Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2019ko uztailaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
3605

IRAGARKIA, Osasuneko sailburuordearen 2019ko ekainaren 18ko Ebazpena jakinarazteko dena; ebazpen horren bidez, B-3/2019-S zehapen-espedientean aurkeztutako gorako errekurtsoa ebazten da.

2019ko ekainaren 18an, Osasuneko sailburuordeak ebazpena eman zuen interesdunak aurkeztutako gorako errekurtsoa ezesteko, 600 euroko izuna ezarri zion ebazpenaren kontra, hain zuzen.

Arrikibar 2001 SL entitateari –IFK: B-95161238– ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi aipatutako ebazpena. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Legezko ohartarazpenak:

Ebazpen honen kontra, administrazio-bidea bukatzen baitu, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzietarako epaitegien artean dagokion hartan. Horretarako bi hileko epea izango da, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Halaber, egoki iritzitako beste edozein errekurtso aurkez daiteke. Espedientea ikusi ahal izango da Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Bilbao, Recalde zumarkalea 39 A, 5. solairua – Aholkularitza Juridikoa).

Era berean, interesdunari ohartarazten zaio ordainketa hurrengo epean egin beharko duela: ebazpenaren jakinarazpena hilaren 1a eta 15aren bitartean gertatzen bada, jakinarazpen-datatik hurrengo hileko 5a arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun balioduna arte. Ebazpenaren jakinarazpena hilaren 16a eta azkeneko egunaren bitartean gertatzen bada, jakinarazpen-datatik hurrengo hileko 20a arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun balioduna arte.

Ordaintzeko modua: ordainketa-gutuna eskatu behar da Osasun Saileko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (lehenago aipatutako lekuan).

Aipatutako borondatezko epean isunaren ordainketa egin ezean, behatze bidez bilduko da, indarrean dauden xedapenen arabera, eta dagozkion gainordainekin batera.

Hori guztia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Bilbao, 2019ko uztailaren 15a.

Bizkaiko Osasuneko lurralde-ordezkaria,

JESUS ZUBIA ARRATIBEL.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala