Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

165. zk., 2019ko irailaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4058

1117/2019 EBAZPENA, abuztuaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Osakidetza-euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen Garapen eta Prestakuntzaren zuzendariorde lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen Garapen eta Prestakuntzaren zuzendariorde lanpostua hutsik geratuko dela aurreikusi da. Hori dela eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluan, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, eta 2019ko otsailaren 5eko Akordioaren arabera (Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluarena, zeinak Erakunde Zentralaren egitura aldatzen duen), Zuzendaritza Nagusi honek lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa egitea erabaki du. Hona hemen horretarako

OINARRIAK

Lehenengoa.– Ebazpen honen bitartez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen Garapen eta Prestakuntzaren zuzendariorde lanpostua betetzeko deialdia egiten da, eta bertara honako hauek aurkez daitezke: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioen erakundeei atxikitako langile finkoak, lanpostua jabetzan dutenak A1/A2 lanbide-taldean (funtzionarioak, estatutarioak nahiz lan-kontratuko langile finkoak), baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko nahiz bere erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioak ere, lanpostua jabetzan dutenak A1/A2 lanbide-taldean. Horrez gain, hautagaiek ondoko baldintzak ere bete beharko dituzte:

1.– Titulazio akademikoa: A1/A2 lanbide-taldeetako edozein unibertsitate-lizentziatura eduki beharko dute.

2.– Esperientzia: 5 urteko esperientzia izan beharko dute, A1/A2 lanbide-taldeetako zereginetan.

3.– Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta Osakidetzako Euskara Planean ezarritako gainontzeko betebeharrrak.

Bigarrena.– Deialdi honetan, ondoko merezimenduak kontuan hartuko dira:

1.– Profesionalen prestakuntzaren, plangintzaren eta beharren ebaluazioaren alorreko eskarmentua, prestakuntza eta/edo ezagutzak.

2.– Giza baliabideen ebaluazio eta garapen prozesuen alorreko eskarmentua, prestakuntza eta/edo ezagutzak.

3.– Lankidetzaren, parte hartzearen eta komunikazioaren eremuak barnean hartzen dituzten proiektu eta teknologien alorreko eskarmentua, prestakuntza eta/edo ezagutzak.

4.– Euskalduntze eta berdintasun planen ezarpenean izandako eskarmentua.

5.– Lidergorako, antolaketarako eta taldeen dinamizazioa kudeatzeko gaitasuna.

Hirugarrena.– Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Erakunde Zentraleko Giza Baliabideetako Zuzendaritzara igorri beharko dituzte eskabideak, 15 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera. Aurkeztu ahal izango dira, halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako eran.

Laugarrena.– Deialdi honetan parte hartu nahi duten izangaiek, eskabidearekin batera, honako hauek adierazten dituen curriculum vitaea aurkeztu beharko dute:

– Titulu akademikoak.

– Orain arte betetako lanpostuak.

– Lanbidean eta kudeaketa sanitarioan daukaten esperientzia.

– Ikasketak, ikastaroak, ponentziak, argitalpenak, hizkuntzak eta egoki iritzitako beste edozein merezimendu.

Eskabidearekin batera, eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen egiaztagiriak ere aurkeztu beharko dituzte. Halaber, argitalpenak, txostenak edota egokitzat jotako beste edozein agiri ere aurkez dezakete.

Bosgarrena.– Deialdi hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez ebatziko da. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abuztuaren 14a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN LUIS DIEGO CASALS.


Azterketa dokumentala