Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

152. zk., 2019ko abuztuaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3876

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 217/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.

Judizioa: 217/2019 hitzezko judizioa.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Demandatzailearen prokuradorea:

Judizio horretan, honako hau erabaki da:

Angel Maria Amigot Murciaren jaraunspen jasogabeari, prozesu horretan 2019-05-09an emandako epaia jakinaraztea, ediktu bidez. Epaiaren kopia eskuragarri dago, bulego judizial honetan, non aukera izango baitu haien eduki osoa ezagutzeko.

Ebazpen horren aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Aipatutako pertsonaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzen da, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Donostia, 2019ko uztailaren 11.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala