Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

148. zk., 2019ko abuztuaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

ARLOBI, S. COOP.
3800

IRAGARKIA, Arlobi, S. Coop. sozietatearen desegiteari buruzkoa.

2019ko uztailaren 11n, deialdia egin ostean, likidazioan zegoen Arlobi, S. Coop. sozietatearen Ohiko Batzar Orokorra egin zen eta, bertan, legez eskaturiko gehiengoarekin, besteak beste, honako erabaki hauek hartu ziren:

ERABAKIAK

«Arlobi, S. Coop. desegitea».

«Likidazioan dagoen Arlobi, S. Coop. sozietatearen Kontseilu Nagusiko administrariak etetea».

«Honako kide hau izendatzea, sozietate kooperatiboko likidatzaile bakar gisa: Iker Izurieta Elorduy (NAN zk.: **691**3F».

«Likidatzaile bakarrari ahalmena ematea notario aurrean agertzeko eta harturiko erabakiak ezagutzera eman ditzan eta kooperatibaren izenean eta haren ordezkari gisa, dokumentuak egin ditzan eta harturiko erabakiak Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatzeko beharrezkoak diren kudeaketak egin ditzan».

«Likidazioan dagoen Arlobi, S. Coop. Sozietatearen likidazioaren hasierako balantzea (2019ko ekainaren 20an itxitakoa) onartzea».

Jasota geratzen da aipaturiko erabakien dokumentazioa interesdunaren esku dagoela kooperatibaren sozietatearen egoitzan.

Bilbao, 2019ko uztailaren 23a.

Likidatzaile bakarra,

IKER IZURIETA ELORDUY.


Azterketa dokumentala