Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

173. zk., 2019ko irailaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
4183

IRAGARKIA, erabaki bat jakinarazten duena, zeinaren bidez adierazten baita epe bat dagoela etxebizitza partikular bati erabilera turistikoa emateari buruzko alegazioak egiteko. Etxebizitza E-SS-00-248 zenbakiarekin inskribatuta dago Euskadiko Enpresa eta Jarduera Turistikoen Erregistroan.

Ezinezkoa izan da erabaki hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

EGINTZAREN LABURPENA

Jarraian aipatzen den pertsonari, jardueraren titularra den aldetik, jakinaraztea 15 egun dituela, jakinarazpena egiten den egunetik hasita, alegazioak egiteko.

Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 2a.

Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,

GREGORIO JOSÉ ZURRO TOBAJAS.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana