuzendaritzako teknikaria.

Aitor Eguinoa Isasmendi jauna, Familia Politikarako eta Aniztasunerako Zuzendaritzako teknikaria.

Idazkaria:

Lidia Barrutia Arregi andrea, Familia Politikarako eta Aniztasunerako Zuzendaritzako teknikaria.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beronen kontra, gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Gizarte Politiketako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 2a.

Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria,

MIREN IRUNE MUGURUZA MENDARTE.


Azterketa dokumentala