Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

165. zk., 2019ko irailaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4068

EDIKTUA, delitu arinen gaineko 218/2019 berehalako judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Ignacio Gines Ortiz Casaban-ek, Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, honen fede ematen dut:

Delitu arinen gaineko 218/2019 judizioan epaia eman du, 2019-04-04an, epaitegi honetako Maria Gabriela Irazusta Zubimendi epaileak. Epaitza behean transkribatzen da:

El Mehdi Kouiba kondenatzen dut, Zigor Kodearen 263.1 artikuluan jaso eta zigortutako erantzukizun kriminaleko kalteen delitu arin baten egilea den aldetik, bi hilabeteko isun-zigor bat (egunean 4 euro) ordaintzera. Maria Teresa Saldías Sanchez eta Milagros Saldías Sanchez andreei 100 euro ordaindu beharko dizkie, erantzukizun zibil gisa. Horrez gain, prozesuaren kostuak ere ordainduko ditu.

Segidako pertsona aurkitu ezin izan dugunez, ediktu honen bidez jakinarazten zaio epaia.

Jakinarazten zaion pertsona: El Mehdi Kouiba.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian, bost eguneko epean; errekurtso hori epaitegi honetan jarri beharko da.

Demandatuak eskuragarri dauka ebazpenaren testu osoa organo honetako bulegoan.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ematen dut ediktu hau, Irunen, 2019ko abuztuaren 14an.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala