Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2019ko urriaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4492

AGINDUA, 2019ko ekainaren 27koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baita «Fundación Jose Luis de Barrueta» fundazioa azkentzea eta aldi berean likidatzea, inskribatzen baita hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan eta agintzen baita bere erregistro-orria ezeztatzea.

Ikusi eta aztertu egin da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2019ko ekainaren 4an sartu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko erregistroan «Fundación Jose Luis de Barrueta» fundazioaren likidazioaren eskritura publikoaren kopia bikoitz baimendua, 2019ko ekainaren 3an egiletsia Guadalupe María Inmaculada Adanez García notarioaren aurrean (protokolo-zenbakia: 881).

Bigarrena.– Aipatutako eskritura publikoak barne hartzen du fundazioaren patronatuaren ziurtagiria, non patronatuak egindako bileraren aktako erabakiak biltzen baitira. Bilera horretan, honako erabaki hauek hartu ziren, aho batez:

1.– Fundazioaren likidazio-balantzea onartzea, 2019ko ekainaren 3an itxitakoa, bai eta onartutako likidazio-programa gauzatu ondoren egindako likidazio-eragiketen txostena ere.

2.– Likidazio Batzordeko kideak kargutik kentzea.

3.– Fundazioaren likidazio-prozedura amaitutzat ematea, fundazioaren ondasunen norabidearen gaineko erabakia gauzatu ondoren; hain zuzen ere, Euskal Elizbarrutietako Misioen Donostiako Ordezkaritzara zuzendutako bost mila bostehun eta berrogeita zortzi (5.548) euroko gerakina dago.

Horrez gain, eskritura publikoak fundazioaren ondasunak eta likidazioa egiteko eragiketen txostena barne hartzen du, baita fundazioaren likidazioaren ondoriozko gerakinaren norakoaren justifikazioa ere.

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta, ondoren, ebazpen-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

OINARRI JURIDIKOAK

Lehenengoa.– Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, agindu bidez, estatutuak aldatzeko espediente honi buruzko ebazpena, honako arau hauetan xedatutakoarekin bat: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzari buruzko Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 6.1.m) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Bigarrena.– Espedienteari, funtsezkotzat jotzen diren datuak eta agiriak erantsi zaizkio, eta beraz, bete dira honako xedapen hauetan ezarritako baldintzak: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legeko 42. artikuluan, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartu duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 31. eta 47. artikuluetan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 36. artikuluan, eta Fundazioaren estatutuetan.

Hirugarrena.– 100/2007 Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen duenez, azkentzeko erabakiak edo, hala badagokio, hori erabakitzen duen ebazpen judizialak fundazioaren ohiko jarduerak amaitutzat emango ditu eta hasiera emango die likidazio-eragiketei.

Bestalde, artikulu horretan bertan adierazten denez, fundazioko gobernu-organoak egingo du azkendutako fundazioaren likidazioa, Babeslaritzaren kontrolpean, betiere. Horretarako, fundazioaren gobernu-organoak aktibo- edo likidazio-eragiketa bakoitzaren berri emango dio Babeslaritzari.

Ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 36.6 artikuluak ezartzen du zein elementu izan behar dituen fundazioa likidatzeko eskritura publikoak.

Laugarrena.– Bete dira fundazioak likidatzeko ezarritako izapideak. Horrez gain, egiaztatu da aurreikusitako helbururako erabili direla Fundazioaren ondasunak.

Horregatik guztiagatik, bidezkoa da aurkeztutako likidazioaren egiaztagiriak kontuan hartzea eta likidazio-prozesua bukatutzat jotzea, eta Fundazioari dagozkion idazpenak deuseztatzea.

Aipatutako manuak eta aplikatzekoak diren gainerako arauak ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– «Fundación Jose Luis de Barrueta» fundazioaren likidazioa onartzea –bigarren aurrekarian adierazitako eskritura publikoan ezarritako zehaztapenekin bat datorrena–; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea likidazio-erabakia, eta fundazioaren erregistro-orria ezeztatzeko agintzea.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 27a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala