Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

180. zk., 2019ko irailaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
4296

IRAGARKIA, zenbait lanpostu izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoei buruzkoa.

2019ko irailaren 17ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, 177. zenbakian, izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko ondorengo lanpostu hauen deialdiak argitaratu dira:

– Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kiroletako Idazkari Teknikoa (B2019/L04).

– Ingurumen eta Obra Hidraulikoak Departamentuko Ingurumen zerbitzu buruaren lanpostua betetzeko (B2019/L03). Akats zuzenketa (2019ko irailaren 18ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 178. zenbakia).

Interesdunek Gobernantza Departamentuko foru diputatuari zuzenduko dizkiote beren eskaerak eta, bitarteko elektronikoen bidez, aurkeztuko dituzte agiri normalizatuan; agiri hori eskura daiteke Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan. Eskaerak aurkeztu ahal izango dira iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, 15 egun baliodunetan.

Donostian, 2019ko irailaren 18an.

(1137/2019 Foru Agindua, uztailaren 30ekoa).

Gobernantza Departamentuko idazkari teknikoa,

ALFONSO ACARRETA RODRÍGUEZ.


Azterketa dokumentala