Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 2019ko abuztuaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3682

1136/2019 EBAZPENA, ekainaren 25ekoa, Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena. Honen bidez, Elsira Boveda Carro andrea aldi baterako izendatzen da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces Erakunde Sanitario Integratuko Erradioterapia Onkologikoko (Erradiokirurgiako Atala) atal sanitarioko buru, lau urteko eperako eta luzatzeko aukerarekin.

1876/2018, urriaren 31ko Ebazpenaren bitartez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko Erradioterapia Onkologikoko atal sanitarioko buru (Erradiokirurgiako Atala) lanpostua lehiaketaren bidez betetzeko.

Balorazio Batzordea aurkeztutako eskabideak baloratu ditu, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Elsira Boveda Carro andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko Erradioterapia Onkologikoko (Erradiokirurgiako Atala) atal sanitarioko buru.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko, 8/1997 Legeko 28. Artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko, 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko, 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat, zera

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Elsira Boveda Carro andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko Erradioterapia Onkologikoko (Erradiokirurgiako Atala) atal sanitarioko buru izendatzea aldi baterako.

Bigarrena.– Aldi baterakoa izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean xedatutakoarekin bat etorriz, eta data honetatik aurrera ondorioak izango ditu: 2019ko uztailaren 1a.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitutakoan lanpostua utziko du, ezpada luzapena onartzen, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko, 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kargutik kendu ahal izango dute, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren 6. atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunei eta Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko Pertsonaleko Zuzendaritzari.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, ebazpen hau EHAAn argitaratzen den hurrengo egunetik hilabeteko epean.

Barakaldo, 2019ko ekainaren 25a.

Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces ESIko zuzendari gerentea,

SANTIAGO RABANAL RETOLAZA.


Azterketa dokumentala