Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

182. zk., 2019ko irailaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4350

1126/2019 EBAZPENA, irailaren 3koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez izendatzen da Gipuzkoako Erradioterapia, Onkologia Mediko eta Onkohematologiako Kudeaketa Klinikoko unitateburuaren lanpostua izendapen askez betetzeko prozesuaren balorazio batzordea.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 12ko 513/2019 Ebazpenaren bidez (uztailaren 10eko 130 zk.-ko EHAAn argitaratua), Gipuzkoako Erradioterapia, Onkologia Mediko eta Onkohematologiako Kudeaketa Klinikoko unitateburuaren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia egin zen.

Aipatu ebazpenaren 6. atalean xedatutakoari jarraikiz, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak izendatuko du Balorazio Batzordea, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ebazpenaren bidez.

Horiek guztiak horrela, eta indarrean dagoen legedian pertsonaleko gaietan aitortuta ditudan eskumenez baliatuta, honakoa

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Gipuzkoako Erradioterapia, Onkologia Mediko eta Onkohematologiako Kudeaketa Klinikoko unitateburuaren lanpostua izendapen askez betetzeko prozesuaren Balorazio Batzordea izendatzea.

Batzordeburua: Ander Urrutikoetxea, Onkologikoko zuzendaria.

1. batzordekidea: Itziar Pérez Irazusta, Donostialdeko ESIko zuzendari gerentea.

2. batzordekidea: Andoni Arcelay Salazar, Asistentzia Sanitarioko zuzendaria.

Idazkaria: Maria Pilar Uriarte Brizuela. Giza Baliabideen zuzendaria.

Bigarrena.– Ebazpen honek duen egunetik aurrera emango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteizen, 2019ko irailaren 3an.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN LUIS DIEGO CASALS.


Azterketa dokumentala