Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

181. zk., 2019ko irailaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LAN ARLOKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4330

EDIKTUA, Lan-arloko autoei buruzko bideratutako 374/2019 prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, Maria Echeverria Alcortak, Bilboko Lan-arloko 5 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen honek, honako hau ematen dut aditzera:

Lan-arloko epaitegi honetan 374/2019 zenbakiarekin bideratzen ari diren autoetan, honako hau erabaki da:

– Naftomar Shipping And Trading CO eta Preston Marine SA ediktu bidez zitatzea, adiskidetze-ekitaldira joan daitezenn, eta, kasua bada, judiziora, 2019-11-22an 10:10ean, epaitegi honetako 11. judizio-aretoan. Barroeta Aldamar 10 – lehen solairua.

Zitazio-zedula zitatuaren eskura dago bulego judizial honetan, eta berton ezagutu ahal izango du haren eduki osoa.

Helburukoari ohartarazten zaio ezen hurrengo komunikazioak bulego judizial honetako iragarki-taulan egingo direla, salbu eta autoa edo epaia edo prozesua amaitzeko nahiz intzidentea ebazteko dekretua edo epatzea denean.

Eta, Naftomar Shipping And Trading CO eta Preston Marine SA (ez dago jasota) non den jakiterik ez dagoenez, harentzako komunikazio gisa balio dezan, ediktu hau egiten dut Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.

Bilbao (Bizkaia), 2019ko irailaren 2a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala