Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

179. zk., 2019ko irailaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4283

EBAZPENA, 2019ko irailaren 6koa, Hezkuntza Sailaren Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena. Honen bidez arautzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen, Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako sartzeko Hezkuntzako sailburuaren 2019ko martxoaren 1eko, 2018ko otsailaren 26ko eta 2017ko otsailaren 21eko Aginduen bidez deitutako hautaketa-prozeduretan hautatutako izangaien praktikaldia.

Hezkuntzako sailburuaren 2019ko irailaren 3ko Aginduaren bidez izendatu dira Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen, Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako praktiketako funtzionarioak; horiek Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko, 2018ko otsailaren 26ko eta 2019ko martxoaren 1eko Aginduen bidez deitutako hautaketa-prozeduretan hautatutako izangaiak dira.

Agindu horren bidez, batez ere praktiketako funtzionario izendatzen dira Hezkuntzako sailburuaren 2019ko martxoaren 1eko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran hautatutako izangaiak. Era berean, aurreko hautaketa-prozeduretan hautatutako izangai batzuk ere praktiketako funtzionario izendatu dira: alde batetik, Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2019ko ekainaren 10eko Ebazpena dela eta (Hezkuntzako sailburuaren 2019ko otsailaren 21eko Aginduaren bidez aldatu zen deitutako hautaketa-prozeduran hautatutako izangaien behin betiko zerrenda), Lehen Hezkuntza espezialitatean hautatutako izangai berri bat sartu baitzen, eta, bestetik, Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran hautatutako izangai batzuei praktikak egiteko legezko atzerapen-egoera onartu zitzaielako edo berriro egin behar dituztelako.

Aipatutako deialdiekin bat etorriz, praktikak arautu eta Kalifikazio Batzordeen osaera eta eskumenak zehaztu behar dira.

Ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Batzordeek kalifikatuko dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen, Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako funtzionario izendatutako izangaien praktikak. Hona batzorde horien osaera eta jardute-prozedura:

1.1.– Kalifikazio Batzorde hauek eratuko dira, eta kide hauek osatuko dituzte:

MAISU-MAISTREN KIDEGOA

EAEn, bi batzorde eratuko dira, eta bakoitzak kide hauek izango ditu:

– Hezkuntzako ikuskari bat: Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariak izendatuko du, eta batzordeburu gisa jardungo du.

– Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko bateko zuzendari bat: Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariak izendatutako kide modura jardungo du.

– Maisu-maistren kidegoko karrerako lau funtzionario: gutxienez ere, hamar urteko esperientzia izango dute kidegoan, eta Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariak izendatutako kide modura jardungo dute.

MUSIKAKO ETA ARTE ESZENIKOETAKO IRKASLEEN KIDEGOA

EAEn, Batzorde bakarra eratuko da, eta kide hauek izango ditu:

– Hezkuntzako ikuskari bat: Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariak izendatuko du, eta batzordeburu gisa jardungo du.

– Kontserbatorio bateko zuzendari bat: Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariak izendatutako kide modura jardungo du.

– Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoko karrerako lau funtzionario: gutxienez ere, sei urteko esperientzia izango dute kidegoan, eta Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariak izendatutako kide modura jardungo dute.

HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALETAKO IRKASLEEN KIDEGOA

EAEn, Batzorde bakarra eratuko da, eta kide hauek izango ditu:

– Hezkuntzako ikuskari bat: Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariak izendatuko du, eta batzordeburu gisa jardungo du.

– Hizkuntza Eskola Ofizial bateko zuzendari bat: Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariak izendatutako kide modura jardungo du.

– Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoko karrerako lau funtzionario; gutxienez ere, sei urteko esperientzia izango dute kidegoan, eta Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariak izendatutako kide modura jardungo dute.

BIGARREN HEZKUNTZAKO IRAKASLEEN KIDEGOA

EAEn, Batzorde bakarra eratuko da, eta kide hauek izango ditu:

– Hezkuntzako ikuskari bat Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariak izendatuko du, eta batzordeburu gisa jardungo du.

