Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

165. zk., 2019ko irailaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
4060

IRAGARKIA, zenbait lanpostu izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoei buruzkoa.

2019ko abuztuaren 7ko eta 9ko 149 eta 151 zk. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialetan, hurrenez hurren, izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko ondorengo lanpostu hauen deialdiak argitaratu dira:

– Bide Azpiegituretako Departamentuko Errepideetako Zuzendaritzako idazkaria (Erref.: B2019/L01).

– Bide Azpieturetako Departamentuko Bide Azpiegituretako Proiektuetako eta Eraikuntzako Zerbitzuko burua (Erref.: B2019/L02).

Interesdunek Gobernantza Departamentuko foru diputatuari zuzenduko dizkiote beren eskaerak eta, bitarteko elektronikoen bidez, aurkeztuko dituzte agiri normalizatuan; agiri hori eskura daiteke Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan. Eskaerak aurkeztu ahal izango dira iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, 15 egun baliodunetan.

Donostia, 2019ko abuztuaren 9a.

(1137/2019 Foru Agindua, uztailaren 30ekoa).

Gobernantza Departamentuko idazkari teknikoa,

ALFONSO ACARRETA RODRÍGUEZ.


Azterketa dokumentala