Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

187. zk., 2019ko urriaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
4476

IRAGARKIA, Bermeoko portuan (Bizkaia) elektrizitate- eta telefono-zanga bat, saneamendu-zanga bat eta hornidura-zanga bat ezartze aldera herri-jabariko portu-lurrak hartzeko Itsas Salbamenduko eta Segurtasuneko Sozietateak eginiko emakida-eskaerari buruzko informazio publikoa. Erreferentzia: 591/2018.

Itsas Salbamenduko eta Segurtasuneko Sozietateak herri-jabariko portu-ondasunak aldi baterako hartzeko emakida-eskaera egin du, Bermeoko portuan elektrizitate- eta telefono-zanga bat, saneamendu-zanga bat eta hornidura-zanga bat ezartzeko. Eta hala ematen da jakitera, Euskal Autonomia Erkidegoko Portuen eta Itsas Garraioaren ekainaren 28ko 2/2018 Legearen 41.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, pertsona edo erakunde interesdunek egoki ikusten dituzten alegazio edo oharrak aurkez ditzaten, idatziz, Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzaren bulegoetan (Elkano kalea, 3 behea, 48011 Bilbao). Horretarako, hilabeteko epea izango dute interesdunek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita. Espedientea, proiektua eta eskatzaileak aurkeztutako gainontzeko dokumentazioa aztertu ahal izango dituzte.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 16a.

Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria,

AITOR ETXEBARRIA ATUTXA.


Azterketa dokumentala