Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

148. zk., 2019ko abuztuaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
3775

EBAZPENA, 2019ko uztailaren 29koa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, zeinaren bidez ebazpen hau aldatzen baita: Ebazpena, 2018ko abuztuaren 2koa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitara ematea Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren bitartez iragarritako oposizio-lehiaketa gainditu duten izangai hautatuen behin betiko zerrendak, bai eta espezialitate berriak eskuratzeko prozedura gainditu duten izangaien behin betiko zerrendak ere.

Hezkuntzako sailburuaren 2019ko uztailaren 3ko Ebazpenaren bidez, Jon Etxebarria Rozasek Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2018ko abuztuaren 2ko Ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa baietsi da. Ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko eta horra iristeko Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren bidez burututako hautaketa-prozeduran hautatutako pertsonen behin betiko zerrendak argitaratu ziren.

Errekurtsoa baietsi egin denez, Jon Etxebarria Rozasi 7,8544 puntuko puntuazio globala aitortzen zaio Bigarren hezkuntzako irakasleen kidegoan, Euskara eta Literatura espezialitatean, hautaketa-prozesuan horrek dituen ondorio guztiekin.

Aipatu espezialitate horretan ez ziren deialdian eskainitako lanpostu guztiak bete, eta hautatutako azken pertsonak 3,9259 punturekin lortu zuen lanpostua.

Ondorioz, honako hau,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2018ko abuztuaren 2ko Ebazpena aldatzea (ebazpen horren bidez xedatu zen argitara ematea Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren bitartez iragarritako oposizio-lehiaketa gainditu zuten izangai hautatuen behin betiko zerrendak) eta Jon Etxebarria Rozas izangai hautatuen zerrendan sartzea Euskara eta Literatura espezialitatean (Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa), 2. hizkuntza-eskakizuna, txanda irekia, 7,8544 puntuko puntuazio globalarekin.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko dute Hezkuntzako sailburuordearen aurrean. Horretarako, hilabeteko epea egongo da hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 29a.

Langileak Kudeatzeko zuzendaria,

JON KARLOS AGUIRRE HUERGA.


Azterketa dokumentala