– Bigarren Hezkuntzako institutu bateko zuzendari bat: Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariak izendatutako kide modura jardungo du.

– Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko karrerako lau funtzionario: gutxienez ere, hamar urteko esperientzia izango dute kidegoan, eta Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariak izendatutako kide modura jardungo dute.

LANBIDE HEZIKETAKO IRAKASLE TEKNIKOEN KIDEGOA

EAEn, Batzorde bakarra eratuko da, eta kide hauek izango ditu:

– Hezkuntzako ikuskatzaile bat: Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariak izendatuko du, eta batzordeburu gisa jardungo du.

– Lanbide Heziketako ikastetxe publiko bateko zuzendari bat: Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariak izendatutako kide modura jardungo du.

– Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen kidegoko karrerako lau funtzionario: gutxienez hamar urteko esperientzia izango dute kidegoan, eta Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariak izendatutako kide modura jardungo dute.

1.2.– Kalifikazio Batzordeen osaera Hezkuntza Sailaren web-orrian argitaratuko da: http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/ eta http://www.irakasle.eus.

1.3.– Kalifikazio Batzordeko kideei aplikatuko zaie Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. eta 24. artikuluetan abstentzioari eta ezespenari buruz ezarritakoa.

1.4.– Maisu-maistren kidegoaren kasuan, izangaiak praktikak egiten dituen ikastetxeko zuzendariak proposatuta, kalifikazio-batzordeek izendatutako irakasle arituen tutoretzapean eramango da aurrera praktikaldia. Irakasle horiek ikastetxean destinoa duten Maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen artean aukeratuko dira, eta, ahal izanez gero, izangaiak praktikak egiten dituen espezialitatean habilitazioa dutenen artean.

1.5.– Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoaren kasuan, izangaiak praktikak egiten dituen ikastetxeko zuzendariak proposatuta, kalifikazio-batzordeek izendatutako irakasle arituen tutoretzapean eramango da aurrera praktikaldia. Irakasle horiek ikastetxean destinoa duten karrerako funtzionarioen artean aukeratuko dira, eta izangaiak praktikak egiten dituen espezialitate berekoak izango dira; ahal izanez gero, Katedratikoen kidegokoak izango dira, edo, bestela, izangaiak praktikak egiten dituen espezialitateri dagokion Didaktika Departamentuko buruak, betiere karrerako funtzionarioak badira.

Espezialitateko Katedratiko edo Departamentuko bururik ez balego, tutorizatu behar den praktiketako funtzionarioaren kidego eta espezialitateko karrerako funtzionarioak izendatuko dira tutore.

Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko izangaien kasuan, izangaiaren espezialitateko karrerako funtzionariorik ez balego, irakasle-tutore hori ez da izango praktiketako funtzionarioaren espezialitate berekoa, baina moduluak eman beharko ditu hark praktikak egiten dituen heziketa-zikloan edo, bestela, praktiketako irakasleak heziketa-zikloa ematen duen lanbide-familiako beste edozein heziketa-ziklotan.

1.6.– Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen eta Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetako kasuan, izangaiak praktikak egiten dituen ikastetxeko zuzendariak proposatuta, kalifikazio-batzordeek izendatutako irakasle arituen tutoretzapean eramango da aurrera praktikaldia. Irakasle horiek izangaiak praktikak egiten dituen espezialitate bereko karrerako funtzionarioen artean aukeratuko dira; ahal izanez gero, Katedratikoen kidegokoak izango dira, edo, bestela, izangaiak praktikak egiten dituen espezialitateri dagokion Didaktika Departamentuko buruak, betiere izangaiak praktikak egingo dituen ikastetxean destinoa badute.

Lehenago aipatutako baldintzak betetzen dituzten karrerako funtzionariorik ez dagoenean praktiken tutoretza egiteko, ikastetxeko zuzendariak ikastetxeko ikasketaburua proposatuko du, betiere karrerako funtzionarioa bada. Hori posible ez balitz, karrerako funtzionario-irakasle den edozein irakasleari proposatuko zaio; Kalifikazio Batzordeari adieraziko dio aipatutako proposamena.

1.7.– Praktikaldian esleitutako tutoretza aurrera eramatea eragozten duen gorabeheraren bat gertatuko balitz, ikastetxeko zuzendariak beste tutore bat proposatuko du, azaldutako irizpideen arabera, eta Kalifikazio Batzordeak izendatuko du.

1.8.– Baldin eta praktiketako funtzionarioak Maisu-maistren kidegokoak badira eta destinoa eskola unitario edo osatugabe batean badute –gutxienez, Haur Hezkuntzako mailan edo Lehen Hezkuntzako ikasturteetan ziklo bakoitzeko unitate bat ez duena–, ikastetxeko ikuskariak praktiketako irakaslearen ebaluazioa egingo du, eta ebazpen honen I. eta II. eranskinak kontutan izango ditu. Horretarako, beharrezko duen informazioa eskatu ahal izango dio zuzendaritzari edo beste edozeini. Egoera hori Kalifikazio Batzordeari jakinaraziko zaio.

1.9.– Irakasle-tutoreak gai hauei buruzko aholkularitza eta informazioa emango dizkie praktiketako funtzionarioei praktikaldian zehar:

– Irakasle-praktikaren planifikazioa.

– Irakasle-praktikaren garapena.

– Ebaluatzeko prozedurak eta irizpideak.

– Koordinazio didaktikoa.

– Tutoretza- eta orientazio-planak.

– Hezkuntza-premia espezifikoak eta aniztasunari arreta ematea.

– Familiekiko harremanak, adingabeen kasuetan.

Gainera, gomendatzen da irakasle-tutoreak praktikaldian dagoen funtzionarioaren gelara bisitaldia egin dezan (hilabetean behin, gutxienez), irakaskuntza-praktikako behaketa-hezigarria egiteko, horren hausnarketa sustatzeko eta hori hobetzeko lagungarriak diren orientabideak proposatzeko.

Praktikaldia amaitzean, irakasle-tutoreak txosten bat egingo du izangaiaren lanaren balorazioa adierazteko. Ebazpen honen II. eranskinean azaltzen diren alderdiak baloratuko dira txosten horretan.

1.10.– Zuzendaritza-taldeak gai hauei buruzko aholkularitza eta informazioa emango dizkie praktiketako funtzionarioei praktikaldian zehar:

– Ikastetxearen hezkuntza-proiektua eta curriculum-proiektua.

– Ikastetxearen urteko plana eta urteko memoria.

– AJA (ROF) eta elkarbizitza-plana.

– Ikastetxeko gobernu- eta koordinazio didaktikoko organoen funtzionamendua.

– Hezkuntza erkidegoaren parte-hartzea.

Praktikaldia amaitzean, ikastetxeko zuzendariak txosten bat egingo du izangaiaren lanaren balorazioa adierazteko. Ebazpen honen I. eranskinean azaltzen diren alderdiak baloratuko dira txosten horretan.

2.– Izangaiak praktikak egiten dituen ikastetxeko erreferentziako ikuskariak koordinatuko du praktiketako funtzionario-irakasleak ebaluatzeko prozesua, ezarritako prozeduraren arabera.

Ikastetxeko zuzendariaren eta irakasle-tutorearen txostenak jasoko ditu, eta balorazio-txosten bat emango du, izangaiak egindako irakasle-lanari buruz. Horretarako ikastetxeko zuzendariaren eta irakasle-tutorearen txostenak, bai eta I. eta II. eranskinetan adierazitako adierazleak ere kontutan izango ditu.

Aldez aurretik eta ezarritako prozeduraren arabera, ikastetxeko erreferentziako ikuskariak jasoko du izangaiaren praktikaldiari buruz beharrezko informazio guztia, eta irakasle-praktikaren saioren bat ere ikusi ahal izango du.

Ikastetxeko erreferentziako ikuskariak Kalifikazio Batzordeari bidaliko dizkio txosten guztiak.

Gainera, Batzordeak izangaiei azken memoria bat eskatu ahal izango die. Horretan, egindako irakasle-praktika autoebaluatuko eta izandako zailtasunak eta jasotako laguntzak baloratuko dituzte.

3.– Kalifikazio Batzordeak izangaien azken ebaluazioa egingo du, irizpide hauen arabera:

a) Praktiketako funtzionarioaren jarduerari buruz zuzendariak, irakasle-tutoreak eta ikastetxeko ikuskariak egindako txostenak, ebazpen honen I. eta II. eranskinen arabera.

b) Izangaiaren azken memoria, Kalifikazio Batzordeak eskatuz gero.

c) I. eta II. eranskinetan adierazitako adierazleekin edo praktikaldiaren araudian dauden baldintzekin erlazionatuta dagoen edozein beste dokumentazio osagarri.

Eskola unitario edo osatugabeetan destinoa duten Maisu-maistren kidegoko praktiketako funtzionarioen ebaluazioa egin behar denean, bereziki, ikastetxeko erreferentziako ikuskariak praktiketako funtzionarioaren jarduerari buruz egingo duen txostena izango da kontuan.

Egoki iritziz gero, izangaiaren praktiken garapenari buruzko txosten osagarri bat eskatu ahal izango dio Kalifikazio Batzordeak ikastetxeko Hezkuntza ikuskariari, ebazpen honen I. eta II. eranskinetan azaltzen diren alderdietan oinarrituta. Eskaera berariaz egingo da, eta ezarritako prozeduraren arabera, baldin eta zuzendariaren, irakasle-tutorearen edo ikuskariaren txostenak aipatutako eranskinetan ezarritako adierazleren batean ezezko edo gutxiegizko balorazioak baditu.

Edozein kidegotako praktikako funtzionarioen kalifikazioa «Ez gai» izango da izangaia nahikotasun-mailetara heltzen ez bada dagozkion eranskinetan ezarritako adierazle guzti-guztietan.

4.– Emandako txostenak kontuan hartuta, Kalifikazio Batzordeak izangaiaren azken ebaluazioa egingo du. eta Langileak Kudeatzeko zuzendariari helaraziko dio praktiketako funtzionarioen zerrenda, dagokion kalifikazioekin.

5.– Praktikaldien kalifikazioa «gai» edo «ez gai» izango da. «Ez gai» kalifikazioa eman zaien praktiketako funtzionarioek, Langileak Kudeatzeko zuzendariak aldez aurretik jakinarazte-data ondoren, bost eguneko epean, hau aditzera eman eta hurrengo egunetik aurrera, alegazioak jarri ahal izango dizkiote kalifikazio horri, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 76. artikuluan xedatutakoaren arabera. Epe hori pasa ondoren, Langileak Kudeatzeko zuzendariak emango du ebazpena, eta dagokion Kalifikazio Batzordeari eta interesdunari bidaliko zaie.

Bigarrena.– Kalifikazio Batzordeak hamar eguneko epean eratu beharko dira, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta biharamunetik aurrera. Kalifikazio Batzordeek osatzeko, kide guztiek egon beharko dute, Langileak Kudeatzeko zuzendariak baloratu beharko dituen zirkunstantzia berezirik gertatu ezean. Batzordea osatzeko ekitaldiaren akta egingo da, eta Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzari bidaliko zaio.

Hirugarrena.– Kalifikazio Batzordeek «gai» edo «ez gai» kalifikazioen behin betiko akta erredaktatu ahal izateko, batzordeburuak eta gainontzeko batzordekideen erdiak egon beharko dute. Edonola ere, batzordea eratu ondoren ezinbesteak bultzaturik edo ustekabeko arrazoiengatik batzordekideetako batzuk edo batzordeburua ezin badira agertu, Langileak Kudeatzeko zuzendariari eman beharko zaio horren berri, eta behar dena erabakiko du.

Laugarrena.– Praktikak, oro har, amaitutzat joko dira, eta ebaluatu egin ahal izango dira irakaskuntza zuzeneko egiazko sei hilabeteko zerbitzuak egin eta gero, gutxienez 2/3ko eguneko lanaldiarekin.

Salbuespenezko kasuetan, praktiketako funtzionarioa aldi baterako ezintasun egoeran, amatasun-bajan edo beste ezinbesteko kasuan (aurreikusi gabeko eta salbuespenezko egoera) badago eta horren ondorioz ezin badu praktikaldia ohiko eran egin –Kalifikazio Batzordeak baloratuko du–, praktikaldiak, gutxienez, hiru hilabete eta egun bat izan beharko du, eta aldi horrek jarraitua izan beharko du (denbora horretatik, gutxienez, 60 egun ikasgelan edo hezkuntza-testuinguruan zuzenekoan izango dira). Salbuespenezko kasu horietan, gutxienez 2/3ko eguneko lanaldia egin beharko da. Kasu horietan, lehentasuna emango zaio ikastetxeko ikuskariak irakasle-praktikaren garapenaren saioren batera joateari.

Kalifikazio Batzordeak egingo duen azken aktan ebaluazioa egin behar zaien praktiketako irakasle guztiak eta beren kalifikazioak agertuko dira. Langileak Kudeatzeko zuzendariari bidaliko zaizkio praktikak ebaluatzeko akta horiek.

«Ez gai» kontsideratzen den izangaiak praktiketako funtzionarioan hasi beharko du «Ez gai» izan den hurrengo ikasturtean; praktikaldia behin bakarrik errepikatuko da. Hurrengo urtean deituko balitz kidego eta espezialitate bererako hautaketa-prozedura, sartu den promozio horretan, euren espezialitatean hautatutako azken izangaiaren hurrengo tokia beteko du zerrendan.

Lanean hasten ez denak edo bigarrenez «Ez gai» kalifikazioa jasotzen dutenak karrerako funtzionarioaren izendapena jasotzeko eskubide guztiak galduko ditu. Arrazoitako ebazpen baten bidez, deialdia egin duen agintariak eskubide horien galera aldarrikatuko du.

Bosgarrena.– Praktikaldian, praktiketako funtzionarioei azterketa medikuak egiteko eskatu ahal izango du Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzak, Kalifikazio Batzordearen proposamenez, irakaskuntzan behar bezala jarduteko baldintza fisiko eta psikikoak betetzen dituztela egiaztatzeko asmoz.

Seigarrena.– Langileak Kudeatzeko zuzendariari eskuduntzak ematen zaizkio, praktikaldi hau aurrera eramateko behar diren argibideak emateko.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 6a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

I. ERANSKINA
ZUZENDARIAREN TXOSTENERAKO ADIERAZLEAK
Ikastetxeko kudeaketan parte hartzea.

1.– Ikastetxeko zuzendaritza-taldean laguntzea, ikastetxearen funtzionamendu egokian eta hezkuntza-jardueretan.

2.– Ikastetxeko kide bakarreko organoen proposatutako hezkuntza-jarduerak diseinatzen eta egiten laguntzea.

3.– Organo kolegiatuen hitzarmenak betetzea eta parte-hartzea.

4.– Sailaren, zikloaren eta talde-ikasgeletako taldearen akordioak betetzea, ikasleen ikaskuntzako ebaluazioari eta kalifikazioari dagozkionak bereziki.

5.– Irakasleen Klaustroan eta hezkuntza-komunitatean integratzea.

6.– Ikastetxea hobetzeko kolaborazio- eta ekarpen-jarrera.

7.– Ikastetxeko eskola- eta hezkuntza-ekintzetan parte hartzea.

8.– Eskolaz kanpoko eta osagarriak diren hezkuntza- eta irakaskuntza-ekintzak ikasleekin batera burutzeko zereginetan parte hartzea, OOGn onartuak eta Ikastetxeko Planean islatuak.

Talde-lanerako kolaborazio-jarrera eta prestutasuna.

9.– Talde-lanerako gaitasuna.

10.– Ikasteko, praktika onak partekatzeko, errespetutik baliogarriak diren proposamenak egiteko eta lankideen lanaren baloraziorako jarrera irekia.

11.– Irakasleen batzarretan eta lan-taldeetan era aktiboan parte hartzea eta laguntzea.

Eskola-komunitatearekin harremana.

12.– Bizikidetza positiborako eta ikaskuntzako giro ona eragitea.

13.– Ikasle eta familiekin harremanak eta komunikazioa izateko gaitasuna.

Eginkizunak, eginbeharrak eta betebeharrak betetzea.

14.– Ikastetxean egoteko ordutegi pertsonala betetzea.

15.– Talde-ikasgelan emateko ikasgaien ordutegiak betetzea.

16.– Ikastetxeak jarritako edozein kargu edo erantzukizun behar bezala betetzea.

17.– Irakaskuntza-funtzioak berarekin dakartzan alderdi guztiak behar bezala betetzea.

II. ERANSKINA
TUTOREAREN TXOSTENERAKO ADIERAZLEAK
Ikastetxearen kudeaketan parte hartzea.

1.– Ikastetxearen antolakuntza- eta kudeaketa-dokumentuak ezagutzea.

2.– Irakasle-taldearen partaidea den aldetik, lan-batzarretan eta ikasleak hezteko prozesuan era aktiboan koordinatzea eta laguntzea.

Ikaslearen gela/motibazioaren gela/metodologia/giroaren planifikazioa eta kudeaketa.

3.– Hezkuntza eta irakaskuntza ekintzetako plangintza eta programazioa talde-ikasgelan garatzeko xedez, indarreko curriculum eta Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuari jarraiki.

4.– Talde-ikasgelaren programazioa sailean edo zikloan ezarritako irizpideei egokitzea, etaparen curriculum-proiektuaren arabera, ondorengo gaietan:

– Estrategia metodologiko egokiak aplikatzea.

– Hezkuntza-etapari edo espezialitateari egokitutako ebaluazio-prozedurak aplikatzea.

– Ikasleen aniztasuna aintzat hartzea, hezkuntza-premia bereziak dituenak batez ere. ––

– Espezialitatearen programa, bidezkoa bada.

5.– Ikasleen testuinguruari eta adinari eta ezaugarriei egokitzea.

6.– Ikasleen aniztasunaren gaia talde-ikasgelan tratatzea.

7.– Gelako antolakuntza inklusiboa.

8.– Praktika-metodologiko erangikorrak eta ikasleen ezaugarrietara egokitzea.

9.– Ikasleak ikaskuntzarako motibatzea.

10.– Talde-ikasgelan sortutako gatazkak konpontzeko trebezia.

Ebaluazioa, ikaslearen jarraipena eta tutoretza.

11.– Prestakuntzazko eta bildumazko ebaluazioaren diseinua eta aplikazioa programatutako irakasteko eta ikasteko prozesuetan.

– Gutxieneko ezagupenak, gaitasunen garapen maila, ebaluazio-, kalifikazio- eta sustapen mugatu-irizpideak.

– Tresnak eta ebaluazio-prozedurak erabiltzea, ikasleen ebaluazio objetiboa egiteko eskubidea ziurtatzeko.

– Talde-ikasgelako ikasleek lortutako emaitzak eta ikasleek banan-banan lortutako ikaskuntza maila aztertzea.

– Ikasleek egiten duten aurrerapena jarraitzea.

– Ikasleei eta familiei horren berri ematea (eta, behar denean, talde-ikasgelako tutoreari).

– Hobetzeko erabaki diren proposamenak: aldaketak metodologian; ekintzak egokitzea; materialak eta baliabide didaktikoak aukeratzea; ebaluazio- eta kalifikazio-irizpideak adostea.

12.– Tutore-lana eta egotzitako funtzioak betetzea.

Eskola-komunitatearekin harremana.

13.– Ikaslearen irakaskuntza-ikaskuntza prozesua hobetzeko, familiekin koordinatzea.

Praktika, autoebaluazioa eta heziketari buruzko gogoetak.

14.– Etengabeko hobekuntzarako irakaskuntzari buruzko gogoetak.

15.– Ikaskuntzarako eta berrikuntzarako jarrera irekia.

16.– Prestakuntza prozeduretan parte hartzea eta laguntzea.


Azterketa dokumentala