Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

153. zk., 2019ko abuztuaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3891

EDIKTUA, gauza erkidearen zatiketari buruzko 526/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Barakaldo Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.

Judizioa: 526/2018 prozedura arrunta.

Gaia: gauza erkidearen zatiketa.

Demandantzailearen prokuradorea: Begoña Ferrero Pereira.

Judizio horretan epaia eman da 2019-05-13an, eta ondorioz prozedura amaitu da.

Joel Garachana Canaval demandatua gaur egun non bizi den ez dakigunez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeak 497.2 artikuluan xedatzen duenarekin bat etorriz.

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke ediktua argitaratzen denetik hogei egun baliodun igaro baino lehen, jakinarazitako ebazpenean ezartzen den bezala.

Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean. Bertara joanez gero, osorik aztertu ahal izango du.

Barakaldo, 2019ko uztailaren 18a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala