Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

153. zk., 2019ko abuztuaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
3888

EBAZPENA, 2019ko abuztuaren 6koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Zerbitzu zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko ekainaren 5eko Aginduan aurreikusitako balorazio-batzordearen osaera. 2019ko ekainaren 5eko Agindu horren bidez, baso-bioekonomiako berrikuntza-proiektuetarako dirulaguntzen 2019ko deialdiaren oinarriak onartu ziren.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko ekainaren 5eko Aginduaren bidez, baso-bioekonomiako berrikuntza-proiektuetarako dirulaguntzen 2019ko deialdiaren oinarriak onartu ziren.

Aginduaren eranskinaren 11. oinarriak ezartzen duenez, proiektuak ebaluatu eta baloratzeko, eta balorazio-irizpide objektiboak aplikatzeko eta haiek haztatzeko, balorazio-batzorde bat sortuko da. Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren hiru pertsonak osatuko dute, eta ikerketa-programen arduraduna izango da batzordeburua. Pertsona hauek izendatu dira Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen 2019ko uztailaren 30eko ebazpenaren bidez.

Halaber, adierazten da balorazio-batzordearen osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela, Zerbitzu zuzendariak emandako ebazpen baten bidez.

Esandakoaren ondorioz, hau

EBAZTEN DUT:

Baso-bioekonomiako berrikuntza-proiektuetarako laguntzak emateko balorazio-batzordearen osaera jakinaraztea –laguntza horiek 2019ko ekainaren 5eko Aginduaren bidez iragarri ziren–:

Batzordeburua: Santiago Martínez Martínez de Lizarduy, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzaren ikerketa-programen arduraduna.

Bokala: Mario Michel Rodríguez, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzaren Industria/Merkataritza arloaren enpresa-programako arduraduna.

Idazkaria: Josune Jayo Garro, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzaren sustapeneko eta lehiakortasuneko teknikaria.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abuztuaren 6a.

Zerbitzu zuzendaria,

MARÍA TERESA AMEZQUETA ALEGRÍA.


Azterketa dokumentala