Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 2019ko abuztuaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
3711

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita SAN-48A001-61-2019 zenbakia duen zehapen-espedientean instrukzio egilearen 2019ko ekainaren 28ko ebazpen-proposamena.

Ezinezkoa izan da aipatu den ebazpen-proposamena aurrez aurre jakinarazi, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Horren arabera, jakinarazten da MC Reparaciones sozietateari SAN-48A001-61-2019 zenbakia duen zehapen-espedientean ebazpen-proposamena eman zaiola 2019ko ekainaren 28an, eta Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren abenduaren 22ko 6/2003 Legeko 50.6 artikuluan zehazten den arau-haustea leporatzen zaiola.

Legezko ohartarazpenak:

Interesdunak 15 eguneko epean Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak Bilbon duen bulegora (Errekalde Zumardia 39-A) bertaratu ahal izango dira ebazpen-proposamenaren eduki osoa ezagutzeko eta egoki iritzitako alegazioak egiteko.

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 22a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

NORA ABETE GARCÍA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala