Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

170. zk., 2019ko irailaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
4132

IRAGARKIA, Gorlizko farmazia-eskualdean (Bizkaia) dagoen farmazia-bulego bat eskualdatzeko proposamen bat dagoela jakinaraztekoa.

Farmaziak eskualdatzeko jardunbidea finkatzen duen martxoaren 16ko 166/1999 Dekretuaren 4. artikuluak xedatutakoaren ildotik, jakinarazten da Gorliz farmazia-eskualdean (Bizkaia) dagoen farmazia bat eskualdatzeko proposamen bat dagoela.

Eskuratzeko interesa duten botikariek honako leku hauetan lortu ahal izango dituzte espedienteko argibideak, farmaziari, prezioari eta eskualdatzeko gainerako xehetasunei buruzkoak:

– Osasun Saila, Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz.

– Osasun Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritza, Olagibel kalea 38, Vitoria-Gasteiz.

– Osasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza, Antso Jakitunaren kalea 35, Donostia.

– Osasun Sailaren Bizkaiako Lurralde Ordezkaritza, Recalde zumarkalea 39, Bilbao.

Farmazia eskuratzeko eskabideak aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.

Farmazia eskuratzeko eskabideei 256,41 euroko tasa ezarriko zaie.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abuztuaren 7a.

Farmaziako zuzendaria,

JON IÑAKI BETOLAZA SAN MIGUEL.


Azterketa dokumentala