170. zk., 2019ko irailaren 9a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (227 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
4130
IRAGARKIA, Azpeitiako farmazia-eskualdean (Gipuzkoa) dagoen farmazia-bulego bat eskualdatzeko proposamen bat dagoela jakinaraztekoa.
Farmaziak eskualdatzeko jardunbidea finkatzen duen martxoaren 16ko 166/1999 Dekretuaren 4. artikuluak xedatutakoaren ildotik, jakinarazten da Azpeitia farmazia-eskualdean (Gipuzkoa) dagoen farmazia bat eskualdatzeko proposamen bat dagoela.
Eskuratzeko interesa duten botikariek honako leku hauetan lortu ahal izango dituzte espedienteko argibideak, farmaziari, prezioari eta eskualdatzeko gainerako xehetasunei buruzkoak:
– Osasun Saila, Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz.
– Osasun Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritza, Olagibel kalea 38, Vitoria-Gasteiz.
– Osasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza, Antso Jakitunaren kalea 35, Donostia.
– Osasun Sailaren Bizkaiako Lurralde Ordezkaritza, Errekalde zumarkalea 39, Bilbao.
Farmazia eskuratzeko eskabideak aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.
Farmazia eskuratzeko eskabideei 256,41 euroko tasa ezarriko zaie.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 26a.
Farmaziako zuzendariaren ordezkapenagatik, osasun sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 80/2017 Dekretua xedapen gehigarriaren arabera.
Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko zuzendaria,
FRUMENCIO MOLINERO GUTIERREZ.