Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

170. zk., 2019ko irailaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4119

EBAZPENA, 2019ko abuztuaren 29koa, HABEren zuzendariarena, zeinaren bidez deialdia egiten baita udalen edo udal erakundeen menpeko euskaltegiei, udal titularitateko euskaltegi publikoei, zuzendutako 2019-2020 ikasturteko dirulaguntzetarako, eta baldintzak eta prozedura ezartzen baitira dirulaguntzak aitortzeko.

Uztailaren 22ko 179/2003 Dekretuak, helduentzako euskararen irakaskuntza burutzen duten euskaltegien eta beste zentro homologatuen jarduera eta horien finantzaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aldetik arautzen duenak, bere 16. artikuluan ezarria dauka HABEk laguntza emango duela, bere aurrekontu-bitartekoen muga barruan, Erregistroan inskribaturik dauden euskaltegiak eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuak finantzatzeko, helduen euskalduntzegintzan jardunez, HABEk jarritako helburuak lor daitezen, HABEren zuzendari nagusiak ikasturte akademiko bakoitzaren hasieran dirulaguntzen deialdia egingo duelarik.

Ildo horretatik, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak 2018-2020 epealdiko Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartzen duen 2018ko urtarrilaren 31ko Aginduaren bitartez, Hizkuntza Politika alorrean 7. helburu orokor bezala helduen euskalduntzea bultzatzea aurreikusten du, «47130 udalen edo udal erakundeen menpeko euskaltegiei zuzendutako dirulaguntzak» kodea duen ekintza-atalean. Plan Estrategiko hori garatuz, 2019. urteko Dirulaguntzen Urteko Planean 2019ko deialdi hau onartu zen, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2019ko maiatzaren 6ko Aginduaren bitartez.

Bidezkoa da, beraz, 2019-2020 ikasturterako udalen edo udal erakundeen menpeko euskaltegiei zuzendutako dirulaguntzen deialdia egitea, finantzaketa-moduluak ezartzea, eta dirulaguntza horiek aitortzeko baldintzak eta prozedura arautzea.

Horregatik, aipatu xedapenek eta otsailaren 13ko 34/1996 Dekretuak, HABEren egitura organikoa ezartzen duenak, ematen dizkidaten eskumenez, eta indarrean dauden Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginak, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bitartez onartutakoak, eta Dirulaguntzen Lege Orokorrak (azaroaren 17ko 38/2003 Legeak, aurrerantzean DLO) eta Lege hori garatzen duen Erregelamenduak (uztailaren 21eko 887/2003 Errege Dekretuak) ezartzen dutenaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Udalen edo udal erakundeen menpeko euskaltegiei, udal titularitateko euskaltegi publikoei, zuzendutako 2019-2020 ikasturteko dirulaguntzen deialdia egitea, dirulaguntzak aitortzeko ebazpen honen I., II. eta III. eranskinetako oinarrietan aurreikusitako baldintzen, prozeduraren eta formularioen arabera.

Bigarrena.– Interesdunei jakinaraztea Ebazpen honen aurka, administrazio bidea agortzen ez duenez, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaioketela Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Donostia, 2019ko abuztuaren 29a.

HABEko zuzendaria,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.

I. ERANSKINA

1. oinarria.– Helburua eta zuzkidura ekonomikoa.

1.– Oinarri hauen helburua da 2019-2020 ikasturteko euskara-ikastaroengatik udal titularitateko euskaltegi publikoei zuzendutako dirulaguntzak aitortzeko baldintzak eta prozedura arautzea.

2.– Laguntzarako eman daitezen kopuruak HABEk bere aurrekontuetan horretarako dituen fondoetatik emango dira, hau da, 12.150.000 euro, dirutza hori izango delarik aurreikusitako laguntza guztien gehienezko muga jarriko duena.

3.– Dirutza hori eskatutako finantzaketa behar guztiei erantzuteko aski ez balitz, dirulaguntzak hainbanatu egingo dira onuradunen artean, deialdi honetan ezartzen diren irizpideei jarraikiz jaso beharko lituzketen kopuruak kontuan izanda.

4.– Eskatutako dirulaguntzen zenbateko osoa kontuan hartuta, oinarri honen 2. atalean ezarritako zenbateko osoa handitu ahal izango da, baldin eta HABEren aurrekontuetan beste dirulaguntzetarako aurrekontu-sailen izakinak agortu ez badira. Aldaketa hori eskarien gaineko ebazpena eman aurretik egin beharko da, EHAAn argitaratuko den HABEren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez.

2. oinarria.– Onuradunak.

1.– Ebazpen honen bidez deitutako dirulaguntzen onuradun HABEren Erregistroan udal titularitateko euskaltegi publiko gisa sailkatutakoak izan daitezke, betiere oinarri honen 2. puntuan zehazten diren baldintzak eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartzen duen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginean eta DLOren 13. artikuluan jasotakoak betetzen badituzte.

2.– Honako hauek dira bete beharreko baldintzak:

2.1.– Baldintza orokorrak.

a) HABEren euskaltegien eta euskararen autoikaskuntzarako zentroen Erregistroan inskribatuta egotea, eta datu guztiak egunean edukitzea edo, dagokionean, deialdi honen 3.4 oinarrian ezarritakoaren arabera eguneratzea.

b) DLOren 13. artikuluaren 2. atalean aurreikusitako egoeretan ez egotea; eta batez ere, zerga guztiak ordainduta edukitzea, eta egunean Gizarte Segurantzarekiko ordainketak.

Deialdi honen organo kudeatzaileak egiaztatuko du, automatikoki, behar hainbat aldiz, dirulaguntza eskatu duten entitateek betebehar horiek egunean dituztela. Hala ere, eskaria egiten duenak baimena emango ez balu, berak aurkeztu beharko ditu baldintza horiei dagozkien egiaztagiriak.

c) Dirulaguntza-eskaria zuzen osatzea, deialdiaren III. eranskinean jasotako ereduaren arabera, eta eskariarekin batera 3. oinarrian eskatzen diren agiriak zuzen betetzea eta aurkeztea.

d) Giza eskubideak eta pertsonen arteko bizikidetzaren balioak errespetatzea eta, ondorioz, dirulaguntza hauen onuradunek ezin izango dituzte agerian eduki, horiei dagokienez, herritarrentzako laidogarriak izan daitezkeen, erabiltzaileen duintasuna urra dezaketen edo indarkeria iradokitzen duten ikurrak edo elementuak.

e) Ezin izango dute deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzarik lortu, kasuan kasuko zigorrak ezarritako epean, laguntza publikoak lortzeko zigorrik duten erakundeek, ezta horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekurik dutenek ere. Halaber, ezin izango dute dirulaguntzarik lortu sexu-bereizkeria dela-eta zigorrik dutenek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean ezarritakoaren arabera.

f) Betiere, onuradunen aldeko dirulaguntza-aitorpena, baldintzatuta egongo da dirulaguntzen itzulketa- edo zehapen-prozedura oro amaituta egotera, eta dagokionean, ezinbestekoa izango da dirulaguntzak itzultzearen ondoriozko obligazioak ordainduta izatea Euskadiko Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorrarekiko.

2.2.– Baldintza akademikoak.

a) Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko uztailaren 22ko Aginduaren bitartez ezarritako Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculuma (HEOC) unez une aplikatzea (EHAA 144 zk., uztailaren 31koa).

b) Euskaltegi eta autoikaskuntzarako zentroetako ikasleek Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean ezarritako gaitasun-mailen ziurtagiriak eskura ditzaten, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko azaroaren 23ko Aginduak (abenduaren 7ko EHAA, 232. zk.), Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2018ko ekainaren 7ko Aginduaren bidez aldatutakoak, ezartzen dituzten prozedurak eta aipatu lehenengo Aginduaren 4.4 eta 5.2 artikuluetan oinarrituta ikasturtearen hasieran HABEren zuzendari nagusiak emango dituen jarraibideak unez une aplikatzea.

c) Material didaktikoari dagokionez, uztailaren 22ko 179/2003 Dekretuaren 15. artikuluan ezarritakoa betetzea (uztailaren 31ko EHAA, 149. zk.).

d) Irakaskuntzan erabiliko dituzten lokalek bete beharko dituzte aipatu 179/2003 Dekretuaren 13. artikuluan ezarritako baldintzak.

e) Helduentzako euskalduntze-ikastaroak ematen dituzten irakasleek 179/2003 Dekretuak, 14. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Halaber, diruz lagundutako C2 mailako ikastaroetako irakasleek C2 mailako euskara-agiria edo baliokidea izan beharko dute; eta maila horretako ikasleek C1 mailako euskara-agiria edo baliokidea izan beharko dute.

f) Ikasleei matrikula-saria kobratu beharko diete. Ikasleek kopuru horren herena, gutxienez, ikastaroa hasi baino lehen edo beranduenik hasi eta lehenengo hamar eskola-egunetan ordainduta eduki beharko dute. Honetatik at geratzen dira matrikula erakunde batek ordaintzen dien ikasleak.

g) Jasota eta egunean edukiko dituzte matrikulei dagozkien ordainketen banku-agiriak, ikasleek matrikulak garaiz ordaindu dituztela frogatzeko. Dirulaguntzen ondorioetarako, matrikula banku bidez ordaindu duten ikasleak bakarrik hartuko dira kontuan, ordainketa nori dagokion ere nabarmen azalduz.

h) Helduen euskalduntzean egiten duten jardun osoaren berri eman beharko diote HABEri.

i) Diruz lagungarria den jardueraren aldetik, deialdi honen II. eranskinean jasotzen diren irizpideak bete beharko dituzte.

j) Aurrez aurreko eta jardun biko ikastereduetan, euskaltegiek ikastaro bakoitzaren hasieran gutxieneko ikasle-kopuru hauek bete beharko dituzte dirulaguntzetan onartuak izateko, talde bakoitza kokatua dagoen herriaren neurriaren arabera:

(Ikus .PDF)

Barnetegi erako ikastaroetako taldeek, edozein herritan antolatuta ere, 10.001-25.000 biztanleko herrietakoen trataera bera izango dute.

k) HABEren zuzendari nagusiak ikasturtearen hasieran ebazpenez emango dituen jarraibideak bete beharko dituzte, jakinaraziko diren euskarriak erabiliz eta bertan adieraziko diren epeetan. Halaber, diruz lagungarria den jardueraren berri emateko, udal euskaltegiek HABEra luzatuko dituzten agirien bitartez, hauen berri eman beharko dute:

– Euskaltegiaren oinarrizko informazioa, aurreko ikasturteko informazioarekiko aldaketarik eman bada.

– Euskaltegiaren barruko karguak, aurreko ikasturteko informazioarekiko aldaketarik eman bada.

– Ikasturtean aritzen diren irakasle eta beste langile guztiak, hauen jarduera eta titulazioarekin batera.

– Ikasle guztien oinarrizko datuak eta ezaugarriak, ikasle bakoitzaren matrikula-ordainketak, eta ikasten emandako denbora eta aprobetxamenduaren berri. Barnetegien kasuan, ikaslea zein pentsio-motatan dagoen ere adieraziko da.

– Ikastalde bakoitzaren berri, bere ezaugarriak adieraziz (maila, ordutegia, egutegia, eta abar).

3. oinarria.– Eskarien aurkezpena, epeak eta aurkeztu beharreko dokumentuak.

1.– Ebazpen honen bidez deitutako dirulaguntzen onuradunek dirulaguntza eskariak eta ondoko izapideak bide elektronikoa erabiliz soilik aurkeztuko dituzte, Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoan www.euskadi.eus/zerbitzuak/1046204 helbidean eskuragarri egongo den formularioaren bitartez. Eskabidearekin batera aurkeztu beharko den dokumentazioa bide elektronikoa erabiliz soilik aurkeztuko da.

Eskariaren formularioan udal euskaltegiak 2019-2020 ikasturtean emango dituen aurrez aurreko talde-orduen eta autoikaskuntzarako matrikulen aurreikuspena zehaztuko du, deialdi honetako 6. oinarrian zehaztutako irizpideen arabera osatutakoa. Beraz, urrian hasitako ikastaldeen orduen zein autoikaskuntzako matrikulen eta aurreko ikasturtean azarotik aurrera bi atal horietan onartutakoen batuketekin bat etorri beharko dute eskariko talde-orduen eta autoikaskuntzako matrikulen aurreikuspen-kopuruek.

2.– Dirulaguntza aitortu ondoren, gainerako eginkizunak eta izapideak helbide honetan egingo dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

3.– Eskariak eta dagokion dokumentazioa aurkezteko epea, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasi eta 2019ko azaroaren 7ra bitartekoa izango da.

4.– Aurkeztu beharreko dokumentuak.

a) Pertsonalaren Fitxa: udal euskaltegiko langileria osoaren informazio zehatza, lanpostuen izaera, egoera, langileen zerrenda, behin betiko karrerako funtzionarioei edo lan-itunpeko behin betiko langileei aitortzen zaizkien antzinatasun-data eta hirurtekoen kopuruak bereziki zehaztuz.

b) 2019-2020 ikasturterako Plana.

c) Udal euskaltegiak HABEren euskaltegien eta autoikaskuntzarako zentroen Erregistroan datu guztiak eguneratuak ez balitu, eskariarekin bat falta diren datuak ekarri beharko ditu.

d) Eskaria egiten duenak zerga guztiak ordainduta dituela, eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean dituela egiaztatzen duten ziurtagiriak, HABEri alde horiek zuzenean egiaztatzeko baimena ukatu dioenean.

e) Erantzukizunpeko adierazpenak. Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginak ezartzen duenaren arabera (1997ko azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartua), erantzukizunpeko adierazpen bidez egiaztatuko dira honako betebehar hauek:

e.1.– Udal euskaltegia ez dagoela azaroaren 17ko DLOren 13.2 artikuluan aurreikusitako egoeretan, ez duela zigorrik, ezta ere administrazioaren arloan dirulaguntza publikoak jasotzeko debekurik, eta ez dagoela laguntzak jasotzeko ezgaitzen dituen legezko debekuetan sartuta, ezta sexua dela-eta eragindako bereizkeriengatik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean ezarritakoaren arabera.

e.2.– Udal euskaltegiak administrazio publikoen edo erakunde pribatuen eskutik helburu berbera izan eta eskatu edo jaso ditzakeen laguntzak bateragarriak direla.

e.3.– Udal euskaltegia ez dela parte dirulaguntzen itzulketagatik hasitako prozeduretan, ezta ere artean izapidetzen ari direnetan, eta horrelakoren batean parte hartu izan badu, prozedura horiek amaituta daudela, eta horrela egokitu denetan, ondoriozko obligazioak ordainduta daudela.

e.4.– Udal euskaltegiak HABEri helarazten dizkion datuen gaineko interesdunei beren datuekin gauzatzen duen tratamenduari eta transmisioari buruzko informazioa aldez aurretik helarazi diela, alor horretan indarrean dagoen araudiak xedatutakoaren arabera.

4. oinarria.– Aurkeztutako eskariaren hutsuneak zuzentzea.

Aurkeztutako eskarian dokumenturen bat falta bada, edota okerren bat balego, eskaria luzatu duenari jakinaraziko zaio eta hamar eguneko epea emango okerrak zuzen ditzan, eta adierazi, horrela egin ezean, eskabideari uko egin zaiola ulertu beharko dela, dagokion Ebazpenaren bitartez, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 68. artikuluan jasotako baldintzetan.

5. oinarria.– Dirulaguntzen organo kudeatzailea.

HABEren zuzendaritza nagusiari dagokio, Kudeaketa Zerbitzuko Ekonomia eta Administrazio Unitatearen eta Ikuskatzailetzaren bitartez, deialdi honetan aurreikusitako kudeaketa-lanak burutzea.

6. oinarria.– Dirulaguntzaren zenbatekoa.

HABEk onuradun bakoitzari aitortu beharreko dirulaguntza pertsonal-beharren eta pertsonal horri aplikatu beharreko soldata- eta antzinatasun-baremoen arabera kalkulatuko da, ondoren zehazten diren irizpideei jarraikiz:

1.– Deialdi honen II. eranskinean ezarritakoaren arabera antolatutako ikastaroei aurre egiteko oinarri honetan ezarritako irizpideen arabera beharrezkoak izan eta ikastaro horiek ematen dituzten irakasleak babestuko dizkio HABEk 2019-2020 ikasturtean udal euskaltegi bakoitzari, dagokion zuzendari, idazkari didaktiko eta bulegoko pertsonalaz gain.

Irakasle-beharrak euskaltegiak 2019-2020 ikasturterako egindako proiekzio lektiboaren arabera kalkulatuko dira, kontuan izanik dirulaguntzaren ondorioetarako onartuko den gehieneko proiekzioa urrian hasitako ikastaldeen orduei eta autoikaskuntzako matrikulei gehi aurreko ikasturtean azarotik aurrera onartutako ikastaldeen orduei eta autoikaskuntzako matrikulei dagokiena izango dela, 2010erako Euskal Toki Erakundeetako langileen lan-baldintzak arautzen dituen UDALHITZ izeneko Hitzarmenak aitortutako eskola-orduen kopuruan oinarrituz.

Hala ere, deialdi honetako 1. oinarrian finkatu zuzkidura ekonomikoa nahikoa izan ez eta oinarri berean aurreikusitako hainbanaketa egin beharra balego, talde bakoitza kokatua dagoen herriaren neurriaren arabera, ondoren zehazten diren gutxieneko batez besteko ikasle-kopuru hauek ikasturtearen hasieran, urriaren azken lan-egunean, betetzen ez dituzten euskaltegiei doitu egingo zaie ordu onargarrien kopurua hainbanaketa egin aurretik, euskaltegian lortutako batez bestekoak euskaltegiari aplikatu behar zaion batez bestekoa betetzen duen proportzio berean:

(Ikus .PDF)

Autoikaskuntzako matrikulen kasuan ere, 2019-2020 ikasturtean hasitako matrikulen ordu teorikoak 2018-2019 ikasturtean ordu teorikoetatik errealetara eman zen aldearen proportzio berean doituko dira (deialdi honen II. eranskineko 3. puntuan ezarritako irizpideen arabera), baldin eta 2018-2019 ikasturteko ordu teorikoak baino gehiago badira; gutxiago balira, aldiz, gehienez ere, 2018-2019 ikasturteko ordu errealak izango dira.

Irakasle-beharraren gutxieneko unitatea irakasle erdia izango da, kasu bakoitzean sortutako kozientea hurbileneko unitatera biribilduz.

2.– Diruz lagunduko diren langileen kostuak kalkulatzeko ondoko baremoak erabiliko dira:

(Ikus .PDF)

Nolanahi ere, euskaltegi bakoitzari 2020ko ordainsarien finantzaziorako aitortzen zaizkion diru-kopuruen % 2ri dagokion dirulaguntza-zatia, ondoren zehazten den baldintza etengarripean aitortuko zaio: alegia, Eusko Jaurlaritzak enplegu publikoaren eta lan-baldintzen hobekuntzarako den II. Akordioan 2020. urterako, igoera finko gisa, aurreikusten den ordainsarien igoera onartzen badu 2019-2020 ikasturtea amaitu baino lehen Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko erakundeetan zerbitzua ematen duen pertsonalarentzat (Funtzio Publikorako Estatu Idazkaritzaren 2018ko martxoaren 22ko Ebazpenez argitaratutako Akordioa, 2018ko martxoaren 26ko EBO, 74. zk.). Dirulaguntza-zati horren behin betiko aitorpena aipatutako baldintza hori betetzearen menpe geldituko da, eta bere ordainketa, baldintza berberaren menpe egonik, dirulaguntzaren kitapenarekin batera gauzatuko da bidezkoa suertatzen bada.

Dirulaguntzen esleipenean, soldataz gain, antzinatasunaren hirurtekoengatiko kopurua ere aintzat hartuko da behin betiko karrerako funtzionarioen eta lan-itunpeko behin betiko langileen kasuan.

7. oinarria.– Dirulaguntzen ebazpena.

1.– HABEren zuzendari nagusiaren ebazpenez erabakiko da onuradun bakoitzari 6. oinarrian ezarritako irizpideen arabera onartzen zaion pertsonala eta, ondorioz, bakoitzari dagokion dirulaguntzaren zenbatekoa. Ebazpenak adieraziko du esleitutako zenbateko hori baldintzatuta egongo dela 6. oinarrian jasotzen den baldintza etengarria betetzera eta datu errealen eta deialdiaren 12. oinarriak dioenaren arabera egingo diren azken doikuntzetara.

2.– Dirulaguntzen aitortzeari edota, hala dagokionean, ezezteari buruzko Ebazpena 2019ko abenduaren 20a baino lehen jakinaraziko da. Epe horretan organo erabakitzaileak jakinaraziko ez balu, eskaria ez dela onartua izan ulertuko da.

3.– Izapidetze elektronikoa izanik, Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuaren 30.2 artikuluan xedaturikoari jarraikiz, jakinarazpena egindakotzat joko da udal euskaltegiak jaso duela elektronikoki sinatzen duenean, eta kasu bakoitzean ezarritako epea hark jakinarazpeneko egintza jaso izana elektronikoki sinatu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da zenbatzen. Nolanahi ere, indarrean dagoen araudian aurreikusita dagoen baliabide edota posta elektronikoaren bidezko abisua aplikatuko da.

Interesdunaren edo haren legezko ordezkariaren edo baimendutako pertsonaren esku jartzen denetik hamar egun naturaleko epea igaro eta gero, interesdunak haren edukia eskuratzen ez badu, jakinarazpena ezetsitzat joko da. Horrela, izapidea egindakotzat joko da eta prozedurak aurrera egingo du, salbu eta ofizioz edo hartzaileak jakinarazita, jakinarazpena ikustea teknikoki edo materialki ezinezkoa izan dela egiaztatzen bada.

4.– Interesdun bakoitzari egin dakiokeen Ebazpenaren jakinarazpenaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta martxoaren 8ko 130/2019 Errege Dekretuan berariaz horretarako aurreikusten diren baliabideetan argitaratuko da dirulaguntzak ematen dituen Ebazpena.

8. oinarria.– Beste dirulaguntzen bateragarritasuna.

1.– Ebazpen honen kontura ematen diren dirulaguntzak bateragarriak izango dira helburu horretarako beste edozein entitatek eman ditzakeen laguntzekin, betiere diruz lagundutako jardueraren gainfinantzaketa gertatzen ez bada.

2.– Gainfinantzaketa gertatuko balitz, murriztu egingo da dirulaguntza, dagokion neurrira doitu arte.

3.– Gainfinantzaketa hori itzulketa egiteko obligazio bera eskatzen duten beste laguntzekin batera gertatuko balitz, itzuli beharreko diru-kopurua, proportzionala izango da, jarduera burutzeko kostu osoaren eta esleitutako laguntzaren araberako proportzioan.

9. oinarria.– Dirulaguntzen jarraipena eta ikusketak.

HABEren Ikuskatzailetza ataleko langile baimenduek noiznahi ikuska ditzakete udal euskaltegiak berauek emandako datuak egiaztatzeko, eta bertako arduradunari eska diezazkiokete eskolak emateko erabiltzen dituen lokalei buruzko berriak, eta bai ikasle, ikastalde, irakasle, beste langile eta erabiltzen duten material didaktikoari buruzkoak ere.

HABEren Ikuskatzailetzak aldian-aldian egiten dituen ikusketetan jasotako informazioa udal euskaltegiak erakunde horri ematen dion informazioarekin bat ez badator, edo oinarri hauetan ezarritako baldintzak betetzen ez badira, HABEren zuzendari nagusiari helaraziko dio horren berri, besterik ezean, aitortutako dirulaguntzei dagozkien ondorioak erabaki ditzan.

Ikusketan bertan jasotako informazioa, edo ikuskatzaileak gehienez ere hamabost eguneko epean euskaltegiak emateko eskatutakoa, ikusketa-aktan jaso beharko du ikuskatzaileak, euskaltegiaren arduradunak eta ikuskatzaileak berak sinatuta.

Ikusketa baten ondorioz ez-betetze bat ohartuko balitz, HABEren zuzendari nagusiak behin betiko erabakia hartu baino lehen, udal euskaltegiaren arduradunari ikuskatutako egoera jakinarazi beharko dio, honek hamabost eguneko epean dagozkion alegazioak egin ahal izateko.

10. oinarria.– Dirulaguntzen ordainketa.

1.– Dirulaguntzak jarraian azaltzen diren epe eta eran ordainduko dira:

a) Dirulaguntzaren Ebazpena hartzean, 2019ko abendua amaitu baino lehen, esleitutako dirulaguntza osoaren % 7,21 ordainduko da eta 2020ko otsailean % 40,79 ordainduko da, kasu bietan 6. oinarrian jasotako baldintza etengarriaren menpeko dirulaguntzaren zenbatekoa kenduta.

b) 2020ko apiriletik aurrera, udal euskaltegiek 2019ko urri-abendua epeko gastuen zuri-agiriak bidali eta HABEk aztertu eta onartu ondoren, dirulaguntzaren Ebazpenean esleitutako laguntzaren % 42 ordainduko da, 6. oinarrian jasotako baldintza etengarriaren menpeko dirulaguntzaren zenbatekoa kenduta.

c) Ikasturtearen dokumentazio frogagarriak jaso eta gero, dagozkion egiaztapenak egin eta dirulaguntzaren kitapena burutu ondoren, kasu bakoitzean dagokiona kitatuz, ordaintzeko geratzen den kopurua ordainduko da, deialdiaren 6. oinarrian aurreikusitako baldintzapean dagoen diru-kopurua barne delarik baldintza bete bada. Hala gertatu ez bada, dirulaguntza-zati horri dagokion aitortza indarrik gabe geldituko da.

2.– Dirulaguntzaren ordainketa baldintzatuta egongo da, beti ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntza edo dirulaguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitzera.

11. oinarria.– Zuriketa.

1.– Udal euskaltegiek jasotako dirulaguntzen zuriketa, beren langileen soldata gastu gordinei dagozkien agirien bitartez egingo da, DLOren 30. eta 31. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Halaber, lehen zuriketarekin batera, udal euskaltegiak 2019 urtean izan dituen benetako sarrerak eta gastuak atalez atal zehaztuta eta izapidetze elektronikoan dagoen «Sarrerak-Irteerak» izeneko formularioari jarraikiz aurkeztuko dira.

Azken zuriketarekin batera, udal euskaltegiak 2019-2020 ikasturteko Memoria aurkeztuko du.

Gastuak ez zuritzeak dirulaguntza osorik bertan behera uztea ekarriko du eta, horrez gainera, kasu honetan, ordaindutako kopuruak itzuli beharko dira abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren arabera.

2.– Aipatutako egiaztagiriak HABEri aurkezteko epeak:

a) 2020ko otsailaren 14a, 2019ko urritik abendura bitarteko gastuen zuri-agiriak eta 2019 urteko behin betiko aurrekontu zehatzari buruzko egiaztagiria aurkezteko.

b) 2020ko urriaren 14a, 2020ko urtarril-iraila bitarteko gastuen zuri-agiriak eta 2019-2020 ikasturteko Memoria aurkezteko.

12. oinarria.– Dirulaguntzaren kitapena.

Ikasturtea bukatu ondoren, dirulaguntzaren kitapena egingo da, ondoren zehazten diren irizpideen arabera:

1.– Ikasturteko behin betiko datu errealak eta pertsonal gastuen egiaztagiriak jaso ondoren, dirulaguntza emateko kontuan izandako edozein baldintza aldatu dela ikusten bada, edota ez dela zuritzen erabakitako diru-kopuru osoa, dirulaguntzak emateko erabakia aldatu ahal izango da. Zentzu horretan, HABEren zuzendari nagusiak kitapen-ebazpena egingo du, datu errealen eta Ebazpen honetako 6. oinarrian finkatutako irizpideen arabera emandako laguntza-kopuruak doituz. Honetarako, matrikulazioaren jarraipenerako aplikazio informatikoa baliatuz udal euskaltegiak HABEra dagozkion epeetan bidaltzen dituen datuak izango dira 2019-2020 ikasturteko jardueraren oinarri. Aipatutako doikuntza, besteak beste, ondoren zehaztutako jokabideak aplikatuz egingo da:

1.1.– Emandako talde-orduak dirulaguntza aitortzerakoan kontuan hartutakoak baino gutxiago izan badira, esleitutako dirulaguntza proportzio berean doituko da.

1.2.– Dirulaguntzaren ebazpenean esleitutako talde-ratioak behera egin badu ikasturtean zeharreko batez bestekoan, azken hau hartuko da aintzat, taldeak berregitearen ondorioz jaitsi bada ratioa.

1.3.– Aitortutako dirulaguntzaren diru-kopuruak ezingo du gainditu jarduerak sortu dituen kostu errealen diru-kopurua; hala gertatuz gero, dirulaguntzaren diru-kopurua kostu errealen kopurura doituko da.

2.– Dokumentazio frogagarriaren bitartez zuritutako diru-kopurua dirulaguntzaren kontura aurreratutako kopurua estaltzeko adina ez bada, onuradunak behar ez bezala jasotako diru-kopurua itzuli egin beharko du, HABEk eginiko jakinarazpenetik hasita hilabeteko epean, azaroaren 11ko 1/1997ko Legegintzako Dekretuak onartzen duen Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginak ezarritako prozedurari jarraikiz. Ordainketa edo itzulketa hori emandako dirulaguntzaren behin betiko kitapena izango da.

3.– Dirulaguntza emateko kontuan izandako edozein baldintza aldatu egiten bada, eta, edozein kasutan, horrekin batera beste administrazio batzuen edo erakunde publiko edo pribatuen dirulaguntzak eskuratu baldin badira, edo, bestela, helburu bera aurrera eramateko bestelako diru-sarrera edo baliabideak lortu badira, laguntza ematea ekarri duen erabakia aldatu egin ahal izango da, betiere dirulaguntzaren arauak onuradun izateko ezartzen dituen gutxieneko baldintzak betetzen badira eta gauzatuko den aldaketak ez baditu ukitzen baldintzen edota jardueraren oinarrizko aldeak, edota dirulaguntza aitortzeko erabakiorrak izan ziren ezaugarriak.

13. oinarria.– Onuradunaren betebeharrak.

Ebazpen honetan araututako dirulaguntzen onuradunek azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartzen duen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50. artikuluan eta DLOren 14. artikuluan araututako betebeharreko hauek izango dituzte:

1.– Jarduera aurrera eramatea edo dirulaguntza ematea bidezko egiten duen egoeran egotea.

2.– Dirulaguntza eman duen erakundearen aurrean justifikatzea emate hori eragin duten edo laguntzaz baliatzea eragin duten baldintzak betetzen direla eta jarduera bera aurrera eramango dela.

3.– Oinarri hauetan eta deialdiaren beste eranskinetan ezarritakoak, ondoren zehazten diren xedapenetan oinarrituz: uztailaren 22ko 179/2003 Dekretuak, helduentzako euskararen irakaskuntza burutzen duten euskaltegien eta beste zentro homologatuen jarduera eta horien finantzaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aldetik arautzen dituenak (uztailaren 31ko EHAA, 149. zk.); Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren 2015eko uztailaren 22ko Aginduaren bidez (EHAA 144. zk., uztailaren 31koa) ezarritako Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumaren arabera aritzea diruz lagundutako jardueretan, baita Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko azaroaren 23ko Aginduak (abenduaren 7ko EHAA, 232. zk.), Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2018ko ekainaren 7ko Aginduaren bidez aldatutakoak, ezartzen dituzten HABEren Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean ezarritako gaitasun-mailen ziurtagiriak eskuratzeko prozedurak eta aipatu lehenengo Aginduaren 4.4 eta 5.2 artikuluetan oinarrituta ikasturtearen hasieran HABEren zuzendari nagusiak emango dituen jarraibideak ere.

4.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997ko Legegintzako Dekretuaren arabera, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Kontu Publikoen Euskal Epaimahaiak deialdi honen bitartez esleitutako dirulaguntzak kontrolatzeko dituzten bere eginbeharrak betetzeko eska ditzaketen informazio oro ematea. Halaber, xedapen horretan ezarritakoaren arabera eta DLOren arabera, beste edozein administrazio, erakunde publiko edo pribatuk, helburu bererako emandako dirulaguntzak, laguntzak, dirua edo baliabideak eskuratuz gero, horren berri ematea HABEri. Era berean, laguntza ematerakoan kontuan izan zen dena delako egoera objektibo edo subjektiboa aldatu egin baldin bada, horren berri ematea laguntza eman duen erakundeari.

5.– Onuradunek publizitate egokia eman beharko diote aitortutako dirulaguntzaren izaera publikoari, DLOren 18.4 artikuluan araututakoari jarraikiz.

14. oinarria.– Arau-hausteak eta ez-betetzeak.

Edozein kasutan, deialdi honetako onuraduna lotuta dago azaroaren 11ko 1/1997ko Legegintzako Dekretuak onartzen duen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginean eta DLOren 13. eta 37. artikuluetan jasotako diru-itzulketen oinarrizko xedapenetan zehaztuta dauden lege-hausteen eta ez-betetzeen erregimenarekin.

Ez-betetze kasuetan, onuradunak jasotako diru-kopurua, bere berandutze interesekin, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusira itzuli beharko du, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak (1992ko otsailaren 7ko EHAA) ezarritakoaren arabera.

15. oinarria.– Datuen tratamendua.

Dirulaguntza-deialdi honetan adierazitako datu pertsonalak eta egiaztatze-prozeduran sortzen direnak abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak Europako Legebiltzarraren eta Batzordearen 2016/679 (UE) Erregelamenduak eta araututakoari jarraikiz, «Euskaltegien eta Autoikaskuntzarako Zentro Homologatuen Erregistroaren kudeaketa» eta «Ikaslegoaren kudeaketa» izeneko tratamenduetan tratatuko dira, ondoren zehazten diren helburuetarako:

– HABEk euskaltegien eta autoikaskuntzarako zentro homologatuen finantzaziorako bideratzen dituen dirulaguntzen kudeaketa.

– HABEri atxikita dagoen Euskaltegien eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuen Erregistroa kudeaketa.

– Udal euskaltegietako ikasleen kudeaketa: ikas-prozesua, euskara-mailaren egiaztapena eta dirulaguntzaren proposamena.

HABEren zuzendari nagusia izango da tratamenduaren administrazio-organo arduraduna.

Tratamendua beharrezkoa da legez ezarritako betebeharrak gauzatzeko eta interes publikokoa den jarduera sustatzeko.

Interesdunak bere datuak ikusteko, zuzentzeko zein ezabatzeko eskubidea izango du, baita haien tratamendua mugatzeko nahiz haren aurka egiteko, informazio gehigarrian adierazten den moduan.

Halaber, bere datuen tratamenduari buruzko informazio osagarria eskura dezake helbide honetan: http://www.habe.euskadi.eus/datu-pertsonalen-babesa-haben/s23-edukiak/eu/

16. oinarria.– Aplikagarriak diren arauak.

Ebazpen honetan aurreikusitakoaz gain, azaroaren 11ko 1/1997ko Legegintzako Dekretuak onartzen duen Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginak eta DLOn jasotako oinarrizko xedapenek ezarritakoa erabiliko da.

II. ERANSKINA
IKASTURTEA ETA IKASTARO-MODULUAK

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculuma ezartzen duen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren 2015eko uztailaren 22ko Aginduaren arabera, honako hauek dira, HABEren dirulaguntzen deialdian partaide izateko, euskaltegi eta euskararen autoikaskuntzarako zentro guztiek 2019-2020 ikasturtean euskara-ikastaroak antolatzeko jarraitu beharreko irizpideak:

1.– Ikasturtea:

Euskaltegi eta autoikaskuntzarako zentroen ikasturtea, 2019ko urriaren 1ean hasi eta 2020ko irailaren 30ean amaituko da. Betiere, helduen euskalduntzearen antolaketaren baitan, irizpide hauen ardatzetan:

– Irailean zehar hasi eta urritik aurrera luzatzen diren ikastaroak, hurrengo ikasturtekotzat hartuko dira. Ikastaro hauen iraileko orduak dirulaguntzetan onartuak izateko baldintza hauek bete beharko dira:

a) Taldeek dirulaguntzen deialdi honen I. eranskineko 2. oinarriko 2.2.j) puntuan taldeak antolatzeko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua izan beharko dute.

b) Taldeei matrikulazioaren jarraipenerako aplikazio informatikoan aipatutako gutxieneko ikasle-kopurua betetzen denean hasierako itxiera eman beharko zaie.

c) Diruz lagunduko diren orduak gutxieneko ikasle-kopurua bete eta hasierako itxiera ematen den egunetik ikastaroaren azken egunera artekoak izango dira.

– Iraila baino lehen hasi eta urritik aurrera luzatzen diren ikastaroak, bi ikasturtetan zatituko dira, irailaren 30era bitartekoa batean eta urriaren 1etik aurrerakoa beste ikasturtera bilduz.

Matrikulazioaren jarraipenari dagokionez, HABEren zuzendari nagusiak ikasturtearen hasierako ebazpenaren bitartez jakinaraziko ditu urrian hasten diren ikastaroen datuak aurkezteko azken eguna, baita azarotik aurrera hasten diren ikastaroen datuak aurkezteko epeak ere.

2.– Aurrez aurreko ikastereduan:

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean maila bakoitzerako ezarritako erreferentziazko irakastorduen kopuruak kontuan hartuta, euskaltegiek antolatuko dituzten ikastaroek ondoren zehazten diren gutxienekoak bete beharko dituzte:

2.1.– Urritik ekainera bitarteko ikastaroak:

a) Barnetegi iraunkorretako barnetegi ikastaroak: egunean 6 irakastordu eta gutxienez 80 irakastordu osatzen dituzten ikastaroak.

b) Euskaltegietako eta barnetegi iraunkorretako kanpo ikastaroak: A1 mailan gutxienez 125 irakastordu jarraian eta A2, B1, B2, C1 eta C2 mailetan gutxienez 165 irakastordu jarraian osatzen dituzten ikastaroak.

2.2.– Udako ikastaroak, ekainetik irailera bitartekoak:

a) Euskaltegietako eta barnetegi iraunkorretako udako kanpo ikastaroak: gutxienez 80 irakastordu era jarraituan eta zatikatu gabe.

b) Euskaltegietako eta barnetegi iraunkorretako udako barnetegi ikastaroak: 2, 3 edo 4 astekoak eta egunean, gehienez, 8 irakastordu.

c) Baldintza hauetatik kanpo ondoko udako ikastaro bereziak antolatu ahal izango dira udan ekainetik irailera bitartean B2, C1 eta C2 mailetan, zenbait kolektibo edo helburu zehatzetarako direnean eta aldez aurretik HABEren zuzendari nagusiaren onarpena behar ez dutenak:

c.1.– Udako aurrez aurreko ikastaro trinkoak: gutxienez 30 irakastordu, era jarraituan eta zatikatu gabe. Ikastaro hauetako ikasle guztien abiapuntua, salbuespenik gabe, lortu nahi den mailaren aurreko azpimaila izango da.

c.2.– Udako barnetegi ikastaroak: aste beteko udako barnetegiak eta egunean gutxienez 8 irakastordu. Ikastaro hauetako ikasle guztien abiapuntua, salbuespenik gabe, lortu nahi den mailaren aurreko azpimaila izango da.

c.1) eta c.2) azpiatal hauetako udako ikastaro bereziek, HABEren dirulaguntzapean onartuak izateko, maila burutzeko eta trebetasun zehatzak lantzeko helburua izan behar dute eta ikasleek ondoko baldintzak bete behar dituzte:

– Ikasturtean zehar euskaltegiren batean ikasitako ikasleak izan.

– Euskara-mailen agiriak eskuratzeko ikasturteko lehen azterketa-deialdian aurkezteko aukerarik izan ez duten edo egiaztatze-probak gainditu ez dituzten ikasleak izan.

2.3.– Maila burutzeko ikastaroak:

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren 2015eko uztailaren 22ko Aginduak ezartzen duen Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumaren A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 mailak burutzeko helburu zuzena duten ikastaroak:

a) A1 maila burutzeko helburua duten ikastaroak: gutxienez 60 irakastordu era jarraituan eta zatikatu gabe; ikasle guztien abiapuntua A1A0 salbuespenik gabe.

b) A2, B1, B2, C1 eta C2 mailak burutzeko helburua duten ikastaroak: gutxienez 120 irakastordu era jarraituan eta zatikatu gabe; ikasle guztien abiapuntua, salbuespenik gabe, burutu nahi den mailaren aurreko azpimaila.

Aurreko puntuetan zehaztutako aurrez aurreko ikastaro-moduluetako orduen kontaketa emandako irakastorduena izango da, hauen arteko atsedenaldiak kanpoan utzita.

3.– Tutorizatutako autoikaskuntza ikastereduan:

HABErentzat onargarria izan dadin, tutorizatutako autoikaskuntza bidezko ikaskuntzak honako baldintzak bete behar ditu:

3.1.– Ikastaro-moduluei dagokienez:

3.1.1.– Euskaltegiek eta autoikaskuntzarako zentroek antolatu ditzaketenak:

a) 190 eskola-ordu matrikula bakoitzeko, 9 hilabetez bakarlanean, mintza- eta tutoretza-saioetan banatuta.

b) 100 eskola-ordu matrikula bakoitzeko, 4 hilabetez bakarlanean, mintza- eta tutoretza-saioetan banatuta.

c) 70 eskola-ordu matrikula bakoitzeko, ekainetik irailera bitarteko udako autoikaskuntza-ikastaroetan, bakarlanean, mintza- eta tutoretza-saioetan banatuta.

3.1.2.– Ikastaro-modulu horiez gain, autoikaskuntzarako zentroek honakoak ere antolatu ahal izango dituzte HABEren dirulaguntzen barruan:

a) Ikasturtearen barruan: 190 eskola-ordu matrikula bakoitzeko, 12 hilabetez bakarlanean, mintza- eta tutoretza-saioetan banatuta.

b) Bi ikasturteetan luzatzen diren ikastaroak:

b.1.– Enpresetako ikasleentzat, 100 eskola-ordu matrikula bakoitzeko, urtarriletik irailera bitartean, bakarlanean, mintza- eta tutoretza-saioetan banatuta.

b.2.– Enpresetako ikasleentzat, 30 eskola-ordu matrikula bakoitzeko, urritik abendura bitartean, bakarlanean, mintza- eta tutoretza-saioetan banatuta.

Tutorizatutako autoikaskuntza eskaintzen duten euskaltegiek ere 3.1.2 azpiatal honetako ikastaro moduluak antolatu ahal izango dituzte, euskararen sustapena eta erabileraren normalizazioa helburu izanik, LanHitz edo enpresen plangintza batean sortuak eta txertatuak badaude, eta dirulaguntzen barruan onartuak izateko, ikastaroak hasi baino lehen eskaera arrazoitua aurkeztu beharko diote HABEren zuzendari nagusiari. Eskaerarekin batera dagokion erakundeak egin edo onetsitako txostena aurkeztu beharko du honelako ikastarorik diruz lagundua izan nahi duen euskaltegiak.

3.2.– Bestelako baldintzak:

Ikasleak bakarlanean emandako ordutzat astean 10 ordu arteko jarduna onartuko da dirulaguntzetarako. Beraz, ikastaroaren gehienezko orduak eman eta hartutako mintza-saio eta tutoretzakoak gehi ikasleak bakarlanean emandako orduen batura izango da.

Gainera, ikasle bakoitzaren jardueragatik diruz lagunduko diren 6 ordutatik batek, gutxienez, hartutako mintza ordukoa izan beharko du. Salbuespen gisara, A1 eta A2 mailetara bitarteko jardueran diruz lagunduko diren 10 ordutatik batek, gutxienez, izan beharko du mintzakoa.

Tutoretza-saioetan, bakarlanean emandako 10 orduko, gehienez ere, 30 minutu lagunduko dira diruz.

Euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuen kasuan, dirulaguntzetarako ikasle/orduak kontabilizatzerakoan, bakarkako jardun, mintza- eta tutoretza-saioei dagokienez, eman eta gauzatu ez den ordua ez zaio ikasleari emandakotzat jarriko datutegian.

Euskaltegi publikoen kasuan, berriz, irakasle batek une berean hasieratik amaierara auto-ikaskuntzako 42 ikasleren tutoretza (astean ordubeteko mintza-saioak eta dagozkion tutoretza-saioak) oinarritzat hartuko da, horren arabera neurtuz bakoitzaren dedikazioa. Era berean, ikasle/orduak kontabilizatzerakoan, bakarkako jardun, mintza- eta tutoretza-saioei dagokienez, eman eta gauzatu ez den ordua ez zaio ikasleari emandakotzat jarriko datutegian.

IKTen bidezko ikaskuntza-prozesuak bere osotasuna gorde dezan, trebetasunen arteko oreka gorde beharko da, 179/2003 Dekretuak bere 6. artikuluan esaten denari jarraituz, non gutxieneko bezala eskatzen baita «erabilitako sistemak aurrerapen egokia eta orekatua bermatzea trebetasun guztietan eta bakoitzean, mintzamena barne».

4.– Jardun biko ikastereduan:

HABEren dirulaguntzen barruan onartuak izan daitezen, ikastaro hauek, gutxienez, hiru hilabeteko iraupena izan behar dute aurrez aurreko jardunean, bakarkako jardun tutorizatuan eta tutoretza-saioetan banatuta:

a) Aurrez aurreko jardunean, gutxienez, 40 eta gehienez 120 irakastordu.

b) Bakarkako jardun tutorizatuan, gutxienez, aurrez aurreko jardunaren irakastorduen kopurua. Atal hau ez da diruz lagunduko.

c) Tutoretza-saioetan, aurrez aurreko jardunean emandako 10 orduko, gehienez ere, 30 minutu lagunduko dira diruz.

5.– Helburu zehatzetarako ikastaro bereziak:

5.1.– Aisa, Dendaketan eta Ostalaritza ikastaroak: 60 irakastordu. Euskaltegiak ikastaro berezi hauek hasi baino lehen bideratu beharko du eskaria, eta bukaeran ebaluazio-fitxa osatua helaraziko du HABEra. Euskaltegi pribatu homologatuen kasuan, onartutako taldearen eskola-ordua, oinarrizko moduluaren bitartez babestuko da, euskaltegiaren ratioan eraginik izan gabe.

5.2.– Herri-administrazioek, erakunde pribatuek eta gizarte-eragileek, euskararen sustapena eta erabileraren normalizazioa helburu izanik, ESEP, LanHitz edo gutxienez udal-mailako zein erakunde pribatuen nahiz gizarte-eragileen plangintza batean sortuak eta txertatuak dauzkaten ikastaroak: gutxienez 60 irakastordu.

Kasu bakoitzean, eskariarekin batera dagokion erakundeak egin edo onetsitako txostena aurkeztu beharko du euskaltegiak. Eskarian ikastaro bereziaren bitartez lau hizkuntza-trebetasunetan lortu nahi diren helburuak zehaztuko dira. Honelako ikastaroen eskariek hamar eguneko epean ezezko erantzuna jasotzen ez badute, onartuak izan direla ulertuko da.

5.3.– Barnetegi iraunkorretan trebetasun zehatzak lantzeko Gabonetako eta Aste Santuko barnetegi ikastaro bereziak: egunean 6 edo 7 irakastordu, eta gutxienez, 30 irakastordu.

5.4.– Euskaltegietan aurrez aurreko jardunean trebetasun zehatzak lantzeko Gabonetako eta Aste Santuko ikastaro bereziak: egunean 5 irakastordu, eta gutxienez, 30 irakastordu.

6.– Malgutasuna:

Aurreko artikuluetan aurreikusitako ikastaroez gain, euskaltegiak edo autoikaskuntzarako zentroak Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak jarritako irizpideen arabera helduen euskalduntzearen esparruan beste ikastarorik emateko asmorik badu, eskabide arrazoitua aurkez lezake HABEren zuzendari nagusiaren aurrean ikastaroa hasi baino hamabost egun lehenago. Zuzendaritza honek helduen euskalduntzearen sustapenari begira eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak jarritako lehentasunak kontuan hartuz ebatziko du eskariaren gainean. Erabakia ezezkoa balitz, HABEren finantzaketatik at gelditzen dela ulertuko da.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala