Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

153. zk., 2019ko abuztuaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3892

EDIKTUA, 288/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zk.ko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: prozedura arrunta 288/2018.

Gaia: kontratua izatearen aitorpena eta prekarioko uztarazpena.

Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Amalia Rodriguez Zuñiga eta Zigor Capelastegui Cristobal.

Aipatutako judizioan, honako hau erabaki da:

– Jesus Maria Achicallende Rementeriari ediktu bidez jakinaraztea 2019-07-22an prozesu horretan emandako epaia. Ebazpenaren kopia eskuragarri du bulego judizial honetan, eta oso-osorik ezagutu ahal izango du bertan.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.

Aipatutako pertsonaren egungo bizilekua edo egoitza zein den ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, ediktu hau argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-taulan, honako eginbide hau gauzatu ahal izateko: jakinaraztea.

Getxo (Bizkaia), 2019ko uztailaren 23a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala