Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

185. zk., 2019ko irailaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
4425

EBAZPENA, 2019ko irailaren 19koa, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariarena, zeinaren bidez euskal etxeei ematen baitzaizkie 2019. urteko dirulaguntzak.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2018ko abenduaren 19ko Ebazpenaren bidez, euskal etxeei 2019ko dirulaguntzak emateko deialdia egin zen, dirulaguntza horiek arautzen dituen martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuaren 8. artikuluan xedatutakoa betetzeko. Dekretu hori irailaren 9ko 175/2014 Dekretuarekin aldatu zen.

Ebaluazio Batzordeak, aipatutako ebazpenean izendatua, eskaerak aztertu eta baloratu ditu martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuaren 4., 5., 6. eta 12. artikuluetan ezarrita dagoen legez, eta esleipen-proposamen bat egin du. Eta hori dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean zehazten diren euskal etxeen eskaerak onartzea, epe barruan eta behar bezala aurkeztu direlako.

Bigarrena.– II. eranskinean zehazten diren euskal etxeei dirulaguntzak esleitzea, eranskin horretan adierazitako zenbatekoen arabera, IV. kapituluan ezarrita dauden ekintzak egin ditzaten (ohiko gastuak eta jardueren antolakuntza).

Hirugarrena.– III. eranskinean zehazten diren euskal etxeei dirulaguntzak esleitzea, eranskin horretan adierazitako zenbatekoen arabera, VII. kapituluan ezarrita dauden ekintzak burutu ditzaten (azpiegitura- eta ekipamendu-gastuak).

Laugarrena.– Dirulaguntzak ez esleitzea IV. eranskinean zehazten diren eskaerei, eranskinean ematen diren arrazoiengatik.

Bosgarrena.– Dirulaguntzak ez esleitzea V. eranskinean zehazten diren eskaerei, eranskinean ematen diren arrazoiengatik.

Seigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 19a.

Kanpoko Euskal Komunitatearen zuzendaria,

GORKA ALVAREZ ARAMBURU.

I. ERANSKINA
ONARTUTAKO ESKAERAK (70)
(Ikus .PDF)

II. ERANSKINA
IV. KAPITULURAKO ESLEITUTAKO ESKAERAK (70)
(Ikus .PDF)

III. ERANSKINA
VII. KAPITULURAKO ESLEITUTAKO ESKAERAK (33)
(Ikus .PDF)

IV. ERANSKINA
KANPO UTZITAKO ESKAERAK
(Ikus .PDF)
V. ERANSKINA
BAZTERTUTAKO ESKAERAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala