Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

178. zk., 2019ko irailaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
4270

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren 2019ko uztailaren 8ko Ebazpena, 19.0109.20.02.01.02 errekurtsoan emana.

Ezinezkoa izan da ebazpen hori aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.

Amaiera eman zaio adierazitako errekurtsoari, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren ebazpenaren bidez. Ebazpen horretan, erabaki da ezestea Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Saileko Gipuzkoako Laneko eta Gizarte Segurantzako Ordezkaritzaren 2019ko urtarrilaren 16ko Ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa (92/13422/10 zehapen-espedientea), non ezartzen baitzitzaion Construcciones y Contratas Pontegal, S.L. enpresari zortzi mila ehun eta laurogeita hamasei (8.196) euroko zigorra Lan-arloko Arau-hausteei eta Zehapenei buruzko Legearen testu bategineko 12.16.b) artikuluaren gaineko arau-hauste astun bat egiteagatik, eta Construcciones Amenábar, S.A. erantzule solidario izendatzen baitute.

Enpresari ohartarazten zaio ebazpen horrek amaiera ematen diola administrazio-bideari, eta haren aurka egin dezakeela dagokion lan-arloko epaitegian, bi hileko epean, iragarki hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun egon daitezen ematen da argitara hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 9a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala