Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

165. zk., 2019ko irailaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EASO TELESECRETARIAS, SOC. COOP. PEQ. -EN LIQUIDACIÓN-
4071

IRAGARKIA, Easo Telesecretarias, Soz. Koop. Tx. –likidazio-egoeran dago– desegiteari eta likidatzeari buruzkoa.

2019ko uztailaren 20an, 17:00etan, Easo Telesecretarias, Soz. Koop. txikiak –likidazio-egoeran dago– ezohiko batzar orokorra egin zuen, kooperatibak Irungo (Gipuzkoa) Colongo pasealekuko 14. zenbakian, 1. solairuan, daukan egoitzan. Kooperatibak dituen 2 bazkideak egon ziren batzarrean eta, bertan, aho batez hartu ziren honako erabaki hauek:

ERABAKIAK

«Easo Telesecretarias, Soz. Koop. txikia –likidazio-egoeran dago– desegitea eta likidatzea».

«Kooperatibako administratzaile bakarra kargutik kentzea eta kooperatibako likidatzaile bakar gisa izendatzea Idoia Alonso Postigo», kooperatibaren estatutuetan ezarritakoa betez eta Euskadiko kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 90. artikuluarekin bat etorriz.

«Aho batez onartzea 2019ko uztailaren 20an itxi zen likidazioaren hasierako balantzea».

«Aho batez onartzea Easo Telesecretarias, Soz. Koop. txikiaren –likidazio-egoeran dago– ondare-egoeraren azken balantzea ».

«Aho batez onartzea sozietatearen ondasunak banatzeko proiektua, Euskadiko kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 94. artikuluan xedatutakoa betez egin dena. Horren arabera:

«2.296,75 euro bazkideei itzuliko zaizkie; sozietatearen kapitalera egin dituzten ekarpenak itzuliko zaizkie, egiaztatuta badituzte, aurreko ekitaldietako etekinak edo galerak kendu edo ordaindu ostean».

«Ezohiko batzar orokor honetan hartu diren erabaki guztiak publiko egiteko behar diren izapideak egingo dira, horrela egin behar delako gero Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatu ahal izateko».

Ezohiko batzar orokorraren akta amaieran onartu zen, eta likidatzaile bakarrak sinatu du egun bereko 18:15ean.

Jasota geratzen da aipaturiko erabakien dokumentazioa interesdunaren esku dagoela kooperatibaren sozietatearen egoitzan.

Irun, 2019ko abuztuaren 13a.

Likidatzaile bakarra,

IDOIA ALONSO POSTIGO.


Azterketa dokumentala