Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2019ko uztailaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3599

EDIKTUA, 1272/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.

Judizioa: 1272/2018 hitzezko judizioa.

Gaia: hitzezko judizioa.

Demandatzailearen prokuradorea: Soledad Carranceja Diez.

Nik, Cristina Arana Tamayo-k, Justizia Administrazioaren letraduak, honako hau jakinarazten dut:

Judizio horretan, epaia eman da 2019ko uztailaren 8an. Hona hemen goiburua eta epaitza:

Ikusi dira, diru-zenbateko bat erreklamatzeko, epaitegi honetan bideratu den 1272/2018 hitzezko judizioaren autoak; prozedura Carranceja prokuradoreak eskatu du, Murua letraduak defendatzen dituen José M.ª Font Sierra eta Leire Peña García jaun-andreen ordezkari gisa, auzi-ihesean den «Buenpas SL»-ren aurka.

EPAITZA

Baiesten dut diru-zenbateko bat erreklamatzeko aurkeztu den demanda. Demanda hori Carranceja prokuradoreak aurkeztu du, Murua letraduak defendatzen dituen José M.ª Font Sierra eta Leire Peña García jaun-andreen ordezkari gisa, auzi-ihesean den «Buenpas SL»-ren aurka. Horrenbestez,

«Buenpas SL» kondenatzen dut Leire Peña García-ri 833,26 euro ordaintzera eta José M.ª Font Sierra-ri 136,8 euro ordaintzera; bi kasu horietan, gainera, legez ezarritako interesak sortuko dira, 2018ko abenduaren 14tik ebazpena ematen den egunera bitartean, PZLren 576. artikuluan xedatutakoaren kalterik gabe.

Kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot berariaz.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Ebazpen horren aurka ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu, PZLren 455.1 in fine artikuluan xedatutakoaren arabera.

Buenpas SL demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZL).

Ebazpen horren aurka ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean. Han aztertu ahal izango du oso-osorik.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 8a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala