Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

178. zk., 2019ko irailaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
4260

EBAZPENA, 2019ko irailaren 12koa, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariarena, zeinaren bidez zabaltzen baita 2019ko Euskadiko Kontsumo Sarietara hautagaitzak aurkezteko epea.

2019ko uztailaren 22an argitaratu zen Kontsumobideko zuzendariaren ebazpena, zeinaren bidez iragartzen eta arautzen baitziren 2019ko Euskadiko Kontsumo Sariak.

Ebazpen horren 4.2 artikuluan ezartzen da hautagaitzak aurkezteko epea: ebazpena argitaratu eta biharamunean hasi zen eta 2019ko irailaren 20an amaituko da.

Hautagaitzak aurkezteko epearen zati handik batek bat egin du oporraldiarekin, eta horrek zailtasun zenbait eragin ahal izan du hautagaitzak aurkezteko. Hori dela eta, epe hori zabaltzea egokia dela iritzi da.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Hautagaitzak aurkezteko epea zabaltzen da, eta azken egun gisa 2019ko urriaren 18a ezartzen.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 12a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

MARÍA OLGA SANTAMARIA NAVARIDAS.


Azterketa dokumentala