Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

178. zk., 2019ko irailaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
4272

EDIKTUA, 2019ko irailaren 11koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, (6619 kodea), zeinaren bidez jakinarazten baita Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzaren 6619 zehapen-ebazpena.

Prozedurak zuzenean jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 45. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Horrez gain, jakinarazten da adierazten den ebazpenaren testu osoa interesdunen eskura dagoela Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan.

Zehatutako enpresari ohartarazten zaio gora jotzeko errekurtsoa jartzeko eskubidea duela. Errekurtso hori jar diezaioke Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Saileko Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera. Halako errekurtsorik ez badu aurkezten era eta epe egokian, zehapena ordaindu beharko du Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bidez, beherago zehaztutako datuak adieraziz, interneteko helbide honetan:

Interneteko helbidea: www.euskadi.net/nireordainketa

Proz. kodea espedientearen bilketa: 9050794.

Erakunde jaulkitzailea: 04833001-522.

Erreferentzia: 2019006600217.

Identifikazioa: 061119.

Zenbatekoa: 246.

Ordaintzeko azken eguna: 2019-11-06.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 11.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala