Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

187. zk., 2019ko urriaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
4473

AGINDUA, 2019ko irailaren 9koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez baimentzen baita Leioako Sakoneta 24 eremuko zuzkidurazko bizitokietarako estandarrak betetzea udalerriko Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean lehendik dauden lurzoru-erreserbetan.

GERTAKARIAK

Ezarritako prozedurarekin bat etorriz, Leioako Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren Aldaketaren espedienteak, Sakoneta 24 eremuari buruzkoa, Bizkaiko Hirigintza Plangintzarako Atalaren txostena jaso du 2019ko uztailaren 17an egindako 3/2019 bilkuran, behin betiko onartua izan aurretik.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Sail hau da eskuduna aztergai den espedientea ebazteko, hirigintzako estandarrei buruzko uztailaren 3ko 123/2012 Dekretuaren 18.3 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

2.– Aurkeztutako dokumentuak Leioako San Jose 24D eremuak eta Sakoneta Hutsik 24A eremuak bete beharreko zuzkidurazko bizitokietarako estandarren konpentsazioa proposatzen du plangintzan lehendik ere dauden lurzoru-erreserbetan. Zuzkidurazko bizitokien estandarra betetzearren, 101,62 eta 344,06 m2 dituen lurzoru-azalera bat kalifikatu beharko da, 2/2006 Legearen 81. artikuluaren arabera. Kasu honetan, Leioandiko ekipamendu publikorako orubean (VIII a partzela), 287,62 m2-ko azalera duen lursailean etorkizuneko konpentsazioetarako.

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Baimentzea, Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea eta Hirigintzako Estandarrei buruzko uztailaren 3ko 123/2012 Dekretuarekin bat etorrita, Leioako San Jose 24D Eremuak eta Sakoneta Hutsik 24A Eremuak bete beharreko zuzkidurazko bizitokietarako estandarra betetzea udalerriko Hiri Antolamenturako Plan Orokorrean lehendik ere dauden lurzoru-erreserbetan, Leioandiko ekipamendu publikorako orubean, zehazki (VIII a partzela).

Bigarrena.– Baimen hori baldintzatua geratuko da Leioako Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren testuari, espedientea bete izanaren justifikazioa eransteari, 2/2006 Legearen 105. artikuluaren eta 123/2012 Dekretuaren 18. artikuluaren arabera.

Hirugarrena.– Baimen hori aurreko ataletan ezarritako baldintzetan ematen da, eta ez du baliorik izango behin betiko onarpena, zuzkidurazko bizitokietarako estandarrak betetzeari dagokionez, eskumena duten esparruren batean (hartzailea edo igorlea) aldaketarik eragiten duten beste baldintza batzuekin ematen bada.

Laugarrena.– Leioako Udalari agindu honen berri ematea.

Agindu hau behin betikoa da, eta administrazio-bideari amaiera ematen dio. Interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan, agindu hau argitaratu edo, hala badagokio, jakinarazi eta biharamunetik aurrera bi hileko epean.

Halaber, nahi izanez gero eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri baino lehen, berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, agindu hau argitaratu edo, hala badagokio, jakinarazi eta biharamunetik aurrera bi hileko epean. Kasu horretan, ezin izango da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri berraztertzeko errekurtsoa espresuki erabaki edo bere ustezko gaitzespena gertatu arte.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 9a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala