Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

182. zk., 2019ko irailaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4355

EBAZPENA, 2019ko irailaren 17koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatutako XLIV. Hirigintza Ikastaroan (2018-2019) aurreikusten den «erakunde edo enpresetan egin beharreko praktikaldia» esleitzen duena.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2019ko ekainaren 10eko Ebazpenaren bidez, XLIV. (44) Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEEk) antolatutako hirigintzako ikastaro barruan erakunde edo enpresetan egin beharreko praktikaldia arautu zen (2019ko ekainaren 20ko EHAA).

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariaren 2019ko ekainaren 18ko Ebazpenaren bidez erakunde edo enpresetan egin eta diruz laguntzen diren praktikak erregulatzen dira eta haietan parte hartzeko deia egiten zaie Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak antolatutako Hirigintza eta Lurralde Ikasketak XLIV. (44) ikastaroa egin duten ikasleei (2019ko ekainaren 27ko EHAA).

Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolaren Kontseilu Errektoreak, 2019ko irailaren 9an, deialdi horretarako epaimahai gisa eratuta, aurkeztutako eskariak aztertu ditu eta esleipenaren proposamena egin du.

Hori dela eta, LHIEEko Kontseilu Errektoreak, bildu eta gero, HAEEeko zuzendariari egindako proposamena aztertuta, eta horretarako deialdia dela-eta izapidetutako espedientea ikusita, esleipen-ebazpena ematen da.

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Erakunde edo enpresa esleipendunen zerrenda onartzea eta praktikaldia egiteko dagokien ikasleak.

Bilboko Udala. Arkitektura: 30689694N.

Santurtziko Udala. Juridikoa: 78951106H.

Laudioko Udala. Arkitektura: 78959710C.

Arrasateko Udala. Arkitektura: 72738058Y.

Arrankudiagako Udala. Arkitektura: 45662692X.

Donostiako Udala. Arkitektura: 72514483Z.

Bigarrena.– Erakunde edo enpresa esleipendunen ordezkoak izendatzea uko egiten den kasuetarako edo beste edozein gorabehera gertatzen denerako, ez baitago eskatutako ikasleen eskaera kopuru nahikorik.

Alonsotegiko Udala.

Bermeoko Udala.

Bizkaiko Foru Aldundia.

Construcciones Sukia Eraikuntzak SA.

Durangoko Udala.

Elgoibarko Udala.

Elorrioko Udala.

Estudio de Renovación y Desarrollos Urbanos SL.

Ibarrako Udala.

Kanpezuko Udala.

Legutianoko Udala.

Mendaroko Udala.

Santurtziko Udala.

Trapagako Udala.

Trion Planes y Servicios SLP.

Villabonako Udala.

Zallako Udala.

Zizurkilgo Udala.

Hirugarrena.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluari eta hurrengoei jarraituz. Horretarako, hilabete izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Errekurtsoa ebazpen hau eman duen organoari jar dakioke edo, bestela, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari. Gora jotzeko errekurtsoa aurkezten denetik hiru hilabete pasatzen badira esanbidezko ebazpenik eman gabe, errekurtsoa ezetsitzat hartu ahal izango da, eta administrazioarekiko auzien bidea zabalik geratuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 17a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.


Azterketa dokumentala