Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 2019ko abuztuaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BETEARAZPENEKO ZERBITZU ERKIDE PROZESALA. ARLO ZIBILEKO LAN-ARLOKO ETA ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIEN ATALA. DONOSTIA / SAN SEBASTIÁN
3708

EDIKTUA, titulu judizialak betearazteko 2270739/2011 - C62 prozeduraren ondoriozkoa.

Betearazpeneko Zerbitzu Erkide Prozesala. Arlo zibila, lan-arloa eta administrazioarekiko auzien arloa. Donostia.

Titulu judizialak betearazteko judizioa: 2270739/2011.

Gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

Demandantzailearen prokuradorea: Maria Begoña Alvarez Lopez.

Aipatutako judizioan honako hau erabaki da:

– Ediktu baten bidez Valerian Chubinidze jaunaren jaraunsle ezezagunei jakinaraztea prozedura hau abian dela; hain zuzen ere, betearazpena eragin duen autoa, 2011ko ekainaren 2koa jakinaraztea. Autoaren kopia bulego judizial honetan jaso dezakete, eta oso-osorik aztertu ahal dute.

Pertsona horiek non bizi diren ez dakigunez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeak 156.4 eta 164. artikuluetan xedatzen duenarekin bat etorriz, ediktu hau epaitegi honetako iragarki-oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da, jakinarazpenaren eginbidea egiteko.

Donostia, 2019ko uztailaren 1a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala