Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

187. zk., 2019ko urriaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
4472

EBAZPENA, 2019 irailaren 10ekoa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita ETSko Usurbilgo Trakzioko Azpiestazio Elektrikoaren eraikuntza-proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda.

2019ko ekainaren 11ko Ebazpenaren bidez, ETSko Usurbilgo Trakzioko Azpiestazio Elektrikoaren eraikuntza-proiektua onetsi zen.

Proiektuaren helburua 2010ean idatzitako Usurbilgo Trakzioko Azpiestazio Elektrikoaren eraikuntza-proiektua, Euskal Trenbide Sareko Bilbao-Donostia lineakoa, egokitzea eta eguneratzea da, betiere ustiapen-irizpide berriak eta aurrerakuntza teknologikoak aintzat hartuta. Proiektu hori Eusko Tren XXI Plan Estrategikoan (Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Trenbide Sareko Lurralde Plan Sektorialean kokatua) bildutako jarduera multzoaren barruko zenbait instalazio eraberritzeko proiektu moduan idatzi zen.

Proiektu honen xedetzat hartuko dugu, halaber, azpiestazioko komunikazio-ekipamendu egokiaren definizioa (azpiestazioak ETSko komunikazio-sarearekin bat egin dezan), bai eta hargune elektrikoen dimentsionamendua, kableen ekipamendua eta hoditeriaren kanalizazioa ere.

Jatorrizko proiektuan bezala, proiektu honen barruan kudeaketa eta kontrol sistemak instalazio elektrikoetan banatuta ezartzea aztertu da, bai eta maniobra-ebakigailuak instalatzea ere, eta jazoeraren bat gertatuz gero, elementu horiek kontrolatu eta eragin ahal izatea.

Lurzoruak lortzeko eta ukitutako ondasun eta eskubideak kudeatzeko, proiektuak ondasunen eta eskubide horien identifikazioa biltzen du. Horretarako, desjabetzen eranskinean lurzatien zerrenda eta planoak azaltzen ditu.

Organo honek eskumena du garraio-azpiegituraren arloan jarduerak betearazteko beharrezko desjabetze-espedienteak tramitatzeko, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren 22.1.c) artikuluak xedatzen duenaren arabera. Horrek indarrean dirau Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren lehenengo xedapen iragankorrean xedatutakoarekin bat (dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dira eta horren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen).

Trenbide Sektorearen irailaren 29ko 38/2015 Legearen 6.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, beste lursail batzuk erabili beharra dakarten oinarrizko proiektuak edo trenbide-lineak, horien tarteak edo tren-azpiegituraren beste elementu batzuk eraikitzeko proiektuak edo lehendik zeuden azpiegiturak aldatzeko proiektuak onartzen direnean, onespenak berekin dakar onura publikoaren edo gizarte-intereseko deklarazioa, lursail horiek okupatu beharra izatea eta okupazio hori premiazkotzat deklaratzea ere, ukitutako eta identifikatutako ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetzearen ondorioetarako.

Nolanahi ere, proiektua onartzeak inplizituki berekin dakarren arren proiektuaren eraginpeko ondasunak eta eskubideak okupatu beharra, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 17.2, 18. eta 19.2 artikuluek ondasun eta eskubide horien xehetasunak jasoko dituen zerrenda egin eta jendaurrean jarri behar dela ezartzen dute, alegazioak eta datuak aurkeztu ahal izan daitezen, okerrak zuzentzeko eta interesdunak zeintzuk diren ondo zehazteko.

Hortaz, aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainontzekoak ikusirik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Jendaurrean jartzea ETSko Usurbilgo Trakzioko Azpiestazio Elektrikoaren eraikuntza-proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda, hamabost (15) egun balioduneko epean, ebazpen hau azkena argitaratu eta biharamunetik aurrera, alegazioak aurkeztu ahal izan daitezen, okerrik baldin badago zuzentzeko, hala ezarrita baitago Nahitaezko Desjabetzari buruzko Legearen 19.2 artikuluan eta horrekin bat datozenetan. Alegazioak Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Garraio Azpiegituren Zuzendaritzan aurkeztu beharko dira, Gasteizko Donostia kaleko 1ean.

Aipatutako epean, ondasunen eta eskubideen zerrenda Usurbilgo Udaletxeko iragarki-oholean ere jarriko da jendaurrean.

Horren berri eman da denak jakinaren gainean egon daitezen.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 10a.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MIKEL GURUTZEAGA ZUBILLAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala