Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

182. zk., 2019ko irailaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AUZITEGI NAGUSIA
4360

EDIKTUA, 41/2015 administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren ondoriozkoa; errekurtso horretan eman den epaiak deklaratzen du deusezak direla Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko urriaren 22ko Aginduaren 2. artikulua eta I. eranskinaren 1., 3.4, 3.5, 4., 6., 7., 9., 10., 11., 12., 14., 16., 17.1, 17.3, 18., 20., 25.1 eta 30.2 artikuluak (agindu horrek unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beka eta -laguntzetarako 2014-2015 ikasturterako deialdia egiten du).

Aditzera ematen da sala honek 41/2015 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan 2016-06-02an eman zuen epaia irmo bihurtu dela, Auzitegi Gorenaren 2019-05-21eko epaiaren ostean. Errekurtso hori Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko urriaren 22ko Aginduaren kontra jarri zen, zeinak unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beka eta laguntzetarako 2014-2015 ikasturterako deialdia egiten baitu (2014-10-28ko EHAA, 205. zenbakia). Honako hau erabaki da Auzitegi Gorenaren epaitzan:

Deusez deklaratzea Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko urriaren 22ko Aginduaren 2. artikulua eta I. eranskinaren 1. artikulua, 3.4 eta 5 artikulua, 4. artikulua, 6.,7.,9.,10.,11. eta 12. artikuluak, 14. artikulua, 16. artikulua, 17.1 eta 3 artikulua, 18. artikulua, 20. artikulua, 25.1 artikulua eta 30.2 artikulua.

Guztiek jakin dezaten, aditzera ematen da, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen (AAJL) 107. artikuluan xedatutakoa betez.

Bilbao, 2019ko irailaren 9a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala