Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

179. zk., 2019ko irailaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
4281

EBAZPENA, 2019ko ekainaren 24koa, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinaren bidez aldatzen baita Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SA sozietateari emandako ingurumen-baimen integratua, orea eta papera fabrikatzeko, karea fabrikatzeko, kloro dioxidoa fabrikatzeko eta kogenerazio-instalaziorako, Hernanin (Zikuñaga auzoa z.g., Gipuzkoa).

AURREKARIAK

Ingurumeneko sailburuordearen 2008ko maiatzaren 20ko Ebazpenaren bitartez, paper-orea eta papera fabrikatzeko, karea fabrikatzeko, kloro dioxidoa fabrikatzeko eta kogenerazio-instalazioko jarduerarako ingurumen-baimen bateratua eman zitzaion Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SA enpresari, eta hondakin-uren araztegiko eta kogenerazioko proiektuetarako ingurumenaren gaineko eraginari buruzko adierazpena egin zuen Gipuzkoako Hernani udalerrian.

Ingurumeneko sailburuordearen 2012ko irailaren 19ko Ebazpenak aldatu eta egikaritu egin zuen Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SA sozietateari emandako ingurumen-baimen integratua, paper-orea eta papera fabrikatzeko, karea fabrikatzeko, kloro dioxidoa fabrikatzeko eta kogenerazio-instalaziorako. Aipatutako enpresa hori Gipuzkoako Hernaniko udal-mugartean dago kokatuta.

Ingurumeneko sailburuordearen 2015eko abenduaren 30eko Ebazpenaren bitartez aldatu zen Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SA sozietateari emandako ingurumen-baimen integratua, paper-orea eta papera fabrikatzeko, karea fabrikatzeko, kloro dioxidoa fabrikatzeko eta kogenerazio-instalaziorako, Hernaniko udal-mugartean (Gipuzkoa).

Ingurumeneko sailburuordearen 2017ko azaroaren 10eko Ebazpenaren bidez aldatu egin zen Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SA sozietateari emandako ingurumen-baimen integratua, paper-orea eta papera fabrikatzeko, karea fabrikatzeko, kloro dioxidoa fabrikatzeko eta kogenerazio-instalaziorako, Hernaniko udal-mugartean (Gipuzkoa).

Ingurumeneko sailburuordearen 2018ko irailaren 28ko Ebazpenaren bitartez berrikusi eta aldatu zen Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SA sozietateari emandako ingurumen-baimen integratua, paper-orea eta papera fabrikatzeko, karea fabrikatzeko, kloro dioxidoa fabrikatzeko eta kogenerazio-instalaziorako. Aipatutako enpresa Hernaniko udal-mugartean (Gipuzkoa) dago kokatuta.

2017ko abenduaren 18an, Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SAk ingurumen-baimen integratua emateko eskatu zion Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari, ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren ondotik, funtsezko aldaketa egiteko –paper berezia egiteko makina bat instalatzea–, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuaren Legearen testu bateginean xedatutakoaren arabera.

Ingurumeneko sailburuordearen 2018ko maiatzaren 15eko Ebazpenaren bitartez aurkeztutako agiriak nahikoak zirela egiaztatu ondoren, Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SAk sustatutako proiektua 30 egun balioduneko epean jendaurrean jartzea erabaki zen, egoki irizten diren alegazioak aurkezteko xedearekin. Horretarako, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean eta Eusko Jaurlaritzaren Iragarki Taula Elektronikoan argitaratu zen, 2018ko ekainaren 8an. Era berean, espedientearen oinarrizko dokumentazioa herritarren eskura ere egon zen, epe horretan bertan Hernaniko Udaletxean, Ingurumen Sailburuordetzan eta Ingurumen Sailburuordetzaren Gipuzkoako Lurralde Zerbitzuan.

Jendaurrean jartzeko izapidea amaiturik, alegaziorik aurkeztu ez dela egiaztatu da.

Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen testu bateginaren 17. eta 18. artikuluetan eta ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 37. artikuluan xedatutakoari jarraituz, 2018ko uztailaren 30ean, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak txostena eskatu zien Hernaniko Udalari, Uraren Euskal Agentziari, Osasun Sailari, Natura Ingurune eta Klima Aldaketa Zuzendaritzari, Kultura Ondarearen Zuzendaritzari eta Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoari, guztiak ere Eusko Jaurlaritzakoak; Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzari eta Mendi eta Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiari; eta Ekologistak Martxan elkarteari. 2018ko urriaren 26an, kontsulta egin zitzaion Larrialdiei Aurre egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzari eta, era berean, 2018ko azaroaren 8an, kontsulta egin zitzaion Kantauriko Konfederazio Hidrografikoari, ura hartzeko eragiketak zirela eta.

2018ko urriaren 26an, egindako jendaurreko informazioaren izapidearen eta eraginpeko administrazio publikoen eta pertsona interesdunen entzunaldi-izapidearen emaitza helarazi zitzaion sustatzaileari, abenduaren 9ko 21/2013 Legeak, ingurumen-ebaluazioari buruzkoak, 38. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

2018ko abenduaren 19an, Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SAk hondeatze-plan bat aurkeztu zuen.

2019ko otsailaren 21ean, Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SAk argibide gehigarriak aurkeztu zizkion ingurumen-organo honi, eragindako administrazio publikoei eta pertsona interesdunei eskainitako entzunaldi-izapidean jasotako txostenen edukia ikusita.

2019ko otsailaren 26an, Ingurumenaren Administrazioaren Zuzendaritza honek txostena eskatu zion Eusko Jaurlaritzako Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzari, ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 40.5 artikuluarekin bat etorririk.

2019ko martxoaren 1ean, Eusko Jaurlaritzako Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzak txostena igorri zuen.

2019ko maiatzaren 10ean, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 20. artikuluan xedatutakoa betez, Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SAren esku utzi zen espediente osoa.

2019ko ekainaren 21ean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman zen 2019ko maiatzaren 6ko Ebazpena, Ingurumeneko sailburuordearena, ingurumen-inpaktuaren adierazpena formulatzen duena paper berezia fabrikatzeko makina berri baten ezarpen-proiektuaren inguruan.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 1. artikuluan xedatutakoaren arabera –abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartua–, lege horren xedea da atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea edo, hori ezinezkoa denean, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea; eta hori lortzeko, ingurumen osoaren babes-maila handia helburutzat harturik, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezartzea.

Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 1. eranskinean jasota dauden jarduerak garatzen dira instalazioan; horietaz gainera, baimen honek barnean hartzen ditu aipatutako legearen aplikazio-eremuan sartzea ekarri zuten instalazioaren kokapenean garatzen diren jarduera guztiak, baita, eranskin horietan jasota ez egonik, jarduera horrekin lotura teknikoa dutenak eta sor daitezkeen isurtzeen eta kutsaduraren gainean ondorioak izan ditzaketenak ere.

Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 9. artikuluan xedatzen dena betez, ingurumen-baimen integratua behar da 1. eranskinean aipatzen diren jardueretako edozein garatzen duten instalazioak ustiatzeko. Ildo horretatik, 11. artikuluaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua berau aplika daitekeen instalazio guztietan betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena ematen parte hartuko duten administrazio publikoen artean koordinatuta egongo den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzeko. Era berean, indarrean dagoen araudian jasotako ingurumeneko administrazio-baimen guztiak egintza administratibo bakar batean bildu nahi dira. Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SAren kasuan, baimen hauek guztiak behar ditu: hondakin arriskutsuak kudeatzeko baimena, hondakin arriskugabeak kudeatzeko baimena, ibaietara eta itsasora isurtzeko baimena, atmosferara igortzeko baimena, eta, ingurumen-izaerako beste zehaztapenen artean, hondakinak sortzeari dagozkion baimenak eta lurzoruaren eta lurpeko uren kutsadura prebenitu eta zuzentzeari dagozkionak. Gainera, espedientean beste administrazio eta erakunde eskudun batzuek ere parte hartu dutela egiaztatu da, aginduzko txostenak igorriz.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 29. artikuluan xedatutakoarekin bat, jarduera deseroso, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuak egin ahal izateko administrazio eskudunek herritarren ekintzen gainean esku hartzeko dituzten administrazio-bitartekoak ordezkatuko ditu ingurumen-baimen integratua emateko prozedurak. Ondorio horietarako, ingurumen-baimen integratua loteslea izango da udal-agintaritzarentzat, baldin eta jarduerak egitea ukatzeko edo zuzenketa-neurriak ezartzeko bada; baita goiko arauaren 22. artikuluan jasotako ingurumen-alderdi orori dagokionez ere. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiroa babesten duen otsailaren 27ko 3/1998 Legearen 39. artikuluak xedatzen duenez, neurri guztiak hartuko dira lizentziak eta baimenak eskuratzera bideratutako administrazio-prozedurak koordinatzeko. Adierazitako aginduak aplikatuz, Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SAren ingurumen-baimen integratua emateko prozeduran sartuta daude Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean aurreikusitako izapide guztiak.

Azkenik, adierazi behar da ebazpen honek kontuan izan dituela teknika erabilgarri onenak eta aplikatzekoa den sektoreko legeriak zehaztutako neurriak eta baldintzak, bai instalazioak gehienez isur edo igor ditzakeen gai kutsagarrien muga-balioak zehazteko, bai, ingurumen osoa ahalik eta gehien babesteko helburuz, instalazioaren ustiapenari ezarriko zaizkion bestelako baldintzak erabakitzeko. 2014ko irailaren 26ko Batzordearen Exekuzio-erabakian jasotako teknika erabilgarri onenak hartu dira kontuan. Erabaki horren bidez ezartzen dira orea, papera eta kartoia ekoizteko teknologia erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak.

Azaldu dugun guztia aintzat hartuta, espedientean jaso diren txosten guztiak aztertuta, ebazpen-proposamena egin zen, eta bertan jaso ziren Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SA enpresak sustatutako proiektuari aplikatu beharreko baldintzak.

Azaldutakoarekin bat, goian adierazitako izapideak amaitu dira, eta entzunaldi-izapidea bete da, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 20. artikuluan jasotzen dena.

Aintzat hartu da organo honek eskumena duela ingurumen-baimen integratu hau emateko, hala xedatuta baitago Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 77/2017 Dekretuan.

Honako hauek ikusi dira: Sailburuordetza honen Ebazpen-proposamena, 2019ko maiatzaren 10ekoa; proiektuaren ingurumen-inpaktuaren adierazpena; otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiroa babesten duena; Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina –abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartua–; urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretua, Industriako Igorpenen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena; abenduaren 9ko 21/2013 Legea, Ingurumen Ebaluazioari buruzkoa; apirilaren 11ko 77/2017 Dekretua, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena; urriaren 1eko 39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, eta aplikatu beharreko gainerako arauak. Ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Aldatzea Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SAri paper-orea eta papera fabrikatzeko, karea fabrikatzeko, kloro dioxidoa fabrikatzeko eta kogenerazio-instalaziorako emandako ingurumen-baimen integratua, 2008ko maiatzaren 20ko Ebazpenaren bidez eman zitzaiona; ondorioz, 2008ko apirilaren 20ko Ebazpen horren Bigarren eta Hirugarren apartatuak honela idatzita geratzen dira:

«Bigarrena.– Helbide soziala Gipuzkoako Hernani udalerriko Zikuñaga auzoa z/g-n duen eta IFK: A-20003216 zenbakia duen Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SA enpresari paper-orea eta papera fabrikatzeko, karea fabrikatzeko, kloro dioxidoa fabrikatzeko eta kogenerazio-instalaziorako jarduerarako ingurumeneko baimen bateratua ematea, Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SA enpresak sustatuta Hernaniko udalerrian, eta Ebazpen honen Hirugarren apartatuan zehaztutako baldintzak jarraituz.

Jarduera kategoria hauen barnean dago: 6.1.a kategorian, "zuretik edo bestelako zuntz-materiatik abiatuta paper-orea fabrikatzeko gaitasuna duten industria-instalazioak"; 6.1.b. kategorian, "Eguneko 20 tona paper eta kartoi baino gehiago fabrikatzeko gaitasuna duten industria-instalazioak"; 1.1.b kategorian "Errekuntzako 50 MW baino potentzia termiko handiagoa duten errekuntza-instalazioak (kogenerazio-instalazioak, galdarak, labeak, lurrun-sorgailuak edo industria baten bestelako errekuntzarako hornikuntza edo instalazioa, honakoa jarduera nagusia izan edo ez)"; 3.1.b. kategorian, "eguneko 50 tona baino gehiago produzitzeko gaitasuna duten karegintzako instalazioak", eta 4.2.a "Produktu kimiko ez-organikoak, gasak eta, bereziki, amoniakoa, kloroa edo hidrogeno kloruroa, fluorra edo hidrogeno fluoruroa, karbono oxidoak, sufrearen konposakinak, nitrogeno oxidoak, hidrogenoa, sufre dioxidoa, karbonilo dikloruroa fabrikatzeko instalazioak". Kategoria horiek abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 1. eranskinean zehazten dira.

Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SA enpresaren jarduera kraft orearen (zuritua izan daiteke) eta paperaren fabrikazioa da. Fabrikazio-prozesuetarako behar duen energia lortzeko xedez, kogenerazioko bi multzo ditu une honetan, eta hondakin-urak arazteko estazio bat ere badu, sortzen dituen hondakin-urentzat.

Instalazioa Hernaniko udal-mugartean dago, Zikuñaga auzoko industrialdearen barruan. Lursailak, iparraldeko mugan, Iberdrolaren azpi-estazio elektriko bat du, hegoaldera beste industria-instalazio batzuk, sartaldera Urumea ibaia, eta sortaldera Goizuetatik Hernanirako errepidea, Hernanitik 2 km-ra.

Lurzatiak, guztira, 178.812,33 m2 ditu.

Aldaketa proiektuaren xedea nabe berri bat eraikitzea da lantegiaren parterik beherenean; eraikinak 9.000 m2 inguruko azalera okupatuko du, nahiz eta eraikin horretatik hurbil hainbat biltegiratze-andela ere kokatuko diren, beste 1.100 m2 inguruko azalera gehigarri bat hartzen dutela. Nabe berrian paper berezia egiteko makina berri bat (PM5 izenekoa) instalatzeko asmoa dago, zeinak urtean 85.000 tonatan igoko baitu papera ekoizteko ahalmena, horrek esan nahi du urtean 335.000 tonako paper ekoizpena izango duela paper-fabrikak. Makina berriaren instalazioak, era berean, instalazio osagarri asko eskatuko ditu, baita orea fabrikatzeko instalazio batzuen aldaketak edota lantegiko beste instalazio osagarri batzuenak ere.

Ore ekoizpena ez da aldatuko: urtean 245.000 tonatan mantentzen da.

Instalazioaren ekoizpen-prozesua ondoren adierazten den hauxe da:

1. prozesua: Kraft orearen fabrikazioa, honako etapa hauek dituena:

– Zuraren harrera: paper-orea fabrikatzeko erabiliko den zura jada azala kenduta eta zatituta heltzen da, eta zur-parkean jasotzen da.

– Ezpalkatzea: zura ezpalkatu egiten da, prozesatzeko era egokian (txip-etan) egon dadin lehengaia. Ezpalak biltegiratze-siloetara eramaten dituzte redler-en bitartez, eta han, prozesuaren hurrengo etaparako prest geratzen dira.

– Egosketa: egoste jarraituko digestore batera eramaten dituzte ezpalak, sailkatzeko prozesu batetik igaro ondoren. Bertan, likore zuriarekin (soda, sodio sulfuroa) nahasten dira; horri esker, egosketaren bitartez, sartu den materiala, papera egiteko prest egongo den ore-zuntz bihur daiteke. Prozesu horretako produktuak bi dira: alde batetik, silo batean gordeko den ore gordina; eta lurruntze-fasera pasatuko den likore beltza.

– Zuriketa: aurreko etapan lortutako ore gordina hainbat zuritze-fasetatik igarotzen da. Etapa bakoitza nahasgailu batean gauzatzen da. Bertan, ore gordinari erreaktiboa gehitzen zaio, erreaktore batean erreakzioa gertatzen da eta oreari soberan geratutako erreaktiboa kentzen zaion garbitze-fasea gertatzen da. Etapa horretan erabiltzen diren gaiak dira: oxigeno likidoa, hidrogeno-peroxidoa eta kloro dioxidoa eta soda. Etapa horretako produktua ore zuria da; ore hori silo batera eramaten da paper-atalekoek erabil dezaten.

– Lurrunketa: egoste-prozesuan sortutako likore beltza materia organiko eta ez-organikoz osatuta dago. Materia organikoa erregarria denez, berreskuratze-galdaran erretzeko aprobetxatzen da. Horretarako, lehendabizi, lurruntze-plantatik igarotzen da solidoen kontzentrazioa handitzeko. Planta hori hutseko bero-trukagailuek osatzen dute, eta bertan likore beltzaren eduki solidoa % 15etik % 75 era igoarazten da.

– Berreskuratze-galdara: likore beltz kontzentratua berotu eta galdarako erregailura ponpatzen da. Gai organikoa erre egiten da lurrun gainberotua sortuz; eta ez-organikoa urtu egiten da likore berde (CO3Na2 + SNa2) bihurtuz. Lurrun gainberotua energia elektrikoa sortzeko erabiltzen da.

– Kaustifikazioa: galdaran sortutako likore berdea erabiltzen da planta horretan eta karearekin tratatzen da. Prozesu horretan likore zuria (egosteko erabiltzen dena) eta kare-laberako erabiltzen den karbonato kaltzikozko lohia sortzen dira.

– Kare-labea: kaustifikazio bidez sortutako lohia lehortu eta garbitu egiten da. Ondoren, erregai osagarri gisa gas naturala erabiltzen duen labe batean erretzen da. Geroago kaustifikazioan berriz erabiliko den karea sortzen da bertan.

– Kloro dioxidoa sortzeko planta: gasezko kloro dioxidoa sortzen du azido sulfuriko, klorato sodiko eta metanolaren erreakzioaren bidez. Sortutako gas hori xurgatze-dorre batean xurgatzen da, kloro dioxido litro bakoitzeko 7 g-ko kontzentrazioarekin ur-disoluzioa osatzeko. Disoluzio hori zuritze-plantara eramaten da.

2. prozesua: Papergintza: prozesu horren gai nagusia aurreko prozesuan fabrikatutako orea da, eta batzuetan, enpresatik kanpo fabrikatutako orearekin osatzen da. Prozesu horretan eman beharreko urratsak ondorengo hauek dira:

– Paper-makinetako prozesaketa: prestatu ondoren, orea paper-makinetara (PM1, PM3, PM4 eta paper berezietarako makina berria, PM5) eramaten da, eta bertan, batez ere lehortzeko eta bobinatzeko prozesu bidez, papera ekoizten da azkenean. Lan horretan hainbat gehigarri kontsumitzen dira; gehigarri horiei esker nahi ditugun ezaugarri fisiko/kimikoak eransten dizkiogu paperari.

Makina berriak (PM5) lantegian bertan egindako zelulosa-orea erabiliko du, zeina zuntz laburreko orea baita (eukaliptoz egina). Nolanahi ere, zelulosa birpulpatzeko bi instalazio daude (kanpoko merkatuan erositako baletatik abiatuta), bata, PM1, PM3 eta PM4 makinei zerbitzua ematen diena, eta birpulpatzeko beste instalazio bat, makina berriari (MP5) zerbitzua emango diona.

PM5 makinan zuritu gabeko zelulosarekin fabrikatzeko asmoa dago, horregatik, 750 m3-ko bolumena duen biltegiratze-dorre bat edukiko da, lantegitik zuritu gabeko orea jasotzen duena. Garbiketa-lerro bat aurreikusi da, zuritu gabe baina ligninetatik behar bezain garbi egongo den zelulosa hornitzeko, aipatutako lignina horiek prozesuaren kimikan eragozpenik sor ez dezaten.

– Manipulazioa eta akabera: bobina-formarekin fabrikatutako papera moztu egiten da bobina txikiagoak eta maneiagarriagoak lortzeko, bezeroak eskatzen duenera egokituz. Halaber, paketetan jarri, egokitu eta paletetan jartzen diren DIN A4 gisako formatutan eraldatzeko ere manipula daiteke.

3. prozesua: Kogenerazioa.

Gaur egun Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SAk bi kogenerazio-multzo ditu. Lehendabizikoak 12 MWeko potentzia nominala duen gas naturaleko turbina bat dauka, eta turbinako gasak berreskuratzen dituen galdara bat. Berreskuratze-galdaran sortzen den lurrunak 20 MWeko lurrun-galdara bat elikatzen du. Bigarren multzoak 49,6 MWeko potentzia elektrikoa dauka eta 41.286 kWe-ko gas-turbina bat eta 7.382 kWe-ko lurrun-turbina bat dauzka. Gainera, bada ubide baten bidez elikatutako turbina hidraulikoa ere, Urumea ibaitik hornitzen dena 200 kW-eko potentziarekin.

Halaber, beharra sortzen denerako, bada galdara lagungarri bat gas naturala erabiltzen duena eta 5,9 MWeko turbina elikatzen duena.

4. prozesua: Zerbitzu orokorrak.

Prozesu honetan mantentze- eta garbiketa-lanak, bulegoko eta jantokiko jarduerak biltzen dira.

Ekoizpen-prozesurako erabilitako energia-baliabideak energia elektrikoa, gas naturala eta biomasa dira. Energia elektrikoa lantegiaren funtzionamendu orokorrerako erabiltzen da. Urtean 361.000 MWh kontsumitzen dira gutxi gora behera, % 100ean instalazioan bertan sortutakoak, eta soberakinak sareari saltzen zaizkio. Gas naturalaren kontsumoa, ziklo konbinatuko multzoetan ez ezik kare-labean, galdara osagarrietan, berreskuratze-galdaretan eta kondentsa ezin diren gasen galdaran ere erabiltzen da, eta urtean 1.009.000 MWh kontsumitzen dira. Biomasa (likore beltza) berreskuratze-galdaran erabiltzen da eta urtean 1.116.000 MWh-ko kontsumoa du.

Ekoizpen-prozesuan kontsumitzen den ura Urumea ibaitik hartutakoa da, eta ibai horren barneko beste hiru osinetakoa; guztira 11.380.000 m3/urtean hartzeko baimenak dauzka. Hartutako ura harea bitartez iragazteko estazio batera ponpatzen da, eta ur hori tratatzeko sodio hipokloritoa erabiltzen da. Hartutako uren urteko kontsumoa 9.500.000 m3-koa da. Udal horniketa-sareko ura ere kontsumitzen da erabilera sanitariorako soilik, 9.700 m3/urtean.

Bi isurketa-puntu dauzka enpresak: bat, Añarbeko Uren Urumeako biltodira doana; hara eramaten dira ur sanitarioak, kutsatuak egon daitezkeen euri-urak eta prozesuko ur aseak (berriz erabili ezin direnak), aldez aurretik arazteko estazioan (HUAE) tratatu ondoren. Eta Urumea ibaira isurtzeko beste puntura bideratzen dira ibaitik hartutako uraren tratamenduko instalazioaren harea-iragazkiak garbitzeko erabilitako urak eta eremu garbietan jasotako euri-urak.

Fabrikarako ura arazten duten harea-iragazkietatik datorren ura Densadeg motako dekantagailu batera igortzen da; bertan, malutatu eta dekantatu egiten dute fabrikarako hornidura-ur moduan erabili aurretik.

Biltodira bideratzen diren hondakin-urentzat, 250.000 biztanlerentzako edukiera baliokidea duen araztegia dago. Bertan, oinarrizko tratamendu fisiko-kimikoa egiten da arbastatze, homogeneizazio, malutatze/koagulazio, oinarrizko dekantazio eta lohien tratamendu bidez.

Industria-uren arazketaren bigarren fase bat ere gauzatzen da arazketa biologikoaren bidez. Prozesu horretarako sei erreaktore daude, ohe mugikorreko teknologia eta lohi aktiboaren teknologia bateratzen dituztenak, eta elkarren artean gainezkabidez komunikatzen direnak. Zatikatzearen bitartez lortzen da bakterioen espezializazioa ahalik karga kutsatzaile gutxitzen joan dadin, kutsaduraren degradazio handiagoa lortuz hartara.

Instalazioak atmosferara bideratutako 12 igorpen-foku ditu guztira, eta horietatik 2 sintomarik gabeko fokuak dira. Honako ekipamendu eta instalazioei dagozkienak dira foku sintomatikoak: kare-labea, 1. Ziklo konbinatua, likore beltzaren berreskuratze-galdara, 2. ziklo konbinatua, kloro dioxidoa fabrikatzeko planta, paper-makinak eta uren arazketarako sistemaren bio-iragazkia.

Tratamendu-sistemen artean, plantak badu usainak murrizteko bat. Bertan, igorpen lausoetatik datozen usain txarrak sor ditzaketen gasak (gehienak merkaptanoak) biltzen dira; halaber, elektro-iragazkiak ditu kare-labean eta berreskuratze-galdaran, eta gas-garbigailuak kondentsatu ezin diren gasen galdaran eta berreskuratze-galdarako disolbatzailean.

Hondakin arriskutsuak sortzen dituzten prozesuak hauek dira: kraft ore zuritua fabrikatzea, papera fabrikatzea, kogenerazioa, bilketako urak tratatzea, eta zerbitzu orokorrak.

2014ko irailaren 26ko Batzordearen exekuzio Erabakian jasotako ekoizpen-prozesuek teknika erabilgarri onenak dituzte. Erabaki horren bidez ezartzen baitira orea, papera eta kartoia ekoizteko teknologia erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren isuri industrialei buruzko 2010/75/EB Zuzentarauaren arabera (2014/687/EB Erabakia). Teknika erabilgarri onen horiek ondorengo hauek dira: digestorean zabaldutako egosketa, orearen garbiketa eraginkorra eta irazte itxia, oinarrizko klororik gabeko (ECF) zuritzea, lixiba-ihesak biltzea eta galdarara igortzea, stripping-a eta lurruntze-kondentsatuak berriz erabiltzea, lurruntze-plantaren gaitasun nahikoa eta berreskuratze-galdara, hozte-urak bildu eta berriz erabiltzea, isurketaren oinarrizko tratamendua, gas usaintsu biziak bildu eta erretzea, gas usaintsu arinak bildu eta erretzea, berreskuratze-galdaran TRS igorpenak murrizteko CO neurria eta errekuntza kontrolatzea, kare-labean TRSa kontrolatzea, berreskuratze-galdaran solidoen eduki handia duen lixiba erretzea, berreskuratze-galdaran eta kare-labean prezipitatzaile elektroestatikoak erabiltzea, paper-makinetan kudeaketa egokiaren eta birzirkulazioaren bidez ur-kontsumoa murriztea, paper-makinetan ezusteko deskargen maiztasuna eta ondorioak murrizteko neurriak, eta arriskutsuak izan daitezkeen substantzien ordez arrisku txikiagoko beste batzuk erabiltzea. Halaber, 2006ko uztaileko errekuntzako instalazio handien BREF (Reference Document on Best Available Techniques for Large Combustión Plants) dokumentuan datozen teknika erabilgarri onenak gehitzen dira. Era horretan, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuaren arloan indarreko araudian adierazitako ingurumena oro har babesteko helburuak bete egiten dira.

Halaber, Europako Batzordearen 2014ko irailaren 26ko Betearazpen Erabakia betetzeko beharrezkoak diren bitarteko tekniko eta antolaketakoak daude. Erabaki horren bidez, orea, papera eta kartoia ekoizteko teknologia erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak ezartzen dira, eta ondorio horietatik honako hauek aplikatu behar dira: TEO1, TEO2, TEO5, TEO6, TEO7, TEO8, TEO9, TEO10, TEO11, TEO12, TEO13, TEO14, TEO15, TEO16, TEO17, TEO18, TEO19, TEO20, TEO21, TEO22, TEO23, TEO24, TEO25, TEO26, TEO27, TEO30, TEO31, TEO32, TEO47, TEO48, TEO50, TEO52, TEO53».

«Hirugarrena.– Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SA enpresak Gipuzkoako Hernani udalerrian sustatutako paper-orea eta papera fabrikatzeko, karea fabrikatzeko, kloro dioxidoa fabrikatzeko eta kogenerazioko instalazioko jarduera ustiatzeko ondorengo baldintzak eta eskakizunak ezartzea:

A) Administrazioarekiko harremanen arduraduna.

Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SAk Administrazioarekiko harremanez arduratuko den goi-mailako tituludunari buruz emandako edozein daturen aldaketen berri emango dio Ingurumen Sailburuordetzari.

B) Urriaren 23ko APM/1040/2017 Aginduarekin bat etorririk, zeinak Ingurumen Erantzukizunari buruzko urriaren 23ko 26/2007 Legearen III. eranskinean jasotako jardueretan nahitaezko finantza-bermea eratzea noiztik eska daitekeen ezartzeaz gainera, aipatutako agindu horren eranskina aldatzen baitu –ekainaren 22ko ARM/1783/2011 Aginduaren bidez 1. eta 2. lehentasun-mailakotzat sailkatzen dira–, Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SAk finantza-berme bat izango du garatutako jarduerak berarekin daraman ingurumen-erantzukizunari aurre egitea ahalbidetzeko. Berme horren zenbatekoa Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SAk proposatuko du, 2090/2008 Errege Dekretuak, abenduaren 22koak, ezartzen duen metodologiaren arabera.

C) Neurri babesle eta zuzentzaileak.

Neurri babesle eta zuzentzaileak, indarrean dagoen araudiaren arabera eta ondorengo ataletan ezarritakoari jarraituz, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala burutuko dira:

C.1.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

C.1.1.– Baldintza orokorrak.

Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SAren instalazioa ustiatzean, honako baldintza hauek bete beharko dira: atmosferarako igorpenek ez gainditzea ebazpen honetan ezarritako igorpenen muga-balioak, eta Ingurumen Sailburuordetzak jarraibide teknikoetan ezarritako baldintza teknikoak betetzea.

Prozesuan zehar atmosferara igortzen den kutsagarri oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko dira, behar denean, kutsagarrien ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.

Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango igorpen ez-zarratuak biltzea teknikoki eta/edo ekonomikoki bideragarria ez denean, edota ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen denean.

Neurri egokiak hartuko dira ustekabeko igorpenak egiteko probabilitatea murrizteko, eta haien jariakinak giza osasunerako nahiz gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperaturaren eta konposizioaren arabera sortzen diren aldaketei eraginkortasunez aurre egiteko. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

Instalazioaren titularrek bete beharko dituzte abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuak (atmosfera kutsa dezaketen jarduerak gauzatzen dituzten instalazioak arautzen dituena) 5. artikuluan jasotako eskakizunak.

Atmosferaren arloko eskumenak dituen sailak argitaratutako jarraibide tekniko guztiak bete beharko dituzte honako elementu hauek: sekzioa, neurketa-gunea, laginketa-guneak, neurketa-portuak, irisgarritasuna eta fokuen segurtasuna eta zerbitzuak.

Organo horrek foku berri bat baimendu ondoren, hura abiarazten denetik sei hilabete igaro baino lehen, ingurumen-kontroleko erakunde batek egindako hasierako IKE txosten bat igorri beharko da. Nolanahi ere, Ingurumen Sailburuordetzari epe hori luzatzeko eskatu ahal izango zaio, betiere behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio.

C.1.2.– Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.

Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SAk paper-orea eta papera fabrikatzeko, karea fabrikatzeko, kloro dioxidoa fabrikatzeko eta kogenerazio-instalaziorako duen lantegiak honako foku zarratu hauek ditu 100/2011 Errege Dekretuak, urtarrilaren 28koak, atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen duenak eta hura ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen dituenak, bere katalogoan bildutako 04 06 02 01 jardueraren barnean:

(Ikus .PDF)

Foku ez-sistematiko horietariko bat urtean batez beste hamabi alditan baino gehiagotan funtzionatzera pasako balitz eta aldi bakoitzak ordubete baino gehiago iraungo balu, edo, maiztasuna edozein dela ere, instalazioaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bost baino handiagoa bada igorpenen iraupen orokorra, igorpen-foku sistematiko gisa araupetu beharko da.

Urte jakin batean foku sistematiko batek foku ez-sistematiko batek bezala funtzionatzen badu, ez da foku horren gaineko kontrolik egin beharko urte horretan. Ondoko urtean egin beharko da, baldin eta kontrola salbuesteko baldintzek ez badute bere horretan jarraitzen. Ingurumena zaintzeko dagokion programan justifikatu beharko da inguruabar hori.

C.1.3.– Igorpenen muga-balioak.

Instalazioa ustiatzean, atmosferara egiten diren igorpenetan, ez dira gaindituko igorpenen mugako balio hauek:

1. fokua:

(Ikus .PDF)

(*) Muga-balioak funtzionamenduko baldintza normaletan aplikatzen dira (baldintza horietatik kanpo gelditzen dira fabrikaren edo bere atal nagusiren baten abiarazte-aldiak eta geldialdiak, korronte elektrikoaren hutsegiteak, funtzionamendu akasduna, ekipoen hausturak edo jarioak edo muturreko baldintza meteorologikoak).

Balio horiek baldintza hauekin lotuta daude: 273 K-ko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa eta gas lehorra.

– Neurketa % 6 O2-rekin

– ADT: Airez lehortutako (ore) tona metrikoa; % 90eko lehortasunarekin adierazten da.

Goian ezarritako igorpen-mugak betetzat hartzen dira kasu hauetan:

1.– Neurketa jarraituen kasuan:

a) Balioztatutako urteko batez besteko balio batek ere ez du igorpenerako urteko batez besteko muga-balioa gainditzen.

b) Balioztatutako eguneroko batez besteko urteko balio guztien % 94k ez du urtean batez beste ezarritako igorpenen muga-balioen % 200 gainditzen.

Edozein neurketaren 100eko 95eko konfiantza-tarteko balioek, urtean igortzeko muga-balio gisa zehaztuta daudenak, ez dituzte hurrengo igorpenen muga-balio hauen portzentajeak gaindituko: Sufre dioxidoa, guztizko sufre murriztua eta nitrogeno oxidoak, 100eko 20 eta partikulak 100eko 30.

Balioztatutako orduko, eguneko eta urteko batez besteko balioak neurtutako orduko batez besteko balio baliodunetatik abiatuta zehaztuko dira, aurreko puntuan zehaztutako konfiantza-tartea kendu eta gero.

2.– Neurketa etenen kasuan:

Neurtu diren balioak gordintzat hartuko dira, eta ondoren zehazten den konfiantza-tartearen zenbatekoa kenduko zaie.

Igorpenen gehieneko balioetan zehaztutako 100eko 95eko konfiantza-tartearen balioak ezingo ditu igorpenen muga-balioen ondorengo ehuneko hauek gainditu: Karbono monoxidoa, 100eko 10, sufre dioxidoa, guztizko sufre murriztua eta nitrogeno oxidoak, 100eko 20 eta partikulak 100eko 30.

"Laginketa aldiko batez besteko balioa" kalkulatzeko, horrela zuzendutako hiru neurrien batez besteko balioa hartuko da.

Igorpenen muga-balioak errespetatzen direla iritziko zaio urtebetean lortutako "laginketa aldiko batez besteko balio" guztien batez bestekoak ez dituenean gainditzen urteko batez besteko igorpenen muga-balioak.

6. fokua:

(Ikus .PDF)

(*) Muga-balioak funtzionamenduko baldintza normaletan aplikatzen dira (baldintza horietatik kanpo gelditzen dira fabrikaren edo bere atal nagusiren baten abiarazte-aldiak eta geldialdiak, korronte elektrikoaren hutsegiteak, funtzionamendu akasduna, ekipoen hausturak edo jarioak edo muturreko baldintza meteorologikoak).

Balio horiek baldintza hauekin lotuta daude: 273 K-ko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa eta gas lehorra.

Likore beltzaren berreskuratze-galdararako (6. fokua), laguntzako erregai gehigarririk gabe lurruna sortzea izango litzateke geldi edo abian dagoela zehazten duen parametroa. 15 kg/s-ko lurrun-sorkuntza, likore beltzarekin soilik eta erregai lagungarririk erre gabe, izango litzateke galdararen gutxieneko karga produkzio egonkorrarekin.

– Neurketa % 6 O2-rekin

– ADT: Airez lehortutako (ore) tona metrikoa; % 90eko lehortasunarekin adierazten da.

Goian ezarritako igorpen-mugak betetzat hartzen dira kasu hauetan:

1.– Neurketa jarraituen kasuan:

a) Balioztatutako urteko batez besteko balio batek ere ez du igorpenerako urteko batez besteko muga-balioa gainditzen.

b) Balioztatutako eguneroko batez besteko balio batek ere ez du igorpenerako eguneroko batez besteko muga-balioa gainditzen.

c) Balioztatutako batez besteko orduko balio guztien % 94k ez du gainditzen urteko batez besteko igorpenen muga-balioaren % 200.

Edozein neurketaren 100eko 95eko konfiantza-tarteko balioek, urtean igorpenen muga-balio gisa zehaztuta daudenak, ez dituzte hurrengo igorpenen muga-balio hauen portzentajeak gaindituko: Sufre dioxidoa, guztizko sufre murriztua eta nitrogeno oxidoak, 100eko 20 eta partikulak 100eko 30.

Balioztatutako orduko, eguneko eta urteko batez besteko balioak neurtutako orduko batez besteko balio baliodunetatik abiatuta zehaztuko dira, aurreko puntuan zehaztutako konfiantza-tartea kendu eta gero.

2.– Neurketa etenen kasuan:

Neurtu diren balioak gordintzat hartuko dira, eta ondoren zehazten den konfiantza-tartearen zenbatekoa kenduko zaie.

Igorpenen gehieneko balioetan zehaztutako 100eko 95eko konfiantza-tartearen balioak ezingo ditu igorpenen muga-balioen ondorengo ehuneko hauek gainditu: Karbono monoxidoa, 100eko 10, sufre dioxidoa, guztizko sufre murriztua eta nitrogeno oxidoak, 100eko 20 eta partikulak 100eko 30.

"Laginketa aldiko batez besteko balioa" kalkulatzeko, horrela zuzendutako hiru neurrien batez besteko balioa hartuko da.

Igorpenen muga-balioak errespetatzen direla iritziko zaio urtebetean lortutako "laginketa aldiko batez besteko balio" guztien batez bestekoak ez dituenean gainditzen urteko batez besteko igorpenen muga-balioak.

5. eta 14. fokuak:

(Ikus .PDF)

*Irteerako usain-kontzentrazioa 1000 uoE/Nm3 baino handiagoa denean

Igorpen-balioak betetzen diren ebaluatzeko, abenduaren 28ko 278/2011 Dekretuko 9. artikuluak arautzen duena beteko da. Ikusten bada igorpenen muga-balioren bat ez dela betetzen, behar diren neurri zuzentzaileak hartu beharko dira luzamendurik gabe, eta, berehala, ez-betetzearen, neurri zuzentzaileen eta haien epeen berri eman beharko zaio ingurumenaren arloko eskumenak dituen sailari.

8. fokua:

(Ikus .PDF)

*Turbinaren errendimendu orokorra, oinarrizko kargarako ISO baldintzatan zehaztuta, % 75 baino gehiagokoa bada, aplikatu behar den muga-balioa 75 mg/Nm3 izango da.

Igorpenen muga-balioak ondorengo baldintza hauek aintzat hartuz zehazten dira: 273,15 K-eko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa eta hondakin-gasek daramaten ur-lurruna aurretiaz zuzenduz eta O2ren ehuneko normalizatua % 15ekoa dela.

– Igorpenak neurtzeko eta ebaluatzeko baldintzak Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuan xedatutakora egokituko dira, hark onartzen baitu kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duen industriako igorpenei buruzko Erregelamendua.

– Karga % 70 baino gehiagokoa denean soilik aplikatuko dira 8. fokuaren taulan ageri diren NOx eta COren igorpenen muga-balioak (IMB).

– Aurretik aipatutako igorpenen muga-balioak errespetatu egiten direla ebatziko da kasu hauetan:

1.– Neurketa jarraituen kasuan:

a) Hilabeteko batez besteko ezein zenbateko baliozkotuk ez baditu igorpenen muga-balioak gainditzen.

b) Eguneko batez besteko ezein zenbateko baliozkotuk ez badu ezarritako igorpenen muga-balio egokien % 110 gainditzen eta,

c) Baliozkotutako batez besteko urteko zenbateko guztien % 95ek ez badu ezarritako igorpenen muga-balio egokien % 200 gainditzen.

Igorpenen batez besteko balioak zenbatesteko, ez dira aintzat hartuko martxan jartzeko eta geldiarazteko uneetan neurtutako zenbatekoak.

2. ziklo konbinaturako (8. fokua), energia elektrikoa sortzea izango da geldi edo abian dagoela erabakiarazten duen parametroa. Kasu horretan, 17 Mwh izango litzateke muga, hau da, potentzia elektriko nominalaren % 34.

Edozein neurketaren % 95eko konfiantza-tarteko balioek, eguneko igorpenen muga-balioetarako, ez dituzte igorpenen muga-balio hauen ehunekoak gainditu beharko: karbono monoxidoan, % 10; sufre dioxidoan, % 20; nitrogeno oxidoetan, % 20; eta partikuletan, % 30.

Hileko balioztatutako batez besteko balioak eguneko balioztatutako batez besteko balioetatik abiatuta erabakiko dira, hil naturala aintzat hartuta.

Neurtutako orduko batez besteko balio baliodunetatik abiatuta zehaztuko dira baliozkotutako orduko eta eguneko batez besteko zenbatekoak, aurreko puntuan zehaztutako konfiantza-tartearen balioa kendu eta gero.

Igorpenen batez besteko balioak zenbatesteko, ez dira aintzat hartuko martxan jartzeko eta geldiarazteko uneetan neurtutako zenbatekoak.

Erregistro-denbora ez-baliozkotzat jotzen dira neurketa-ekipoen mantentze-lan, matxura edo funtzionamendu okerreko denborak.

2.– Neurketa etenen kasuan:

Neurtu diren balioak gordintzat hartuko dira, eta ondoren zehazten den konfiantza-tartearen zenbatekoa kenduko zaie.

Igorpenen gehieneko balioetan zehaztutako 100eko 95eko konfiantza-tartearen balioak ezingo ditu igorpenen muga-balioen ondorengo ehuneko hauek gainditu: karbono monoxidoa, % 10; sufre dioxidoa eta nitrogeno oxidoak, % 20; partikulak, % 30.

Aurretik zehaztutako igorpenen muga-balioak errespetatu egiten direla ebatziko da, horrela zuzendutako hiru neurketetako batek ere ez baditu igorpenen muga-balioak gainditzen.

C.1.4.– Gasak bildu eta kanporatzeko sistemak.

a) Atmosfera Kutsa Dezaketen Jardueretarako Instalazioak arautzen dituen abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren 5. artikuluan adierazitako betebeharrak bete beharko dituzte instalazioaren titularrek.

b) Fokuetako hondakin-gasak kanporatzeko tximinien gailurrak ez dira egongo Hirugarren apartatuko C.1.2 azpi-apartatuan ezarritako goreneko kotatik behera. Atmosferaren arloko eskumenak dituen sailak argitaratutako jarraibide tekniko guztiak bete beharko dituzte honako elementu hauek: sekzioa, neurketa-gunea, laginketa-guneak, neurketa-portuak, irisgarritasuna eta fokuen segurtasuna eta zerbitzuak.

c) Organo honek foku berri bat baimendu ondoren, abiarazten denetik sei hilabete igaro baino lehen, ingurumen-kontroleko erakunde batek egindako hasierako neurketa-kontrol bat igorri beharko da. Nolanahi ere, Ingurumen Sailburuordetzari epe hori luzatzeko eskatu ahal izango zaio, betiere behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio.

d) Igorpen lausoak murrizteko, gas usaintsuak tratatzeko sistema izango dute. Sistema honek kolektore-sistema baten bidez bildutako merkaptanoen igorpen lausoak tratatzen ditu, haien tratamendu-puntuetaraino eramanez. Gas usaintsu arinak eta disolving-tankean sortutako flasha berreskuratze-galdara batera bidaltzen dira, eta hirugarren aldiko erreketa-aire gisa sarrarazten dira; eta gas usaintsu biziak eta strippingeko gasak berreskuratze-galdaran sarrarazten dira bigarren aldiko erreketa-airearekin batera.

C.1.5.– Usainen inguruko baldintzak.

Zelulosa-prozesuaren eraldaketa burutu denean, hasierako instalazioaren usain-igorpenaren zenbatespen bat egin beharko da. Ikerketa olfatometriko hori egiteko, urrats hauek jarraitu beharko dira:

– Iturri zehaztuak eta zehaztugabeak identifikatu beharko dira, eta horien usain-igorpenak karakterizatu beharko dira.

– Usain-iturri bakoitzean, usainaren kontzentrazioa, usain-igorpenaren abiadura eta usainaren emaria zehaztu beharko dira.

– Laginketa, usainaren kontzentrazioa, hedatzeko abiadura eta usain jarioaren zehaztapena arau honen arabera egingo da: UNE-EN 13725:2004 "Airearen kalitatea. Usainaren kontzentrazioa olfatometria dinamikoaren bitartez zehaztea".

– Usain-igorpen bakoitzean hiru lagin hartuko dira gutxienez.

– UNE-EN 13725:2004 arauaren araberako ziurtagiria duten erakundeek zehaztuko dituzte instalazioko usain-igorpenak.

Igorpenei lotuta dauden usainen inpaktua ebaluatzeko xedearekin, aurrez aipatutako ikerketa olfatometrikoa osatzeko usainen hedapenaren modelizazioa ere egin beharko da.

Modelizazio hori egiteko eta berorren emaitzak eta ondorioak aurkezteko orduan, Ingurumen Sailburuordetzak argitaratu duen "Dispertsio-ereduak egiteko jardunbide egokien Gidan" ezarritakoari jarraitu beharko zaio. Emaitzak bidaltzeko, ebazpen honetako D.5.– Emaitzak kontrolatzea eta bidaltzea apartatuan ezarritako baldintzak beteko dira.

Hala badagokio, eskumena duen organoak egoki iritzitako prozesuen igorpenak hartzeko eta arazteko eskatu ahal izango dio instalazioaren titularrari.

C.2.– Isurketak egiteko baldintzak.

C.2.1.– Isurien sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokapena.

Isurketa sortzen duen jarduera mota nagusia: Orearen eta paperaren fabrikazioa.

Jarduera-taldea: Paper-orearen eta paperaren industria.

Mota-taldea-EJSN: 2-14-1711 eta 2-14-1712.

(Ikus .PDF)

C.2.2.– Gehieneko isuri-emariak eta -bolumenak.

– 1. isuria:

(Ikus .PDF)

– 2. isuria:

(Ikus .PDF)

C.2.3.– Isurien muga-balioak.

1. isuria: Industria-urak, ur sanitarioak eta kutsatuak egon daitezkeen euri-urak:

Ondorengo zerrendan ageri dira isurketen kutsaduraren parametroen ezaugarri nagusiak, bakoitzarentzat ezarritako muga-balioekin:

(Ikus .PDF)

(*) Lagin puntual bati dagokio.

(**) 24 orduko laginekin osatuari dagokiona.

Paper-makina berria ekoizten hasten den momentutik 6 hilabeteko epean, Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SAk emarien eta datu analitikoen txosten bildumatzaile bat aurkeztu beharko du handitzearen ondoren, behin araztegia karga eta emari berrietara optimizatu denean eta berorien tratamendu estatistikoa erabaki ostean, betiere, eta kasua hala denean, isurketen baldintzak doitzeko xedearekin.

Isurketa-tarte horiek zehazterakoan ez dira aintzat hartuko normalak ez diren jarduketa-baldintzetan egindako neurketen datuak, demagun, ihesak, aurreikusi ezinezko matxurak, produkzioaren geldialdiak eta abialdiak, e.a.

Gertakari "ez-normal" horiek ahalik gehien minimizatzeko neurriak hartuko dira, eta Isurien Zaintza eta Kontroleko Planean beren-beregi jaso beharko dira, haien analisi-datuak erantsiz, isuriaren mugen betearazpenerako aintzat hartzen ez badira ere.

Muga horiek berrikusgarriak izan daitezke TEOen aplikazioz erdiesten diren eta ezarri diren neurrien eta aldaketen emaitzak kontuan izanda.

2. isuria: Ekarpeneko uren tratamendu-instalazioetako harea-iragazkiak garbitzen erabilitako urak:

(Ikus .PDF)

Gainera, orea, papera eta kartoia ekoizteko teknika erabilgarri onenei buruzko (TEO) ondorioak zehazten dituen Europako Batzordearen 2014ko irailaren 26ko exekuzio-erabakian adierazitakoari jarraituz, honako urteko batez besteko hauek bete beharko ditu:

Kraft-orea fabrikatzeko prozesuko hondakin-uren emariak, urteko batez bestekotan adierazita, 50 m3/ADt baino txikiagoa izan beharko du.

(Ikus .PDF)

(*) AIA-TEOen tarteak aplikatzen dira merkaturako orea ekoizteko eta lantegi integratuetan orea ekoizteko (ez dira barne hartzen papera fabrikatzeari dagozkion igorpenak).

(*) Urtebetez erdietsitako eguneko batez besteko guztien batez bestekoa izango da urteko batez bestekoa, eguneko ekoizpenaren arabera haztatuak, eta sortutako ekoizpen-masen unitateko isuritako/igorritako substantzien masa gisa adierazia.

Salbuespenez, aldian-aldiko edo salbuespenezko jazoerak direnean eta behar bezala egiaztatuta, ibaian solidoen karga asko handitzen den abaguneetan, uholdeak direlako, obratan ari direlako edo ibaian gora arazoren bat izan delako, isurketa-mugak gainditu ahalko dira, baldin eta isurketaren parametroen kontzentrazioak ez baditu gainditzen ibaitik ura hartzeko puntuko parametroen kontzentrazioak, eta kasu horretan aurkeztu beharko dira, isurketaren analisiez gain, ibaiaren analisiak ura hartzeko puntuan.

Ezingo dira diluzio-teknikak erabili bi isurketa horien muga-balioak erdiesteko.

Ez da baimentzen isurpenetan 817/2015 Errege Dekretuko IV. edo V. eranskinetan jasotako substantzia arriskutsuen kuantifikazio analitikoko mugatik gorako kontzentraziorik izatea; kontzentrazioak parametro bakoitzerako zehaztutako IKAren % 30etik beherakoa izan behar du, hain zuzen.

Isuriek hondakin-ur mota bakoitzak berezkoak dituen kutsadura-parametroak eduki ahal izango dituzte kontzentrazio batzuetan zeinak ez baitira ingurune hartzailearen ingurumen-kalitateko arauak ez betetzeko arrazoi izango, arau horiek parametro guztietarako bete beharko dira eta. Bestela, titularra behartuta egongo da arazketa-instalazioak osatzera, isurketa ez dadin arau horiek ez betetzearen kausa izan.

Gainera, 2008/105/EB zuzentarauaren I. eranskinaren arabera, lehentasunezko substantzia eta beste kutsatzaile batzuen kasuan eta, 60/2011 Errege Dekretuaren II. eranskinaren arabera, lehentasunezko substantzien kasuan, ingurumen-kalitaterako arauak bete behar izango dira.

Parametro horiek eta dagozkien mugak berrikusi egin litezke, ondorengo zio hauek direla eta: ingurune hartzailearen kalitate-helburuen ezarpena; jariakinak asimilatzeko inguruneak duen gaitasunagatik eta ingurunea berreskuratzeko planengatik. Horretaz gain, alda litezke, baita ere, nabarmenki handitzen badira kutsatzaile horien kontzentrazioak Zaintza Planeko Ur Hartzaileen Kontrolean edo "EAEko igarobideko edo kostaldeko uren egoera ekologikoaren jarraipeneko" sare ofizialaren datuetan.

Nolanahi ere, isurketek ez dute izan behar ingurune hartzailearen ingurumeneko kalitate-arauak eta ingurumen-helburuak ez betetzearen kausa. Titularra behartuta egongo da, behar izanez gero, arazketa-instalazioak osatzera, isurketa ez dadin izan arau eta helburu horiek ez betetzearen kausa.

Isurketan uren kalitateari buruzko araudian (606/2003 Errege Dekretuak, maiatzaren 23koak, bere hirugarren xedapen gehigarrian) araututako gai arriskutsuak dauden ala ez dioen adierazpen bat igorriko du titularrak urtero. Adierazpen horretan produkzio-prozesuan manipulatu diren substantzia guzti-guztiak adierazi beharko dira, nahiz eta isurketan ez detektatu.

Titularra den entitateak ezaguera duenean, analisien emaitza eskuratu ondoren nahiz bestelako jakinbide batzuetatik, ezarrita dauden muga-balioetako batzuk % 100ean baino gehiagoan gainditu direla, jakinarazi egin beharko dio egitatea Uraren Euskal Agentziaren Ekialdeko Kantaurialdeko Arroetako Bulegoari.

Horren osagarri, hilero igorri beharko da, analisiak bidaltzearekin batera, gorabeheren adierazpen bat, jariakinak ezaugarri baimenduekiko izan ditzakeen desbideratzeen ingurukoa, horien kausekin eta zuzentzeko hartutako neurriekin.

Gainera, egin beharreko analisiak egingo dira isuri ahal izateko beharrezkoa den kalitatea ziurtatu arte.

C.2.4.– Arazteko eta husteko instalazioak.

Arazte-instalazioek edo hondakin-uren zuzenketa-neurriek jarduera hauek izango dituzte, funtsean:

1. isuria: lantegiko isurketa orokorra (industriako urak, ur sanitarioak eta kutsatuta egon daitezkeen euri-urak).

1.– Araztegi fisiko-kimikoa dago sorburuan arbastatze, homogeneizazio, malutatze-koagulazio, oinarrizko dekantazio eta loditze eta deshidratazio bitartezko lohien tratamenduarekin. Bi ekualizazio-depositu ditu sorburuan, guztira 4.500 m3-ko edukiera dutenak.

2.– Prozesu biologiko mistoko tratamendu-lantegia MBBR-euskarri mugikorrari erantsitako biomasarekin eta esekitako biomasarekin (Lohi Aktiboak). Bi MBBR erreaktore daude sorburuan y eta lohi aktiboen lau erreaktore guztira 9.000 m3-ko edukiera eta lohien birzirkulazioa dutenak.

Solidoen aldebanaketa eta loditzea, bakoitzak 1.000 m3-ko tratamendu-edukiera duten bi flotagailutan egiten da.

Lohi-soberakinei, biltegiratu eta digestio aerobikoa egiten zaie 950 m3-ko andela batean, eta mekanikoki deshidratatzen dira Edergarden motako prentsa batean eta zentrifugagailu batean.

Prozesua elikatzeko urea eta azido fosforikoa dosifikatzeko aukera badago.

Instalazioa osatzen da usain-tratamenduarekin araztegiko hiru gune ezberdinetan, bi bioiragazki perkoladoreren (BTF) eta ikatz aktibozko dorre baten bidez.

Lantegiaren kontrola egikaritzen da lantegi fisiko-kimikoaren eta biologikoaren sistema banatu integratu baten bidez.

2. isuria:

Fabrikarako ura arazten duten harea-iragazkietatik datorren ura Densadeg motako dekantagailu batera igortzen da, eta han malutatu eta dekantatu egiten da.

Dekantagailuaren irteeran tratatutako urak fabrikarako jariatze-uren sarreraraino eramaten dira produkzioan erabiltzeko. Eurite-garaietan eta abarretan uhertasuna handitzen denean, ur horiek ibaibidera desbidera daitezke, hirugarren apartatuko C.2.3 azpi-apartatuan zehaztutako mugak betez. Desbideratze hori bi balbula automatikoko joko baten bitartez zertuko da, turbidimetro baten seinalearekin duten loturak eraginda.

Dekantagailuko lohiak industria-araztegian tratatzeko igorriko dira.

Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoak ez direla ikusiz gero, Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SAk behar beste aldaketa egingo ditu arazketa-instalazioetan isurketak baimenean ezarritako baldintzak bete ditzan. Aldaketak Administrazioari jakinaraziko dizkio aurretik; behar izanez gero, baimena aldatzeko ere eskatuko du.

C.2.5.– Isurien kontrol-kanona.

a) Itsas-lehorreko jabari publikora isurketa (PV1):

Kosten Legearen –uztailaren 28ko 22/1998 Legea– 85. artikuluak ezartzen duenez, lehorretik itsasora isurtzen diren hondakin-urei kanon bat ezarriko zaie, haien karga kutsatzailearen arabera.

2014ko martxoaren 13an sartu zen indarrean 459/2013 Dekretua, abenduaren 10ekoa, lehorretik itsasora egiten diren isurketei buruzkoa; dekretu horretan arautzen da, hain zuzen ere, 22/1998 Legean aurreikusitako kanon hori. Arau horren arabera, kanona osoki bideratuko da, batetik, lurretik itsasorako isurketek eragindako kutsadura gutxitzeko jarduerak finantzatzera, eta, bestetik, euskal kostaldeari dagozkion Estatuaren jurisdikziopeko uretan ezarritako ingurumen-helburuak lortzera.

Isurketa-kanonaren zenbatekoa isurketaren karga kutsatzailearen araberakoa izango da, kutsadura-unitatetan adierazita: unitate bakoitzeko 3.000,00 euro. Karga kutsatzailea kalkulatzeko, isuriaren urteko bolumena faktore hauen arabera ezarritako koefiziente batez biderkatuko da: isuriaren kutsadura-maila, isuriak dituen substantzia arriskutsuak eta isurketan erabilitako eroanbide motaren ezaugarriak. Hori guztia abenduaren 10eko 459/203 Dekretuak, lehorretik itsasora egiten diren isurketei buruzkoak, 17. eta 18. artikuluetan xedatzen duenarekin bat etorriz.

Isurketaren kanona = C xPuc.

C = K x V.

K = K1 x K2 x K3.

Non:

C = Karga kutsatzailea, kutsadura-unitatetan neurtuta.

Puc = Kutsadura-unitatearen balioa.

K = kanonaren koefizientea 459/2013 Dekretuaren III. eranskinean ezarritakoaren arabera.

K1 = Karga kutsatzaileari lotutako koefizientea.

K2 = Eroapen motak zehaztutako koefizientea.

k3 = Substantzia arriskutsuak dituzten isurketei aplikatzeko koefizientea.

V = Isurketa baimenduaren bolumena (m3/urtean).

(Ikus .PDF)

Isuriaren kanona = 7,32266 x 10-6x 8.400.000 x 3.000 = 184.531,10 euro/urtean.

Isuriaren titularrak 459/2013 Dekretuak 16. artikuluan xedatutako Isurketaren Jarraipenerako Aukerako Protokoloa jarraitu nahi badu, isuriaren K eta V balioak aplikatuko dira urteko isuriaren kanona kalkulatzeko.

Aipatutako Dekretu horren 20. artikuluan ezarritakoaren arabera, kanonaren ezarpen-aldia urte naturala izango da. Urteko zenbatekoa ebazpen honetan ezarrita gelditu da, eta ez da aldatuko isurketa baimentzeko baldintzak edo kalkuluan parte hartzen duten faktoreren bat aldatzen ez diren bitartean.

Hala eta guztiz ere, aipatutako Dekretuak 20.2 artikuluan jartzen duena aintzat hartuta, kanona urte natural osoagatik likidatuko da, isurketa-baimena edo haren aldaketa, etena edo baliogabetzea onartzen den ekitaldian edota Jarraipenerako Aukerako Protokoloa onartzen den ekitaldian izan ezik. Kasu horretan, urte osoa kontuan hartuta, baimena indarrean dagoen egun kopuruarekiko proportzionalki kalkulatuko da kanona.

196/1997 Dekretuak, Abuztuaren 29koak, II. kapituluan xedatutako prozeduraren arabera, ebazpen honen bidez jakinarazten zaio titularrari isurketa baimentzeko baldintzak zein diren, Isurketa Kontrolaren Kanonaren behin betiko likidazioa barne; eta jakinarazten zaio, orobat, likidazioa ez dela urtero esanbidez adieraziko; aitzitik, aurreko urteari dagokion tasa bidaliko da eta han zehaztuko da zenbat, noiz, non eta nola ordaindu behar den.

b) Itsas-lehorreko jabari publikoko isurketa (PV2):

Uraren Legearen testu bateginaren 113. artikulua eta Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduko (606/2003 Errege Dekretua) 291. artikulua aplikatuz, honako hau da isurketen kontrol-kanonari dagokion zenbatekoa:

(IKK): Isurketa-kanona = V x Pu.

Pu = Pb x Cm.

Cm = C2 x C3 x C4.

Non:

V = Baimendutako isurketaren bolumena (m3/urtean).

Pu = Isurketa kontrolatzeko prezio unitarioa.

Pb = Oinarrizko prezioa m3-ko, isuriaren izaeraren arabera.

Cm = Isurketaren maiorazioko edo minorazioko koefizientea.

C2 = Isurketaren ezaugarrien araberako koefizientea.

C3 = Isurketaren poluzio-mailaren araberako koefizientea.

C4 = Ingurune hartzailearen ingurumen-kalitatearen araberako koefizientea.

(Ikus .PDF)

Cm = 1,00 x 0,5 x 1,25 = 0,625.

Pu = 0,04207 x 0,625 = 0,026294 euro/m3.

Isurien kontrol-kanona = 0,026294 x 100.000 = 2.629,40 euro/urte

Uraren Legearen 113.4 artikuluak xedatzen duenez, isurketen kontrol kanonaren zergaldia urte natural bakoitzarekin dator bat. Urteko zenbatekoa ebazpen honetan ezarrita gelditu da, eta ez da aldatuko isurketa baimentzeko baldintzak edo kalkuluan parte hartzen duten faktoreren bat aldatzen ez diren bitartean.

Hori dela eta, urtero bidaliko zaio titularrari aurreko ekitaldiari dagokion tasa, lehen ezarritako zenbateko eta guzti, baldin eta ez badira kitatutako aldian oinarrizko prezio eguneratuak aplikatu behar aurrekoen ordez –BOEn argitaratutakoak–. Tasa horretan, kitatu den isurketa-kanonaren (IK) zenbatekoa, epea, lekua eta ordaintzeko modua adieraziko dira.

Nolanahi ere, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 294.2 eta 294.3 artikuluetan aurreikusitako kasuetan, dena delako urteko ekitaldiko IKKren likidazioa dagokion ebazpenean zehaztuko da, baimena indarrean egondako egun kopuruaren arabera, urteko egun kopuru osoarekin alderatuta.

Isurketen Kontrolaren Kanona autonomia erkidegoek edo tokiko korporazioek saneamendu- eta arazketa-lanak finantzatzeko ezar ditzaketen kanon edo tasekiko independentea izango da (Uren Legearen testu bateginaren 113.7 artikulua).

C.3.– Instalazioan ekoitzitako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

C.3.1.– Hondakin guztientzako baldintza orokorrak.

a) Instalazioetan sortutako hondakin guztiak hondakinei eta kutsatutako lurzoruei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legean eta aplikatzekoak diren arautegi espezifikoetan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira, eta, kasuan kasu, karakterizatu egin beharko dira beren izaera eta helbururik egokiena zehazteko.

b) Espresuki debekatuta dago sortzen diren hondakin mota ezberdinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorrian bertan bereiziko dira, eta hondakinak biltzeko eta biltegiratzeko bitarteko egokiak jarriko dira, nahasketarik ez gertatzeko.

c) Hondakin-kudeaketaren hierarkia-printzipioei jarraituz, aurrea hartzea sustatu behar da hondakinen sorreran, edo, hala badagokio, uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 8. artikuluan ezarritako lehentasun-hurrenkeran kudeatu daitezela, hau da: aurrea hartzea, berrerabiltzeko prestatzea, birziklatzea eta balioztatzeko beste modu batzuk, balioztapen energetikoa barne hartuta. Hondakinak kasu honetan baino ezingo dira deuseztatu: haiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik bideraezina dela behar bezala frogatzen bada.

d) Halaber, hondakin horiek tratatzeko instalazio baimenduak baldin badaude Euskal Autonomia Erkidegoan, instalazio horietara bidaliko dira lehentasunez, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraiki.

e) Baldin eta aurreikusten bada zabortegi baimenduan deuseztatzea dela hondakinen azken helmuga, hondakin horiek karakterizatu egingo dira, Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakiak, hondakinak hondakindegietan hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dituenak, xedatutakoari jarraikiz, eta Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak ezarritako jarraibideen arabera.

f) Instalazioan sortutako hondakinen kantitatea (ebazpen honetan jasotakoa) orientagarria da soilik, jardueraren ekoizpen-gorabeherak eta ekoizpenaren eta hondakin-sortzearen arteko erlazioa kontuan hartu behar dira. Datu horiek jardueraren adierazleetan ageri dira. 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak, abenduaren 16koak, onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 10. artikuluan (4.d apartatuan) ezarritakoa ezertan galarazi gabe, instalazioko aldaketak kalifikatzeko, kasu honetan soilik eskatu beharko da baimena egokitzea: baldin eta sortutako hondakinen kantitatea handitzeak aurretik ezarri diren biltegiratze- eta ontziratze-baldintzak aldatu beharra badakar.

g) Hondakinak biltzeko guneak edo guneek lurzoru iragazgaitza izan beharko dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan edo oso bustita egoteagatik, hondakinok isurtzeak edo lixibatuak sor baditzakete, bada, orduan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak izan beharko dira, gerta daitezkeen isurtzeak kanpora irten ez daitezen. Hautsezko hondakinen kasuan, hondakinak euri-urarekin bustitzea edo haizeak herrestan eramatea eragotziko da, eta, beharrezkoa izanez gero, estali egingo dira.

h) Hondakinak desagertu edo galduko balira edo ihesik balego, berehala jakinaraziko zaio gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzari eta Hernaniko Udalari.

i) Sortutako hondakinak beste autonomia-erkidego batzuetara lekualdatzeko, Estatuaren Lurraldearen Barruko Hondakinen Lekualdaketa arautzen duen 180/2015 Errege Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena bete beharko dira.

j) Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipen eta kontrola egiteko, 22/2011 Legeak, uztailaren 28koak,Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzkoak, 25.2 artikuluan dionaren arabera.

k) Baldin eta hondakinak estatutik kanpora esportatzen badira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan, hondakinen lekualdaketei buruzkoan, ezarritakoa bete beharko da.

C.3.2.– Hondakin arriskutsuak.

Hauek dira sustatzaileak aitortutako hondakin arriskutsuak:

(Ikus .PDF)

a) Hondakin arriskutsu bakoitzari dagokion izendapena eta kodifikazioa hondakin bakoitzaren egoera eta ezaugarriak kontuan hartuta ezartzen da, eta horiei buruzko informazioa baimena izapidetzean jasotzen da. Kode batzuek aldaketaren bat izan badezakete ere, beste batzuk, oinarrizkoak direlako, aldatu gabe utzi behar dira ekoizpen-jardueran zehar. Hondakina zer motatakoa den eta zer osagai arriskutsu dituen definitzen dute. Kudeaketa-bideetan hierarkizazioa egokia dela egiaztatzeko eta Hondakinak Kudeatzeko Europako Estrategian bai Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumeneko 2015-2020 Esparru Programan ezarritakoa betetzen dela bermatzeko, organo honek onartu egin beharko du hondakin bakoitzaren onarpen-agirietan jasotako informazioa, dagokion kudeatzaile baimenduak horretarako eskaria egin ostean. Egiaztatzeak garrantzi berezia izango du, batez ere, berreskurapena edo balorizazioa kudeatzeko eragiketa-kodearen arabera kudeatu diren hondakinen onarpen-agirietan lagatze- edo ezabatze-kodeak balorizatzeko eskatzen bada.

b) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela eta, isurketaren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.

c) Hondakin arriskutsuak ontziratzeko, indarrean dagoen araudian ezarritako segurtasun-arauak bete beharko dira. Hondakin arriskutsuak dauzkaten ontziek eta ontzikiek etiketa argia, irakurgarria eta ezabagaitza eduki beharko dute eta itxita egon beharko dute kudeatzaileari eman arte, edukiak isurita edo lurrunduta gal ez daitezen.

d) Berariazko hondakin sanitarioak (II. taldea) manipulatu, ontziratu, etiketatu eta biltegiratzeko baldintzak Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakin Sanitarioen Kudeaketari buruzko martxoaren 3ko 21/2015 Dekretuan eta hura garatzeko ondorengo araudietan ezarritakoak izango dira.

e) Hondakin arriskutsuek ezin izango dute 6 hilabete baino gehiago biltegiratuta egon. Salbuespenetan, ingurumen-organoak aldatu ahalko du epe hori, behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio, baldin eta gizakion osasuna eta ingurumena babestuko dela bermatzen bada.

f) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik, eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana bidali aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio zehatza egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

g) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, horretarako egin beharreko jakinarazpena aurretiaz eginda dagoela, araudian zehaztutako moduan, identifikaziorako agiria bete beharko da; agiri horren ale bat garraiolariari emango zaio, eta zamarekin batera eraman beharko da jatorritik helmugaraino. Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SAk artxiboan erregistratu eta gutxienez hiru urtez gorde beharko ditu tratamendu-kontratuak eta identifikazio-agiriak edo agiri ofizial baliokideak.

h) Egiaztatu egin beharko da ezen baimendutako kudeatzailearen instalazioetara hondakin arriskutsuak eramateko garraioak konplitzen dituela halako salgaiak garraiatzeari buruzko indarreko legerian eskatutakoak.

i) Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SAk, 679/2006 Errege Dekretuak, ekainaren 2koak, industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duenak, xedatzen duenari jarraikiz kudeatu beharko du sortutako olio erabilia.

j) Ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinak –besteak beste, lanpara fluoreszenteenak– kudeatuko dira Gailu Elektriko eta Elektronikoen Hondakinei buruzko Errege Dekretuan (otsailaren 20ko 110/2015) xedatuaren arabera. Halaber, pilen eta metagailuen hondakinek bete beharko dute pilei eta metagailuei eta haien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzko otsailaren 1eko 106/2008 Errege Dekretuan xedatutakoa. Kudeatzaile baimenduaren tratamendu-kontratua izateko, garraioaren aurretiko jakinarazpena egiteko eta identifikazio-agiria betetzeko betebeharretik salbuetsita egongo dira kudeaketa-sistema integratuko kudeaketa-azpiegituretara eramaten diren hondakinak, bai eta Toki Erakundeei ematen zaizkienak ere, gaika bildutako udal-hondakinekin eta haien parekoak direnekin batera kudeatu ditzaten, baldin eta dagokion toki-erakundeak eman izana egiaztatzen badu. Toki-erakundeei egindako entregak justifikatzeko agiriak hiru urtez gorde behar dira gutxienez.

k) Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SA enpresak poliklorobifeniloak dituzten edo izan ditzaketen gailuak dituen bitartean, nahitaez bete behar ditu 1378/1999 Errege Dekretuak, abuztuaren 27koak, poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatu eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituenak, eta hura aldatzen duen 228/2006 Errege Dekretuak, otsailaren 24koak, adierazitako baldintzak.

l) 1005/2009 EE Erregelamenduan, 2009ko irailaren 16an, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarenean, ozono-geruza agortzen duten substantzia batzuk zehazten eta arautzen dira. Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SA enpresak era horretako substantziarik balu, substantzia horiek bildu eta suntsitu egingo dira aldeek erabakitako bide teknikoak erabiliz edota ingurumen ikuspuntutik onar daitekeen suntsiketarako beste edozein bide erabiliz; hondakin horiek birziklatu edo birsortu egingo dira bestela, aparailuak aztertu eta mantentzeko lanen aurretik nahiz desmuntatu eta suntsitu baino lehen.

m) Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SA enpresak urtero adierazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari, ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua, erabilera eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda. Datu horiekin batera, ingurumena zaintzeko dagokion urteko programa ere bidaliko du.

n) Erregistro bat eramango da, eta bertan adieraziko dira kantitatea, mota, identifikazio-kodea, jatorria, metodoak eta tratatzeko lekuak, hondakin guztien sorrera- eta lagapen-datak.

o) Hondakin arriskutsuen kudeaketaren oinarrizko printzipioetako bat betetzeko, zeina mota horretako hondakin ahalik eta gutxien sortzea baita, Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SAk hondakin arriskutsu gutxiago sortzeko plan bat egin eta aurkeztu beharko dio Ingurumen Sailburuordetza honi, lau urtetik behin, 22/2011 Legeak, uztailaren 28koak, hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzkoak, 17.6 artikuluan xedatutakoaren arabera, betiere aipatutako legea garatzen duen araudiak ez badu Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SA hondakin arriskutsuen ekoizle txiki gisa katalogatzen.

p) Baldin eta Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SA 11/1997 Legeak, apirilaren 24koak, Ontzikiei eta Ontzikien Hondakinei buruzkoaren lehen xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritza- edo industria-ontziki baten azken jabea bada, Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SA bera izango da ontziki-hondakin edo ontziki erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna, eta, beraz, hondakin hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko dio.

q) 183/2012 Dekretuak, irailaren 25ekoak, Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzekoak, xedatzen duenari jarraituz, Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira f) eta g) letretan aipatutako dokumentuak –kudeatzaileak EAEkoak direnean– eta m), n) eta o) letretan aipatutakoak, transakzio elektronikoko IKS-eeM sistemako erakundeak bertsioa erabiliz.

r) Amiantoa duten hondakinak atzemanez gero, Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SAk 108/1991 Errege Dekretuak, amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzekoak, bere 3. artikuluan ezarritako eskakizunak bete beharko ditu. Horrez gain, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera burutuko dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

C.3.3.– Hondakin ez-arriskutsuak.

Sustatzaileak hondakin ez-arriskutsu hauek aitortu ditu:

(Ikus .PDF)

a) Hirugarren apartatuko C.3.1 azpi-apartatuan hondakinak bereiztearen eta haien kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoen inguruan xedatutakoari jarraituz, "Bideetako garbiketa hondakinek" eta "Hiri-hondakinekin pareka daitezkeen hondakinek" ezingo dute balorizatu daitekeen hondakin-frakziorik izan. Horregatik, egungo egoeran, hauek hartzen dira zati balorizagarritzat Euskal Autonomia Erkidegoan: papera eta kartoia, zura, plastikoak, metal ferrikoak eta ez-ferrikoak.

b) Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balorizatzaile baimendu batera.

c) Hondakin horiek ezabatzeko direnean, ezin dira urtebete baino gehiagoz biltegiratuta eduki; hondakinen azken helburua balorizazioa denean, berriz, 2 urtez gorde ahal izango dira.

d) Oro har, hondakinak hustu aurretik, baimendutako kudeatzaile batek onartzen dituela dioen agiria izan beharko dute, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta dituela. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SAk onarpen-agiriak edo agiri ofizial baliokideak, nahitaezkoak badira, erregistratu eta artxibategian gorde beharko ditu hiru urtez gutxienez.

e) Hondakina zabortegian biltegiratuz gero, hondakin ez-arriskutsua eraman aurretik jarraipen eta kontrolerako agiria bete beharko da, Hondakinak hondakindegian biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzeko otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak ezarritakoari jarraikiz egingo da hondakinen karakterizazioa.

f) Balorizatzeko edo ezabatzeko helburuarekin, hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legearen (uztailaren 28ko 22/2011 Legea) 25.2 artikuluaren arabera.

g) Baldin eta Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SA, 11/1997 Legeak, apirilaren 24koak, Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzkoak, lehen xedapen gehigarrian ebazten duenari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritza- edo industria-ontziki baten azken jabea bada, Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SA bera izango da ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna, eta, beraz, hondakin hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko dio.

h) Erregistro bat egingo da, hondakinei buruzko datu hauek jasoko dituena: kantitatea, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodoak eta tokiak, hondakinen sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtean behin, kontrol-erregistro horren kopia bat eta dagokion urteko Ingurumena Zaintzeko Programa bidali beharko dira Ingurumen Sailburuordetzara.

i) Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko den irailaren 25eko 183/2012 Dekretuan xedatutakoari jarraituz, atal honetako d), e) letretan aipatutako dokumentuak –kudeatzaileak EAEkoak direnean– eta f) letran aipatutakoak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, transakzio elektronikoko IKS-eeM sistemako erakundeak bertsioa erabiliz.

C.4.– Ontziak merkatuan jartzea.

Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SAk, bere produktuak merkaturatzeko ontziak eta enbalajeak erabiltzen dituen enpresa den aldetik, ontziki horien gaineko informazioa eman beharko du urtero, martxoaren 31 baino lehen; horretarako, ontzikien gaineko urteko adierazpena egin beharko du. Datu horiekin batera, ingurumena zaintzeko dagokion urteko programa ere bidaliko du.

Era berean, Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SAk ontzi erabiliak eta ontzi-hondakinak kudeatzeko biltegiratze- eta itzultze-sistema bat ezarri beharko du derrigor (zuzenean edo kudeaketa-sistema integratu bati atxikita). Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SAk aipatutako betebehar horretatik salbuesteko eskatu ahalko du, 11/1997 Legeak, apirilaren 24koak, industria- edota merkataritza-ontziak merkaturatzeko Ontzi eta Ontzi Hondakinei buruzkoak, lehen xedapen gehigarrian ebatzitakoari atxikitzen bazaio; atxikimendu horren bidez, ontzi horiek kudeatzeko eta ingurumen-organoari informazioa pasatzeko betebeharra produktuaren kontsumitzaileari transferitzen zaio.

Baldin eta Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SA enpresak, urte natural batean zehar, merkaturatzen baditu ontziratutako produktuak edo, kasuan kasu, hondakinak sor ditzaketen industria- edo merkataritza-ontziak, hain justu ere ondoren zehaztu kantitateetan baino handiagoetan:

– 250 tona, beira soilik bada.

– 50 tona, altzairua soilik bada.

– 30 tona, aluminioa soilik bada.

– 21 tona, plastikoa soilik bada.

– 16 tona, zura soilik bada.

– 14 tona, kartoia edo material konposatuak soilik badira.

– 350 tona, hainbat material badira, eta bakoitzak, bera bakarrik hartuta, ez baditu lehen aipatutako kantitateak gainditzen.

Enpresaren Prebentzio Plan bat egin beharko du. Plan horrek hiru urteko indarraldia izango du, eta onartutako Enpresaren Prebentzio Planaren kontrol- eta jarraipen-txostena egin beharko zaio urtero, dagokion urteko martxoaren 31 baino lehen. Dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko da bi agiriok.

C.5.– Lurzorua babesteari dagozkion baldintzak.

a) Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SAk ebazpen honen Hirugarren apartatuko E.4 puntuan (ez-ohiko jarduneko prebentzioari eta esku-hartzeari buruzkoa) jasotako neurriak eta Hirugarren apartatuko C.3 puntuan (hondakinak biltegiratzeari eta horien zamalanei buruzkoa) jasotako neurriak hartuko ditu.

b) Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritako aginduak betetzeko aurkeztutako lurzoruaren egoerari buruzko aurretiazko txostenaren gomendioekin bat etorriz, Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SAk lurzorua babesteko behar diren neurriak hartu beharko ditu.

– Metanola deskargatzean, tanta-jarioak saihesteko neurriak hartu beharko dira. Metanola biltegiratzeko, lurperatutako gordailuei aplikatzekoa zaien araudian jasotako babes-neurriak beteko ditu, eta ezarritako azterketak eta ikuskapenak egingo zaizkio.

– Gasolioa deskargatzean, tanta-jarioak saihesteko neurriak hartu beharko dira. Gasolio-biltegiak petrolio-instalazioei aplikatzeko araudian jasotako babes-neurriak beteko ditu, eta ezarritako azterketak eta ikuskapenak egingo zaizkio.

– Produktu kimikoak biltegiratzeko gunean euri-ura sartzea saihestuko da, estalkia luzatuz.

– Lurzatian isurketa, jario edo ihesen eraginpean dauden gainazal guztiak zolatu eta iragazgaiztu egingo dira.

– Produktu eta hondakin arriskutsuen biltegiratzeek beharrezko segurtasun-neurriak izango dituzte, lurzoruari egin diezaioketen kaltea saihesteko. Oro har, isurketak, jarioak edo ihesak eragozteko moduan biltegiratuko dira lehengaiak, erregaiak eta produktuak. Era horretan, jarioak biltzeko sistema izango dute ontzi mugikorretan zein finkoetan biltegiratutako produktu kimiko likido guztiek (batez ere gai eta prestakin arriskutsuak) eta biltegiratutako erregai likidoek.

– Hondakinak ebazpen honi dagozkion apartatuetan adierazitako jarraibideen arabera biltegiratuko dira.

c) Halaber, urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan, ekainaren 25eko 4/2015 Legean eta abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan xedatuta dauden eta lurzoruaren babesarekin lotura duten betebeharrak egikaritzeko, 2016ko azaroaren 17an ingurumen-organoak bidalitako "Lurzoru kutsatuen eta lurpeko uren gaineko arauzko eskakizunak aplikatzea ingurumen-baimen integratua behar duten instalazioetan" zirkularrean aipatzen diren instalazioei eskatzen zaien dokumentazioa entregatu beharko du sustatzaileak. Zirkular horretan, honako hau jasotzen da: lurzoruaren egoeraren aldizkako txostenaren edukia eta emateko baldintzak, lurpeko uren eta lurzoruen txostena, kontrol-agiria eta jarraipen-agiria, esteka honetan eskura daitekeena:

http://www.euskadi.eus/informazioa/lurzoru-kutsatuen-eta-lurpeko-uren-gaineko-arauzko-eskakizunak-aplikatzea-ingurumen-baimen-integratua-behar-duten-instalazioetan/web01-a2ingkut/eu/

Nolanahi ere, sustatzaileak lurzoruen dokumentu bakar bat bidaliko du, ikerketa-lanak egiten eta lurzoruaren kalitatea leheneratzen diharduen erakunde ezagun batek egina. Dokumentu horretan jasoko dira: lurzoruaren egoerari buruzko aldizkako txostena, oinarrizko txostena, eta kontroleko eta lurzoruen eta lurrazpiko uren jarraipeneko dokumentuak. Aurrerantzean ere, emandako dokumentuak aldatu edo dokumentu berriak eman behar balira, lurzoruen dokumentu berri bakar bat bidaliko da.

d) Instalazioetan egindako aldaketek eragindako lur-mugimenduei dagokienez, baldintza hauek bete beharko ditu sustatzaileak:

1.– Instalazioa baimenduta dagoen lurzatiaren barruan lurrak mugitzea erakarriko lukeen aldaketa bat aurreikusiz gero:

a) 4/2015 Legeak, Ekainaren 25ekoak, 25. artikuluaren 1c apartatuan ebazten denarekin bat etorriz, hondeatu beharreko materialak (lurra, obra-hondakinak, eta abar) karakterizatu egin beharko ditu jardueraren sustatzaileak, jardun kutsatzaileen ondorioz erasan zaien ala ez egiaztatzearren, eta, karakterizazio horren emaitzen arabera, horientzako kudeaketa-modu egokiena zehaztearren.

b) Indusketa horrek hondeatutako materialen 500 m3 gainditzen dituenean, sustatzaileak gaikako indusketa-plan bat aurkeztu beharko du. Planak 13. artikuluan adierazitako edukia jaso beharko du, eta ingurumen-organoak onartu behar du plana, betetzen hasi aurretik.

c) Induskatu beharrekoa 500 m3 baino gutxiago bada, aldaketaren jakinarazpenean informazio hau eman beharko da: non dagoen kokatuta, zenbat induskatu behar den, aurreikusitako hasiera-eguna, kontratista, jarraipenaren eta kudeaketaren ardura izango duen erakundea.

d) Aurreko kasu horietan guztietan, induskatzen amaitutakoan, induskatutako materialak zuzen berrerabili edo kudeatu direla ziurtatzen duen txosten bat aurkeztu beharko da ingurumen-organoan, behar bezala karakterizatu aurretik.

e) Oro har, ondorengo irizpide hauek beteko dira: https://www.ihobe.eus/Publicaciones/Ficha.aspx?IdMenu=97801056-CD1F-4503-BAFA-F54FA80D9A44&Cod=945C8D73-130B-4E34-AC67-5AB96DFB55AE&Idioma=eu-ES

– Soberakinak hondakindegian biltegiratuz hustu nahi izanez gero, 49/2009 Dekretuak, otsailaren 24koak, hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duenak, ezarritakoari jarraikiz egingo da hondakinen karakterizazioa. Oro har, laginketa gauzatzeko, gidaren 10.2.6 apartatuan (hondeatu behar diren lurzoruetan «in situ» egindako laginketa) biltzen diren hondeatu beharreko materialen karakterizazio-kanpaina diseinatzerakoan kontuan hartu behar diren oinarrizko irizpideei jarraituko zaie.

– Soberako materialak instalazio berean berrerabili ahal izateko, balio hau izan beharko dute material horiek: ekainaren 25eko 4/2015 Legean (Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzekoa) ezarritako VIE-B (industria-erabilera) balioaren azpitikoa. Horrez gain, lur horien hidrokarburo-edukia ezin izango da arriskutsua izan. Horretarako, erakunde egiaztatu batek egin beharko ditu laginketa eta azterketa, dekretu honen arabera: urriaren 10eko 199/2006 Dekretua, Lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen duena eta erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egindako ikerketen edukia eta norainokoa zehazten dituena.

– 4/2015 Legean, ekainaren 25ekoan, xedatutako VIE-A ebaluazioko balio adierazleak eta TPH-etarako 50 mg/kg baino balio txikiagoak lortzen dituzten lurrak lur garbitzat hartuko dira, eta, beraz, onartu egingo dira baimendutako edozein betelanetarako.

– Substratu harritsu osasuntsua murrizketarik gabe kudeatu ahalko da. Lurzoru naturalaren pareko den harrizko substratu meteorizatuaren kasuan, aurreko puntuetan ezarritako irizpidea beteko da.

1.– Baldin eta aurreikusten bada lur-mugimendua dakarren aldaketaren bat egitea instalazioa baimenduta dagoen lurzatitik kanpo (lurzoru berria okupatuz) eta okupatu nahi den lurzoru berriak lehenago izan badu 4/2015 Legeak, ekainaren 25ekoak, 1. eranskinean aipatutako jardueraren bat, sustatzaileak lurzoru-gaiei buruzko adierazpen bat lortu beharko du, egin nahi diren aldaketak egiten hasi aurretik.

Era berean, 4/2015 Legeak, ekainaren 25ekoak, 22. artikuluaren 2. zenbakian dioenaren arabera, lurraren kutsadura-aztarnak aurkitzen badira, horren berri eman beharko zaie dagokion udalari eta Ingurumen Sailburuordetzari, sailburuordetza horrek ezar ditzan hartu beharreko neurriak, aipatutako 4/2015 Legearen 23. artikuluaren 1.e zenbakiari jarraikiz betiere.

C.6.– Zaratari buruzko baldintzak.

a) Ondorengo indize akustikoak gaindi ez daitezen beharrezkoak diren neurri guztiak ezarriko dira:

a.1.– Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 40 dB(A) gainditu, 07:00ak eta 23:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 45 dB(A) ere.

a.2.– Maila hauei egokitu behar zaie jarduera: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 30 dB(A) gainditu, 23:00ak eta 7:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 35 dB(A) ere.

a.3.– Jarduerak ez du 1. taulan adierazitakoa baino zarata handiagoa egingo, 4 m-ko garaieran neurtuta (egoera berezietan izan ezik, horietan apantailamenduak saihesteko beharrezko garaiera hartuko da), industria-esparruaren kanpoaldeko itxituraren perimetro osoan.

(Ikus .PDF)

Instalazioak, funtzionamenduan, 1. taulan finkatutako mugak betetzeaz gain, ez du eguneko inolako baliotan (LAeq,d, LAeq,e eta LAeq,n) 1. taulan adierazitako balioak baino 3 dB-etik gorako gehikuntzarik gaindituko.

Gainera, jardueraren gainerakotik bereizitako prozesuaren jardun-modu bat baldin badago, jardun-modu horri lotutako zarata-maila bat zehaztu beharko da (LAeq,Ti). Ti jardun-modu horren iraupen-denbora izango da. Maila horrek ez ditu 1. taulan finkatutako balioak 5 dB-tan gaindituko.

b) Jardueraren funtzionamendutik, zuzenean nahiz zeharbidez, eratortzen diren efektu gehituek gainditzen dituztenean Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duen urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuak 14. eta 16. artikuluetan zehazten dituen kalitate akustikoko helburuak, zonifikazio akustikoari, kalitate-helburuei eta emisio akustikoei dagokionez, behar besteko neurriak hartu beharko ditu jarduerak gainditze hori gerta ez dadin.

c) Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du handituko sentsibilitate akustiko handieneko guneetako zarata-maila.

d) Paper bereziaren makina berriarekin lotutako zarata-iturrietarako, Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SAk behar diren neurriak hartuko ditu instalazioak ez ditzan kanpoko ingurumenera transmititu Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren I. eranskineko F taulan muga-balio gisa ezarritako zarata-mailak baino handiagoak, betiere horiek aipatutako arauaren II. eranskinean ezarritako prozeduren arabera ebaluatuta.

(Ikus .PDF)

– Muga-balio horiek aplikagarriak dira, orobat, inongo eremu akustikotan kokatuta ez dauden bizitegi-erabilerako eraikinetarako, baliook eraikinaren garaiera orotan leihodun fatxada guztietara iristen den soinuari dagozkiolarik, are eraikin horiek Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldetik kanpo egonda ere.

Kanpoaldeko muga-balioek lurretik 2 metroko garaiera eta leihodun fatxaden kanpoaldeko eraikuntzaren garaiera guztiak dituzte erreferentziatzat.

Ezarritako zarata-immisioaren muga-balioak errespetatzen direla ulertuko da baldin eta, urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren II. eranskinean ezarritako prozeduren arabera, baldintza hauek betetzen badituzte ebaluatutako adierazle akustikoen balioek, urtebeteko epean:

– Urteko batez besteko balioek ez dituzte gainditzen aipatutako I. eranskineko F taulak ezarritako balioak.

– Eguneroko balioek ez dituzte 3 dB-tan gainditzen aipatutako I. eranskineko F taulak ezarritako balioak;

– Lkeq, T indizean neurtutako balioek ez dituzte 5 dB-an gainditzen aipatutako I. eranskineko F. taulan adierazitako balioak.

Aipatu muga-balioak betetzen direla egiaztatzeko, aldaketa honen xede diren jarduketei loturiko zarata-iturri berrien banakako modelizazioa aurkeztu beharko da eta, hala dagokionean, baita beharrezkoak diren neurketa egokiak egin ere.

Sustatzaileak ezarritako muga-balioak gainditzen badira, hilabeteko epean aurkeztu beharko da ekintza-plan bat, balizko balio-gainditzeak zuzentzera bideratutako zuzenketa-neurriak jasotzen dituena. Neurri horietako bakoitzaren jarduketa-egutegia proposatu beharko du, betearaztearen arduraduna izendatuta.

D) Ingurumena zaintzeko programa.

Sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta honako atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da ingurumen-zaintzako programa:

D.1.– Igorpen atmosferikoak kontrolatzea.

D.1.1.– Kanpo-kontrolak.

a) Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SAk igortzen dituen kutsatzaileak kontrolatu beharko ditu, ondorengo informazioaren arabera:

(Ikus .PDF)

(*) Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Agindua, zeinaren bidez jarraibide teknikoak zehaztu baitziren abenduaren 27ko 278/2011 Dekretua garatzeko (dekretu haren bidez, atmosfera kutsa dezaketen jarduerak garatzen dituzten instalazioak arautzen dira).

b) Etengabe monitorizatu beharko dira presioa, tenperatura eta oxigeno-edukia, CO edukia eta kare-labearekin, berreskuratze-galdararekin eta 2. ziklo konbinatuarekin zerikusia duten ihes-gasek duten ur-lurrunaren edukia. Igorpenak aztertu aurretik konbustioko hondar-gasaren lagina lehortzen denean, ez da beharrezkoa izango uraren lurruna etengabe neurtzea.

c) Puntu honetako a) letran aipatutako neurketa guztiak Administrazioaren II. mailako Ingurumen Lankidetzako Erakunde (ILE) batek egin beharko ditu, 212/2012 Dekretuan, urriaren 16koan, ezarritakoari jarraituz, eta aldizkako neurketa horiei buruzko txostenek Ingurumeneko sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Aginduan eskatzen diren baldintza guztiak bete beharko dituzte, bereziki honako gai hauei dagokienez: helburua eta neurketa-plana, neurketen adierazgarritasuna, neurketa-kopurua eta banakako neurketa bakoitzaren iraupena, eta erreferentzia-metodoak hautatzeko irizpidea.

d) Halaber, a) letran azaldutako isurketa-foku baten kontrola egin behar den urtean, foku horrek funtzionatzen badu urtean hamabi aldiz baino gutxiagoko batez besteko maiztasunarekin, eta isurketa bakoitzak ordubete baino gehiago irauten duela, edo, bestela, edozein maiztasunarekin, baldin eta isurketaren iraupen globala lantegiaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bostetik beherakoa bada, urte horretan ez da beharrezkoa izango foku horren kontrolik egitea, eta hurrengo urtean egin beharko da, baldin eta kontroletik salbuesteko baldintzek irauten ez badute. Inguruabar hori dagokion urteko Ingurumena Zaintzeko Programan justifikatu beharko da. 8. fokuaren kasuan, isurtzeak kontrolatuko dira apirilaren 7ko PRA/321/2017 Aginduan ezarritakoaren arabera (PRA/321/2017 Agindua, apirilaren 7koa, Errekuntza-instalazio handietatik datozen SO2, NOx eta CO airearen kutsatzaileen igorpenak zehazteko prozedurak, horiek neurtzeko tresnen kontrola eta igorpen horiekin loturiko tratamendua eta informazio-bidalketa arautzen dituena).

e) FE08 2. Ziklo konbinatua emisio-fokuarentzako neurketa-teknikak:

1.– Atmosfera kutsatzen duten substantzien kontzentrazioak modu adierazgarrian neurtuko dira.

2.– Substantzia kutsatzaileen laginketa eta analisia, eta prozesuko parametroen neurketa, hala nola neurketa-sistema automatikoen kalitatearen ziurtapena eta sistema horiek kalibratzeko erreferentziazko neurketa-sistemak CEN arauen araberakoak izan beharko dute. Oraindik CEN araurik izango ez balitz, kalitate zientifiko baliokidea duten datuak eskuratzea bermatuko duten ISO arauak edo bestelako arau nazional edo nazioartekoak erabiliko dira.

3.– Neurtutako emaitza bakarraren % 95eko konfiantza-tarteen balioek ez dituzte igorpenen muga-balioen ondorengo zenbatekoak gaindituko:

(Ikus .PDF)

f) Neurketa jarraitua.

Ingurumen Sailburuordetzak argitaratutako jarraibide teknikoetan ezarritako eskakizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu 1., 6. eta 8. fokuetako neurtzeko sistema jarraituak.

Neurketa-sistema jarraitua Euskal Autonomia Erkidegoko airearen kalitatea zaindu eta kontrolatzeko sarera kateatu beharko da.

Sustatzaileak neurketa-sistema jarraitua mantentzeko prebentziozko mantentze-plan bat izan beharko du, datuen fidagarritasuna eta lortzen den gutxieneko datu kopurua bermatuko duena. Edonola ere, datuen fidagarritasuna eta kopuruaren ardura sustatzailearen gain geratzen dira.

FE01 "Kare-labe" eta FE06 "Berreskuratze-galdara" fokuetarako, neurtzeko ekipoen erabilgarritasuna, hau da, erregistro baliodunak lortzen diren denbora-tarteen proportzioa, urteko jardun-denboraren ehuneko 90ekoa izango da gutxienez, Ingurumen Sailburuordetza honen baimen puntuala eta berariazkoa eduki ezean.

FE08 "2. Ziklo konbinatua" fokuarentzat, neurtzeko sistema automatikoa gaizki dabilelako edo mantentze-lanengatik orduko batez besteko hiru balio baino gehiago baliogabeak baldin badira, egun horiek baliorik gabe utziko dira. Arrazoi horiek direla-eta urtean hamar egun baino gehiago baliogabetzen badira, neurtzeko sistema jarraituaren fidagarritasuna hobetzeko beharrezkoak diren neurriak hartu beharko ditu Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SAk.

15 egun jarraian edo gehiago irauten badu, edota neurketa-sistema jarraitua konektatu gabe egon edo gaizki baldin badabil, KEBek jarraikiz neurtu beharreko parametroak kontrolatu egin beharko dituzte aldizka, 15 egunean behin gorabehera hasi denetik neurketa-sistema jarraitua berriro martxan jarri bitartean.

Ingurumena zaintzeko programaren barnean, neurtzeko sistema jarraituaren funtzionamenduari buruzko txosten bat egin eta bidali beharko da urtero, Ingurumen Sailburuordetzak emandako jarraibide teknikoetan ezarritakoaren arabera.

g) Txostenak:

Modu jarraituan Euskal Autonomia Erkidegoko Airearen Kalitatea Zaindu eta Kontrolatzeko Sarera datuak helarazteaz gain, Ingurumen Sailburuordetza honetara bidali beharko da PRA/321/2017 Aginduak, apirilaren 7koak, 9. artikuluan xedatzen duen emisioei buruzko informazioa, dagokion instalazio motaren araberakoa, bertan zehazten den maiztasunarekin.

D.1.2.– Lortutako emaitzen erregistroa.

Erregistro bat egingo da eguneratutako dokumentazioarekin, honako xedapen hauetan ezarritakoari jarraikiz, betiere: 100/2011 Errege Dekretuaren 8. artikulua (100/2011 Errege Dekretua, urtarrilaren 28koa, Atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen eta hura ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen dituena) eta 278/2011 Dekretuaren III. eranskina (278/2011 Dekretua, abenduaren 27koa, Atmosfera kutsa dezaketen jarduerak burutzen dituzten instalazioak arautzen dituena).

Erregistro hori eguneratuta eta ingurumen-ikuskatzaileen eskura egongo da.

D.2.– Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.

Aurkeztutako agirien arabera, isuriak kontrolatzeko kutxatila bat jarriko da baimendutako hondakin-ur mota bakoitzerako, eta isurien lagin esanguratsuak lortzeko beharrezkoak diren ezaugarri guztiak izango ditu kutxatila horrek. Administrazioak egoki deritzonean ikuskatzeko sarbide zuzena duen lekuan kokatuko dira kutxatilak.

Kasu honetan, jariakina kontrolatzeko nahitaezkoa da ondorengo elementuak izatea:

– 1. isurirako: Emari-neurgailua, pH-neurgailua, konduktibimetroa eta neurketaren adierazle lokalak eta datuen biltegiratze digitalizatua dituen turbidimetroa. Lagin-hargailu automatikoa, eguneroko lagin bateratuak hartzeko.

– 2. isurirako: Turbidimetroa dekantagailuaren irteeran.

a) Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, ondorengo analisiak egingo dira:

(Ikus .PDF)

Gainera, Batzordearen 2014ko irailaren 26ko exekuzio-erabakia betetzeko (orea, papera eta kartoia ekoizteko teknologia erabilgarri onenei –TEO– buruzko ondorioak ezartzen dira), analisi hauek egin beharko dira:

(Ikus .PDF)

(1) Metodo analitiko azkarrak ere erabil daitezke. Erregularki egiaztatu behar dira proba lasterren emaitzak (adibidez, hilean behin) EN arauekiko, edo, ez bada EN araurik, Espainiako edo nazioarteko ISO arauekiko, zeinek kalitate zientifiko baliokidea erdiestea bermatzen baitute.

Gutxienez urtean behingo kontrolen eta Administrazioak egiten dituen kontrolen emaitzen arabera, berrikus daiteke maiztasuna, kopurua eta kontrol-parametroen mota, isurketaren Entitate titularrak berariaz eta modu justifikatuan eskatuz gero.

b) "Administrazio hidraulikoaren Erakunde Laguntzaile" batek egin eta ziurtatuko ditu kanpoko kontrolak, eta aurretiaz aipatu diren parametro bakoitzaren gainean egingo dira. Baldintzak betetzen dituztela ebatziko da parametro guzti-guztiak ezarritako mugaren barnean daudela egiaztatzen denean. Sustatzaileak lagin hartu berri baten analisia aurkeztu beharko du gutxienez; lagina 24 orduko ur-emariarekiko proportzionala izango da, edo bestela, lagin puntual esanguratsua.

c) Puntu bakoitzean benetan isuri den urteko bolumenaren zenbatespena egingo da eta aipatu bolumenaren asteroko erregistroa egingo da emari-neurgailuaren eta Urumea ibaira doan isuriari dagokion gailuaren datuen arabera, ARM/1312/2009 Aginduaren 7. artikuluarekin bat etorriz. Datu horiek betiere instalazioetan egon beharko dute Uraren Euskal Agentziaren eskueran, egiaztatu ahal izateko.

d) Autokontrolen parametroak aztertzeko, Standard Methods for the Examination of Water and Wastewater and Enviromental technology, azken edizioa, agirietan jasotako eredu normalizaturen bat erabiliko da. Parametroaren ohiko kontzentrazioaren arabera egokiena dena hautatuko da. Eskatutako analisien parametro bakoitzean erabilitako analisi-metodoa adierazi beharko da.

e) Erakunde titularrak Uraren Euskal Agentziari igorriko dizkio isurketaren emariari eta konposizioari buruzko aldizkako kontrolen emaitzak hilabeteko (1) epean, laginak hartu direnetik zenbatuta, Isurketen analisien modulua izeneko on-lineko tresna informatikoaren bitartez. Bertara Euskal Agentziaren Atari Pribatutik sar daiteke, ondorengo kokapen honetan: http://www.uragentzia.euskadi.eus/u81-0002/eu/

Analisien txostenak Kantauri Ekialdeko Arroen bulegora bidaliko dira, Donostiara (Intxaurrondo kalea 70, 20015) edota posta elektronikoz ere bidal daitezke (dkt-gipuzkoa@uragentzia.eus). Gainera, sustatzaileak parametro orokorren eguneroko autokontrol-orriak bidaliko ditu hilero (kalkulu-orriaren formatuan).

Isurien kontrolen emaitzak Ingurumen Sailburuordetzari igorriko zaizkio, ebazpen honen bigarren apartatuko D.5 azpi-apartatuan ezarritako epeetan eta baldintzetan.

f) Administrazioak, egoki deritzonean, arazketa-instalazioak ikuskatu eta efluentearen emariak eta analisiak aztertuko ditu, isurien emari eta parametroek muga baimenduak ez dituztela gainditzen egiaztatzeko. Halaber, arazketa-instalazioen ustiapenaren arduradun bat, titulazio egokia duena, izendatzea eskatu ahalko dio titularrari.

f) Urtean behin, biomasaren P eta N edukiaren, lohien bolumen-indizearen, efluentearen gehiegizko amoniako eta ortofosfatoaren analitika bat egingo da, baita lohi biologikoaren azterketa mikroskopiko bat ere. Ingurumena Zaintzeko Programa entregatzerakoan emango da informazio hori.

h) Arauz kanpoko isuria dela ebatziko da zehaztutako ezein parametrotan ezarritako mugak gainditzen dituela kausitzen den isuri oro. Titularra den entitateak ezaguera duenean, analisien emaitza eskuratu ondoren nahiz bestelako jakinbide batzuetatik, ezarrita dauden muga-balioetako batzuk % 100ean baino gehiagoan gainditu direla, jakinarazi egin beharko dio egitatea Uraren Euskal Agentziaren Ekialdeko Kantaurialdeko Arroetako Bulegoari.

Horren osagarri, hilero igorri beharko da, analisiak bidaltzearekin batera, gorabeheren adierazpen bat, jariakinak ezaugarri baimenduekiko izan ditzakeen desbideratzeen ingurukoa, horien kausekin eta zuzentzeko hartutako neurriekin.

Gainera, egin beharreko analisiak egingo dira isuri ahal izateko beharrezkoa den kalitatea ziurtatu arte.

D.3.– Jardueraren adierazleen kontrola.

Sustatzaileak ondorengo taulan agertzen diren jardueraren gaineko parametro-adierazleen segimendua egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko, eta urtean urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera aurkeztuko du.

(Ikus .PDF)

D.4.– Lurzoruaren eta lurrazpiko uren kontrola.

a) Ebazpen honen hirugarren apartatuko C.5 puntuan eskatutako dokumentazioaren kaltetan izan gabe, hurrengo datu hauek aurkeztuko dira lurzoruarekiko afekzio berri baten aukera hauteman den kasuan:

– Aintzat hartutako aldian izan diren intzidentziak, substantzia arriskutsuak direla-eta lurraren eta lurrazpiko uren kutsadura sortu ahal izan dutenak.

– Instalazioan hartutako neurrien egoera –zolak iragazgaiztea, drainatzeak, kubetak eta kutxatilak– bai eta larrialdi-egoeran jarduteko bitarteko egokiak eta nahikoak erabilgarri daudela egiaztatzen duen adierazpena, teknikari eskudunak sinatua. Tresneria eta azalerak egoera onean daudela egiaztatzen, edo, hala badagokio, horietan antzemandako hutsuneak jasotzen dituen berariazko adierazpena jaso beharko du.

– Lurzorua edo lurpeko urak kutsatuta egon daitezkeela dioen adierazpena, halakorik balego, edo, bestela, horrelako aztarnarik ez dagoela egiaztatzen duen adierazpena.

b) Halaber, "Lurzoru kutsatuen eta lurpeko uren arloko araudiek galdatutako xedapenak aplikatzea ingurumen-baimen integratua behar duten instalazioetan" zirkularrari lotuta jakinarazitako baldintzen azterketen arabera zehazten diren kontrolei kalterik egin gabe, Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SA enpresak lurzoruaren eta lurpeko uren kalitatea kontrolatuko du, gutxienez bi zundaketa egitearen bitartez, urak eta erauzitako lur-zutabea karakterizatzeko eta horietan piezometro bana gaitzeko. Horiek erabiliko dira lurpeko uren kalitatearen jarraipena egiteko. Zundaketak kokatzean, kontuan hartuko dira egon daitezkeen arrisku-iturriak eta lurpeko uren jarioa; hala, instalaziotik gorako eta beherako uren jarioa alderatu ahal izango da.

Atal honetan jasotakoa betetzeko aurkeztu beharreko informazioa lehen aipatutako urriaren 10eko 199/2006 Dekretuan xedatuaren arabera egiaztatutako erakunde batek egin beharko du, hala nola organo honek horretarako onar ditzakeen jarraibideetan adierazitakoaren arabera.

D.5.– Zarataren kontrola.

a) Ld, Le, Ln ,LAeq,Ti eta LAeq,60 segundo adierazle akustikoen ebaluazioa egingo da hiru urtez behin zarata transmititzeko arriskurik handiena dagoen aldean neurketak eginez. Lehenengo kontrol-urtean lortutako emaitzen arabera, ordutik aurrera neurketak beste maiztasun batekin egitea erabaki ahal izango da.

b) Neurketa bidezko ebaluazio guztiak II. mailako administrazioko lankidetza-erakunde batek egin beharko ditu urriaren 16ko 212/2012 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz. Erakunde horrek UNE-EN ISO/IEC 17025 arauaren araberako egiaztagiria eduki beharko du akustikaren arloan espazio- eta denbora-laginketa egiteko. Nolanahi ere, ingurumen organoak ebaluazio horiek egiten dituzten erakundeek gaitasun tekniko egokia dutela zainduko du.

c) Ebaluazio-metodoak eta -prozedurak eta ebaluazio horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek emandako jarraibide teknikoetan eta urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuaren (zonifikazio akustikoari, kalitatearen helburuei eta igorle akustikoei dagokienez, Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duena) IV. eranskinean ezarritakora egokituko dira.

d) Sustatzaileak proposamen zehatz bat landu beharko du, eta bertan, ebaluazio-puntuak adierazi. Proposamena ebazpen honen hirugarren apartatuko D.7 puntuan aipatzen den ingurumena zaintzeko programaren agiri bateginean sartuko da.

D.6.– Emaitzak kontrolatu eta igortzea.

Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten txostenen eta analisien emaitzak behar bezala erregistratu behar dira, eta Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren webguneko bidalketa-prozedura telematikoari jarraikiz:

https://www.euskadi.eus/y22-izapide/eu/contenidos/serv_proc_comunicacion/p_comu_201732123333101/procedures/proc_201732144928210/eu_def/electronic_partial.shtml

Era horretan, aipatu programan zehaztutako aldian egiten diren kontrol guztiak, ibilgura edo itsasora isuritako urei dagozkienak izan ezik, Ingurumena Zaintzeko Programarekin batera bakarrik aurkeztuko dira, eta erreferentziako urtea amaitu ondoren.

Ezarri diren baldintzak urratzen diren kasuetan bakarrik, gertatutakoaren berri izan ondoren, bidali beharko zaio berehalako jakinarazpena Ingurumen Sailburuordetzari helbide elektroniko hau erabilita: ippc@euskadi.eus

Era berean, urtebete baino aldizkakotasun handiagoko kontrolik egiten bada, kontrola egiten den urteari dagokion programaren barruan igorriko dira.

Emaitza horiek urtero igorriko dira, betiere martxoaren 31 baino lehen, eta txosten bat aurkeztu beharko da zaintzeko programaren emaitzekin batera. Txosten horretan, babes- eta zuzenketa-neurrien funtzionamendua, prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak eta emaitzen analisia jasoko dira, epe horretan izandako jazoera nagusiak bereziki aipatuta, haien kausa eta konponbideak; halaber, laginak nola hartu diren zehaztuko da, aldetik aurretik egin ez bada.

D.7.– Ingurumena Zaintzeko Programaren Agiri bategina.

Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina landu beharko du, aurkeztu dituen agirietan eta ebazpen honetan proposatutako betebeharrak bilduz. Honako hauek zehaztu beharko ditu programa horrek: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko puntuen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.

Era berean, ingurumena zaintzeko programak jardueraren adierazleak zehaztu eta adierazle horiek aztertzeko sistematika barruan izan beharko du, horien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurrien eta mekanismoen efikazia egiaztatu ahal izateko (ingurumen-adierazleak).

E) Ezohiko egoeretan kutsadurari aurrea hartzeko neurriak eta funtzionamendu-baldintzak.

E.1.– Lantegia gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, isurien eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du sustatzaileak, eta dagokionean, haiek kudeatzeko eta tratatzekoa ere bai.

Instalazioa gelditzean nahiz abiaraztean, mantentze-eragiketetan eta ohiz kanpoko egoeretan sortutako hondakinak kudeatzeko, hirugarren apartatuko C.3 azpi-apartatuan ("Instalazioan ekoitzitako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak") ezarritakoari lotu beharko zaio, baina ez da beharrezkoa izango hondakin horiek baimendutako hondakinen zerrendan jasota egotea.

E.2.– Jarduera uztea.

Jarduerari lege hauek aplikatu behar zaizkio: 4/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzekoa (21.1 epigrafea, "Paper-orea, papera eta kartoia egitea"), eta 9/2005 Errege Dekretua, urtarrilaren 14koa, kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide eta estandarrak ezartzekoa. Horrenbestez, Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SAk jarduera bertan behera uztearen berri eman beharko dio ingurumen-organoari, bi hilabeteko epea agortu baino lehen; jakinarazpen horrekin batera, jarduera-proposamen bat ere aurkeztu beharko da, erakunde horrek ezar dezan noraino iristen diren bere betebeharrak eta lurzoruaren kalitatea deklaratzeko prozedura hasteko epea noiz hasiko den beranduenez, ekainaren 25eko 4/2015 Legeak 31.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Jarduera utzi baino lehen, Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SAk instalazioetan dauden hondakin guztiak kudeatu beharko ditu ebazpen honen hirugarren apartatuko C.3 azpi-apartatuan ezarritakoarekin bat etorriz.

E.3.– Jarduera aldi baterako etetea.

Jarduera aldi baterako uztea eskatuz gero, Industriako Isurpenen Erregelamendua onartzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 13. artikuluan arautu bezala, Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SAk, aldi baterako uztearen eskabidearekin batera, dokumentu bat bidali beharko du lantegia jardunik gabe egonda ere aplikagarriak zaizkion ingurumen-baimen integratuko kontrolak eta baldintzak nola beteko dituen adierazteko.

Era berean, jarduera berriz hasi baino lehen, instalazioen funtzionamendu ona ziurtatu beharko da, ingurumenean eragina izan dezakeen edozein isurketa edo igorpen saihesteko.

E.4.– Jarduera anomaloa izanez gero aplikatu beharreko neurriak eta jarduketak.

Aurkeztutako agirietan egindako proposamenean zehaztuta dauden ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentzioko neurriez eta jardunerako baldintzez gain, ondorengo apartatuetan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:

a) Instalazioen prebentziozko mantentze-lanak.

Mantentze-lan prebentiboen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera ona bermatzeko, batez ere ustekabeko jario edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta segurtasun-neurriei dagokienez. Jarioak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da honako hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (irazgaitzak), biltegiratzeko neurri bereziak (substantzia arriskutsuak), egon daitezkeen jarioak antzemateko neurriak edo gehiegi bete direneko alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitu beharra, maiztasuna, garbiketa mota) eta lurzoru gaineko isuriak biltzeko sistemak.

Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskapen eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskapenak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.

Era berean, atmosfera eta ura kutsatzea prebenitzeko eta kutsatutakoa zuzentzeko sistemen (arazketa, minimizazioa, etab.) eta ikuskatu eta kontrolatzeko ekipamenduen egoera ona bermatzeko neurriak jaso beharko dira.

Urak arazteko prozesuan pilatutako hondakin solidoak eta lohiak beharrezkoa den maiztasunez aterako dira, instalazioak behar bezala funtziona dezan. Hondakin horiek ez dira ibai-ibilgura hustuko aldizkako garbiketa egiten denean; bildu egin beharko dira, kudeatzeko edo hondakindegi baimendu batera eramateko. Gorde egingo dira hondoan hustubiderik ez duten andela iragazgaitzetan. Inoiz ez dira pilatuko euri-uren jariatzearen ondorioz ibilgu publikoa kutsatzeko arriskua egon daitekeen guneetan.

Baldin eta instalazioetan lohien tratamendua badago, horietatik jaregindako ura berriro bideratuko da arazte-instalazioko sarrerara, tratamendua jaso dezan.

Hobi septikoaren sistemak eta iragazki biologikoak garbitze- eta mantentze-lan egokia izango dute errendimendu ona ziurtatzeko. Aldizka enpresa espezializatu batek erretiratuko ditu pilatutako solido eta lohiak, eta iragazki biologikoaren ohantzea garbituko du, eta garbiketan arrastatutako solidoak ibilgura hustea saihestuko da.

Nabeen barruan zolak garbitzean sortutako ura tratamendu-lerrora bidaliko da edo bestela kudeatzaile baimendu batek kudeatuko ditu.

Hondakin-ura ezingo da "by-pass" bidez isuri arazketa-instalazioetan.

Programatutako mantentze-lanetan nahitaez "by pass" bidez isurketak egin behar badira, titularrak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dio aurretiaz, segurtasun-neurrien eta isurketak ingurune hartzailearen kalitatearen gainean duen eragina ahal den neurrian gutxitzeko neurrien funtzionamendua zehaztuz. "By pass" horrek aurreikusi gabeko isurketaren bat badago, titularrak segurtasun-neurrien funtzionamendua egiaztatu beharko du, eta dagokion txostena Ingurumen Sailburuordetzara bidali (apartatu honen j puntuan adierazitakoari jarraituz).

Baimenaren titularrak, osasunerako edo pertsonen segurtasunerako arriskutsuak izan daitezkeen edo itsas-lehorreko jabari publikoan eta babes-zortasuneko eremuan kalte edo narriaduren bat eragin dezaketen ezusteko isurketak ekiditeko neurri egokiak hartu beharko ditu.

Gainera, beharrezkoak diren baliabideak izango ditu arazteko instalazioak egokiro ustiatzeko, eta ustekabeko isurketetarako prebentzioan hartutako segurtasun-neurriak eraginkor mantentzeko. Baliabide horien artean aipagarrienak dira:

– Tratamendu fisiko-kimikoko lerro bikoitza, bakoitzak lantegiko isuri orokorraren emaria osorik hartzeko ahalmena duela.

– Tratamendu biologikorako sarrera eta irteerako ponpaketa-ekipamenduen bikoizketa.

– Lohien flotaziorako ekipamendu bikoitza, bakoitzak lantegiko isuri orokorraren emaria osorik hartzeko ahalmena duela.

– Araztegiak ustekabean Urumea ibaira gainezka egiteko aukera ekiditea, isurketak nolanahi ere Aguas de Añarbe-Añarbeko Urak SAren azpiegituren bidez itsasoratu egiten direla.

– Sorospeneko 30KVko hornidura elektriko alternatiboa, hurbil den Iberdrolaren azpiestaziotik.

– Berariazko sorgailu multzoak lantegian.

b) Halaber, erregistro bat eduki behar da, aldizka egindako mantentze-lanak eta hautemandako jazoerak jasota uzteko.

c) Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu eskura, arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta ustekabeko isuriak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak eraginkor mantentzeko.

d) Erabilitako olioak, jariakinen arazketako hondakinak, besteak beste, eta, oro har, instalazioan sortutako hondakinak maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa ditzake. Beraz, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen lurzatien azalera guztiak iragazgaiztuko dira.

e) Hautsezko produktuak biltegiratzeko, silo itxiak edo hautsa xurgatzeko sistemak dituzten pabilioi estali eta itxiak eduki beharko dira.

f) Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak biltegiratuko dira, halako kondiziotan ezen ez baitira izango ingurunean sakabanatzeko moduan.

g) Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, biltegiratzeko instalazio horiek produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte.

h) Larrialdi-egoeran berehala eta eraginkortasunez jarduteko beharrezkoak diren material guztien behar besteko kantitatea eduki beharko da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isuriei aurre egiteko produktu xurgatzaile selektiboak; segurtasuneko edukiontziak, kaltetutako ingurunea isolatzeko hesiak eta seinaleztapen-elementuak, eta babes pertsonalerako ekipo egokiak.

c) Tangen hustuketa kontrolatzeko balio duen protokolo edo prozedura bat edukiko dute. Bertan, instalazioaren eraginkortasunari eragin diezaioketen isuriak instalaziora joatea saihestu beharko da.

j) Gorabeheraren bat izanez gero agintariei jakinaraztea.

Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabeheraren edo ezohiko gertaeraren baten aurrean, sustatzaileak, berehala, gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri eman beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari, betiere, zuzentzeko edo eusteko neurri egokiak hartu ondoren. Jakinarazpenean alderdi hauek adierazi beharko dira gutxienez:

– Gorabehera mota.

– Jatorriak eta kausak (unean zehaztu daitezkeenak).

– Zuzentzeko edo eusteko neurriak, berehala aplikatu direnak.

– Sortutako ondorioak.

– Epe laburrera aurreikusitako jarduketak, halakorik balego.

Ibaibidera edo itsasora ustekabeko isuriren bat badago –halakotzat hartuko da substantzia kutsatzaileen ezein isurketa, bai prozesuan akatsen bat izan delako, bai maneiuan huts egin delako, bai jarioa izan delako, etab.–, jardueraren titularrak isuria eten egin beharko du berehala eta telefonoz jakinarazi Uraren Euskal Agentziaren Ekialdeko Kantaurialdeko Arroetako Bulegoari, Donostian, Intxaurrondo kalea 70, 1. solairuan. PK 20015.

Gainera, 48 orduko epearen barruan bidali beharko du Uraren Euskal Agentziaren Ekialdeko Kantaurialdeko Arroetako Bulegora istripuari buruzko txosten zehatz bat, non agertu behar baitute, gutxienez, ondorengo datu hauek:

– Gorabehera izan den puntuaren kokapena, isurketaren norabidea edo balizko noranzkoa eta isuria zein puntutan doan itsas-lehorreko jabari publikora.

– Gertakariaren eguna eta ordua (ziurra edo gutxi gorabeherakoa).

– Isurketaren bolumena eta edukia.

– Gorabeheraren zergatia.

– Gorabeheraren iraupena.

– Eragindako kalteen balioespena.

– Hartu diren neurri zuzentzaileak.

Gorabehera edo arazo larriren bat edo ustekabeko isurketaren bat egonez gero, SOS DEIAK eta Hernaniko Udala berehala jakinaren gainean jarri behar dira. Ondoren, gehienez ere 48 orduko epean, istripuaren ondorioz sortutako egoera zehaztasunez jasotzen duen txosten bat bidali beharko zaio Ingurumen Sailburuordetzari. Txosten horretan, datu hauek agertuko dira gutxienez:

– Gorabehera mota.

– Gorabehera non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.

– Gorabeheraren iraupena.

– Ustekabeko isurketa gertatuz gero, emaria, isuritako gaiak eta ingurune hartzailean antzeman daitekeen eragina zehaztu beharko dira, haren analisia barne hartuta.

– Mugak gaindituz gero, isurketei buruzko datuak.

– Eragindako kalteen zenbatespena.

– Hartutako neurri zuzentzaileak.

– Anomalia berriro ez gertatzeko prebentzio-neurriak.

– Prebentzio-neurriak eraginkortasunez aplikatzeko aurreikusitako epeak.

k) Aurreko atalean ezarritakoaz gain, gerta daitezkeen gorabeherak edo arazoak saiheste aldera, jardueraren titularrak berehala jakinarazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari honako gertaera hauetakoren bat jazo dela:

1.– Etengabeko neurketa-ekipoek 24 ordu baino gehiagoz datu fidagarririk ez ematea eragiten duten matxurak edo akatsak gertatzea. Gorabehera gertatu eta gehieneko 24 orduko epean egingo da jakinarazpena, lan egunak direnean, edo lan egunak ez direnean, gorabehera gertatu den egunaren osteko lehen lan egunean jakinaraziko da.

2.– Instalazioaren geldialdi programatua, prozesu jarraitu bati dagokiona, barne direlarik aurreikusitako prebentzioko mantentze-lanak, gutxienez 15 eguneko aurrerapenaz jakinaraziko dira.

l) Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeria aplikatuko da, eta legeria horrek agintzen dituen betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.

m) Instalazioek suteen aurkako babesari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak betetzen dituztela egiaztatu beharko da. Betebehar hori betetzen dela egiaztatzeko, erakunde eskudunek emandako egiaztagiriak aurkeztuko zaizkio Ingurumen Sailburuordetzari.

F) E-PRTR jakinarazpena.

Urtean behin, martxoaren 31 baino lehenago, Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SAk aurreko urtean atmosferara egindako igorpenei eta uretara egindako isuriei eta sortutako hondakin mota guztiei buruzko datuen ingurumen-adierazpena igorriko dio Ingurumen Sailburuordetzari, E-PRTR-Euskadi Kutsatzaileen Emisio eta Transferentzia Inbentarioa egiteko eta eguneratuta edukitzeko 508/2007 Errege Dekretuarekin eta Ingurumena Zaintzeko Programarekin bat etorriz.

Informazio horren transakzioa IKS-eeM Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabiliz egingo da (www.eper-euskadi.net webgunean eskuragarri), hots, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren Ingurumen Informazioa Kudeatzeko Sistemaren bidez.

Datu horietako batzuek Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumenean Eragina duten Jardueren Erregistroa osatuko dute, eta erregistro hori transakzio-basea izango da, datuak Europako Ingurumen Agentziaren erregistroetara bidaltzeko, E-PRTR-Europa erregistrora, alegia.

Ingurumen-adierazpena agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez arautzen dira informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, uneoro bermatu beharko da Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.

G) Instalazioko aldaketak.

Baldin eta hori egitea gomendatzen badute arautegi berria indarrean sartzeak, edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldarazi ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan.

Era berean, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldatu egin daiteke jardueraren sustatzaileak hala eskatuta edo ofizioz, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

Instalazioetan aldaketak egin ahal izateko, honako helbide elektroniko honetan eskuragarri dagoen inprimakia bete beharko da aldez aurretik:

http://www.euskadi.eus/contenidos/serv_proc_autorizacion/p_autho_20183895085814/procedures/proc_20183895329689/eu_def/adjuntos/Formulario_modificaciones.doc

Organo honen onespena ere beharko da, 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak, abenduaren 16koak, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duenak, 10. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

Industriako Emisioen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 14.1 artikuluak ezartzen ditu aldaketa funtsezkotzat jotzeko irizpideak.

Nolanahi ere, aipatutako 815/2013 Errege Dekretuak, urriaren 18koak, 14.2 artikuluan zehaztutakoarekin bat etorriz, irizpide horiek orientagarriak dira, eta ingurumen-organoak kalifikatuko du eskatutako aldaketa, funtsezkotzat edo ez-funtsezkotzat jota, 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak, abenduaren 16koak, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duenak, 10. artikuluan ezarritako irizpideekin bat etorriz.

Era berean, proiektua aldatzen den kasuetan, aplikatzekoa izango da ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7.1.c eta 7.2.c artikuluetan xedatutakoa.

Baldin eta aldaketak lurzoru berria okupatzea aurreikusten badu eta aipatutako lurzoruak lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak baditu edo izan baditu, aldaketa gauzatu aurretik, hartu beharreko kokalekuaren lurzoru-kalitatearen deklarazioa eduki beharko da, Lurzorua Ez Kutsatzeko eta Kutsatutakoa Garbitzeari buruzko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritakoarekin bat etorriz».

Bigarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga SA enpresari, Hernaniko Udalari, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei, eta gainerako interesdunei.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Ingurumen, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 24a.

Ingurumeneko sailburuordea,

MARIA ELENA MORENO ZALDIBAR.


Azterketa dokumentala