Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2019ko uztailaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA SAILA
3603

IRAGARKIA, zeinaren bidez dei egiten baitzaie Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian bideratutako 166/2019 prozedura laburtuan interesa duten pertsonei.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendariak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

166/2019 prozedura laburtua. Aurelie Hollerek aurkeztu zuen, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2019ko urtarrilaren 8ko Ebazpenaren kontra. Ebazpen horrek ezesten du eskatzaileak EAEko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetan irakasleen zerrendan sartzeko eskaera ez onartzearen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa (espezialitateak: 0102-frantsesa eta 0751-frantsesa).

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan agindutakoaren arabera, aipatutako prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegira bertaratu ahal izateko eta aipatutako prozeduran alderdi gisa pertsonatu ahal izateko.

Emango den epaiak eraginda suerta litezkeenak interesdunak dira prozedura horretan, eta eranskinean agertzen diren zerrendetako postuetan agertzen dira.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 18a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

ERANSKINA
EMANGO DEN EPAIAREN ERAGINPEAN EGON DAITEZKEEN HAUTAGAIEN ZERRENDA

Demanda baiesteak eragina izan dezake jarraian agertzen diren espezialitate hauetako hautagaiengan:

- Espezialitatea 0102 frantsesa.

- Espezialitatea 0751 HEO frantsesa.


Azterketa dokumentala