Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

153. zk., 2019ko abuztuaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3893

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 532/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.

Judizioa: 532/2018, behin betiko neurriak aldatzeari buruzkoa.

Gaia: behin betiko neurriak aldatzea.

Demandantzailearen prokuradorea: Maria de las Mercedes Marco Saenz de Ormijana.

Judizio horretan epaia eman da 2019-05-09an, eta ondorioz prozedura amaitu da.

Tina Rita Ogbons demandatua gaur egun non bizi den ez dakigunez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeak 497.2 artikuluan xedatzen duenarekin bat etorriz.

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke ediktua argitaratzen denetik hogei egun baliodun igaro baino lehen, jakinarazitako ebazpenean ezartzen den bezala.

Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean. Bertara joanez gero, osorik aztertu ahal izango du.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 20a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala