Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

178. zk., 2019ko irailaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

ARABAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
4263

EDIKTUA, apelazioan bideratutako 220/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Arabako Probintzia Auzitegia. Lehen Sekzioa. Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.

Errekurtsoa: apelazio-errekurtsoa, 220/2018 hitzezko judizioa (2000ko PZL).

Errekurtsogilea: Pablo Ismael Garcia Burgada.

Prokuradorea: Maria Boulandier Frade.

Auzi-ihesean: Zeebra Academy SL.

Errekurtso horretan 613/2018 epaia eman da 2018-11-13an. Hona hemen epaitza:

«Partez baiesten dut Boulandier Frade prokuradore andreak Pablo Ismael García Burgada jaunaren izenean eta hura ordezkatuz jarritako apelazio-errekurtsoa, hiri honetako Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegiak 297/2017 hitzezko judizioan 2017ko abenduaren 15ean emandako epaiaren kontrakoa, eta, horrenbestez, behinola jarritako demanda partez baietsita, ebazpen hori partez errebokatzen dut, Zeebra Academy SL enpresa kondenatzeko 2.000 euro ordaintzera García Burgada jaunari, gehi diru kopuru horren interesak, hain zuzen epai hau ematen denetik diru kopuru hori osorik ordaindu arte sortzen direnak. Interesak Prozedura Zibilaren Legearen 576. artikuluaren arabera kalkulatuko dira.

Bi auzialdietako prozesu-kostuak ez dizkiot inori berariaz ezartzen.

Bidera bedi errekurritzeko egindako gordailu osoa legez dagokion lekura.

Ebazpen hau irmoa da eta beronen aurka ez dago errekurtsorik aurkezterik.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut».

Aurkaratzeko modua: ebazpen honen aurka kasazio-errekurtsoa aurkez daiteke Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan, kasazio-interesa egiaztatuz gero. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera, hogei egun balioduneko epean (PZL, 477. eta 479. artikuluak).

Prozesuko arau-haustea dela-eta, aparteko errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da, PZLn aurreikusitako arrazoiren batengatik, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtso hori idatziz aurkeztu beharko da, epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera (PZLren 470.1 artikulua eta azken xedapenetatik hamaseigarrena).

Errekurtsoak aurkezteko beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio-errekurtsoa bada; eta 50 euro, arau-hauste prozesalengatiko aparteko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean, ez dira izapideak egingo. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Hau da kontuaren zenbakia: 0008-0000-00-0220-18. Errekurtso biak baliatuz gero, bi ezarpen-eragiketa ezberdin egin beharko ditu errekurtsogileak, eta, sarrera-ordainagiriaren kontzeptuaren lekuan, «Errekurtsoa» 06 kodea dela adierazi beharko du kasazio-errekurtsoa bada, eta 04 kodea dela arau-hauste prozesalarengatiko aparteko errekurtsoa bada. Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoak aurkeztean (BJLO, 15. XG).

Errekurtsoa jartzeko gordailua egin beharretik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. apartatuan sartutakoak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatzen dugu.

Aipatutako alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, erabaki da ediktu hau argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 2018-11-13ko epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 11.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala