Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

180. zk., 2019ko irailaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
4299

EBAZPENA, 2019ko irailaren 6koa, Turismo eta Merkataritzako sailburuordearena, zeinaren bidez izendatzen baita merkataritza-banaketa kudeatzeko teknikariak prestatzeko beken 2019. urteko deialdian aurkeztu diren eskaerak ebaluatzeko eta ebazpen-proposamena egiteko hautaketa-batzordea.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2019ko maiatzaren 21eko Aginduaren 9. artikuluko 3. apartatuan ezarritako eskuduntzak direla bide, eta merkataritza-banaketa kudeatzeko teknikariak prestatzeko beken 2019. urteko deialdia ebatziko duen hautaketa-batzordeko kideak izendatzeari dagokionez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Juan Emilio Andrades García Merkataritzako zuzendaria izendatzea merkataritza-banaketa kudeatzeko teknikariak prestatzeko beken 2019. urteko deialdian aurkeztu diren eskaerak ebaluatzeko eta ebazpen-proposamena egiteko hautaketa-batzordeko buru.

Bigarrena.– Honako hauek izendatzea merkataritza-banaketa kudeatzeko teknikariak prestatzeko beken 2019. urteko deialdian aurkeztu diren eskaerak ebaluatzeko eta ebazpen-proposamena egiteko hautaketa-batzordeko bokal:

a) Mirian Bustos Oteo, Merkataritza Zuzendaritzako teknikaria.

b) Pilar Zorrilla Calvo, EHUren ordezkaritzan (beken programan sailari laguntzen dion erakundea baita).

c) Inmaculada López Pérez, Bizkaiko Merkataritza teknikaria.

Hirugarrena.– Begoña Pereda Gómez Merkataritzako teknikaria izendatzea merkataritza-banaketa kudeatzeko teknikariak prestatzeko beken 2019. urteko deialdian aurkeztu diren eskaerak ebaluatzeko eta ebazpen-proposamena egiteko hautaketa-batzordeko idazkari.

Laugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaioke Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari. Hilabeteko epea izango du horretarako, ebazpena ofizialki argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 6a.

Turismo eta Merkataritzako sailburuordea,

ISABEL MUELA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala