Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

165. zk., 2019ko irailaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
4061

EBAZPENA, 2019ko uztailaren 4koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez deialdia egiten baita Berdintasunaren aldeko 2019ko Emakunde Sarirako.

Berdintasunaren aldeko Emakunde Saria sortzeko eta arautzeko irailaren 12ko 166/2006 Dekretuak ezartzen du sari hori, zeinaren xedea baita azpimarratzea eta publikoki aitortzea emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko lana dela-eta nabarmendu diren pertsona fisiko edo juridiko publiko nahiz pribatuen jarduna; emakumeen lana aitortzeko eta haiek ahalduntzeko edo sexuen arteko berdintasun-eskubideak eta -aukerak sustatzeko jarduerak egin dituzte pertsona horiek.

Deialdi hau bat dator Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen 2019-2021 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartzen duen Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2018ko urriaren 31ko Ebazpenean ezarritakoarekin.

Bidezkoa da, beraz, deialdi hau iragartzea 2019ko ekitaldirako, aipatu den dekretuaren 1. artikulua aplikatuz.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Deialdia.

Berdintasunaren aldeko Emakunde Sariaren deialdia iragartzea, irailaren 12ko 166/2006 Dekretuaren arabera eta onartu eta ebazpen honi erantsita ageri diren oinarrien arabera.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 4a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.

ERANSKINA
BERDINTASUNAREN ALDEKO 2019KO EMAKUNDE SARIAREN OINARRIAK

Lehenengoa.– Xedea.

Ebazpen honen xedea da Berdintasunaren aldeko 2019ko Emakunde Sariaren deialdia iragartzea. Sari horren bidez azpimarratu eta jendaurrean aitortu nahi da emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorrean egindako lanagatik nabarmendu diren pertsona fisiko eta juridiko publikoen nahiz pribatuen jarduna. Saria ematen zaie emakumeen lana aitortzen laguntzeko edo emakumeen ahalduntzea hobetzeko zenbait ekintza, lan edo proiektu egin dituztelako edota beren jarduerak nabarmen lagundu duelako emakumeen zeregina balioesten eta duin bihurtzen edo EAEko emakumeen eta gizonen eskubide- eta aukera-berdintasuna sustatzen.

Bigarrena.– Diru-kopurua.

14.400 eurokoa da sariaren diru-kopuru gordina.

Hirugarrena.– Hautagaitzak aurkeztea.

1.– 2019ko urriaren 3an amaituko da hautagaitzak aurkezteko epea.

2.– Interesdunek hautagaitzak aurkeztu ditzakete, eta prozedura honetako izapide guztiak kontsultatu, bide elektronikoz zein aurrez aurre Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen egoitzan (Manuel Iradier kalea 36, 01005 Vitoria-Gasteiz); bestela, posta ziurtatuz helaraziko dira edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako organoetan.

Hautagaitzak bide elektronikoz aurkeztu beharko dituzte pertsona juridiko interesdunek eta edozein izapide egiteko administrazio publikoekiko harremana bitarteko elektronikoz izatera behartuta daudenek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluak ezartzen duenez.

Hautagaitzekin batera, NANaren kopia aurkeztu beharko dute interesdunek, edo, halakorik ezean, baimena eman Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak datuak bildu ahal izan ditzan. Interesdunek ez dute zertan Eusko Jaurlaritzaren esku dauden datuak eta agiriak aurkeztu. Eskubide horretaz baliatzen direnean, baimena ematen diote Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeari datu edo dokumentu horiek dauden organoetatik eskuratzeko. Bitarteko elektronikoen bidez ere baliatu ahal izango da eskubide horretaz.

Interesdunek onartutako egiaztagiri elektroniko bat izan behar dute, prozedura honetako izapide guztiak bitarteko elektronikoak erabiliz egin ahal izateko:

https://www.euskadi.eus/y22-izapide2/eu/contenidos/informacion/certificados_admitidos/eu_cert_ele/certificados_electronicos.html

Posta-bulegoaren bidez aurkezten diren eskabideak kartazal irekian jarri behar dira, egiaztatu aurretik posta-zerbitzuko funtzionarioek eguna eta zigilua jartzeko. Hala egin ezean, eskabidea dagokion bulego publikoan noiz sartzen den, egun horretan aurkeztutzat joko da.

– Eskabideak bide elektronikoz aurkezteko, euskadi.eus-eko egoitza elektroniko hau dago: https://www.euskadi.eus/2019/saria/y22-izapide/eu/

– Egoitza elektronikoan eskuragarri daude izapideak aurrez aurre nahiz bide elektronikoz egiteko argibideak, eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak: https://www.euskadi.eus/2019/saria/y22-izapide/eu/

– Eskaeraren ondorengo izapideak bide elektronikoz egiteko, helbide honetara jo behar da: http://euskadi.eus/nirekarpeta

3.– Eskabidea izapidetzeko eta agiriak aurkezteko bide bat edo bestea erabiltzeak, hau da, aurrez aurrekoa edo elektronikoa erabiltzeak, ez du behartzen bide bera erabiltzera aurrerantzean ere prozedurako gainerako izapideak egiteko, eta edozein momentutan alda daiteke aukeratutako bidea. Legeak bide elektronikoa erabiltzera behartzen badu, ezin izango du besterik erabili.

4.– Erakunde eskatzaileek euskaraz edo gaztelaniaz aurkez ditzakete eskabidea eta hari erantsitako agiriak, nahi bezala. Halaber, eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da prozedura guztian, Euskararen erabilera normalizatzeari buruzko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan ezartzen den moduan.

5.– Hautagaitzekin batera, hauek aurkeztu beharko dira: gehienez 20 orriko memoria bat; emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde egiten dela egiaztatzen duten agiriak; memoriaren laburpen bat, bi orrialde baino gutxiagokoa, zeinetan azalduko baita zergatik den egokia hautagaitza sari horretarako, balorazio-irizpideei jarraikiz. Hautagaitza pertsona juridikoa bada, emakumezkoen eta gizonezkoen kide-kopurua zehaztu behar da.

6.– Emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko lana aitortzeko aurkezten diren hautagaiek –erakundeak zein pertsonak– ez dute egon behar dirulaguntza publikoak eskuratu ahal izateko zigor penal edo administratiboren baten edo dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko ezgaitzen duen lege-debekuren baten eraginpean, ezta sexu-bazterkeriagatik zigortuta ere, barne direlarik sexu-diskriminazioagatik gertatutakoak. Horretarako, I. eranskina bete beharko dute hautagaiek.

Pertsona eta erakunde onuradunek bete beharko dituzte Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako baldintzak.

7.– Beharrezkoa dela iritziz gero, informazio gehiago eska dezake Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak.

8.– Hautagaitza irabazlea zein den jakinarazi baino lehen, elektronikoki egiaztatuko da hautagaitza horrek beteak dituela bere zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluan ezarritakoa betez. Hautagaitza onuradunak berariaz uko egin diezaioke, 1. eranskinean, elektronikoki egiaztatzeko baimen hori emateari, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 22.4 artikuluarekin bat etorriz.

9.– Aurkeztu diren baina sarituak izan ez diren hautagaitzak errekuperatu ahal izango dituzte interesdunek, 2020ko otsailaren 28a arte, non eta ez duten baimena eman aintzat hartuak izan daitezen hurrengo deialdian, I. eranskinean. Dena den, Administrazioa ez da arduradun egiten epe horretan erretiratu ez diren hautagaitzez.

Laugarrena.– Esleitzeko irizpideak.

Epaimahaiak, erabakia hartzeko, jasotako hizkuntzan baloratuko ditu hautagaitzak edota lanak, eta irizpide hauek hartuko ditu aintzat, eta berdin-berdina izango da haztapena bakoitzarentzat:

a) Proposatutako pertsonak bere lanean emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan izan duen ibilbidea.

b) Emakumeen lana eta haien ahalduntzea aitortzera edo sexuen arteko eskubide- eta aukera-berdintasuna sustatzera bideratutako jardunaren, ekintzen, lanen edo proiektuen berezko garrantzia.

c) Jardunen, ekintzen, lanen edo proiektuen oihartzuna eta eragina gizartean, edo proposatutako pertsonak egin duen ibilbidea.

Bosgarrena.– Aurkeztutako hautagaitzetan egindako akatsak zuzentzea.

Hautagaitzak behar bezala betetzen ez badira edo eskatutako agiriren bat falta badute, Emakundek falta den agiria aurkezteko edo aurkitutako hutsa zuzentzeko eskatuko dio interesdunari, eta horretarako, 10 eguneko epea emango dio jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Horrez gain, eskatutakoa egin ezean, eskaera ezetsi egingo dela ohartarazten zaio eskatzaileari; eskaera ezesteko, aurretiaz ebazpena eman beharko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. eta 68. artikuluetan agindutakoari jarraikiz.

Seigarrena.– Datu pertsonalen tratamendua.

Deialdi honetan parte hartzen duten lagunen datu pertsonalak sartuko dira Emakunde Emakumearen Euskal Erakundearen «beka, laguntza eta dirulaguntza» izeneko datuen tratamendua egiteko. Tratamendu hori Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 (EB) Erregelamenduan araututa dago. Erregelamendu horren bidez, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dira, eta 95/46/EE Zuzentaraua (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra) indargabetzen da.

Erakundeak sustatutako laguntzak kudeatzeko bakarrik erabiliko da fitxategi hau, botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko. Hala nahi dutenek baliatu ahal izango dituzte legeak aurreikusten dituen eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko, aurka egiteko, zein Erregelamenduan aurreikusitako eskubideak. Datuak babesteko informazioa: www.euskadi.eus/datu-babesa

Datu pertsonalak ez dira hirugarren herrialdeetara bidaliko, ezta hirugarren pertsonei emango ere, lege-eginbeharra betetzeko ez bada.


Azterketa dokumentala