Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2019ko uztailaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3598

EDIKTUA, 883/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.

Judizioa: 883/2018 prozedura arrunta.

Gaia: judizio arrunta.

Nik, Yolanda Mendia Rodriguezek, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letraduak, honako hau jakinarazten dut:

Judizio horretan, epaia eman da 2019-06-24an. Horren bidez, prozesuari amaiera eman zaio. Hona hemen epaiaren goiburua eta epaitza, hitzez hitz:

Ikusi dira, diru-zenbateko bat erreklamatzeko epaitegi honetan bideratu den 883/2018 judizio arruntaren autoak. Prozedura Usatorre prokuradoreak hasi du, Mata letraduak defendatzen duen Alfredo de la Dehesa Parra jaunaren ordezkari moduan, auzi-ihesean den Alfredo de la Dehesa Parraren aurka.

EPAITZA

Ezesten dut diru-zenbateko bat erreklamatzeko epaitegi honetan bideratu den judizio arruntaren demanda. Prozedura Usatorre prokuradoreak hasi du, Mata letraduak defendatzen duen Alfredo de la Dehesa Parra jaunaren ordezkari moduan, auzi-ihesean den Esther Martínez Fernándezen aurka. Eta demandatua absolbitu egiten dut haren aurka formulaturiko eskaera guztietatik.

Kostuak alderdi demandatzaileari ezartzen dizkiot berariaz.

Esther Martinez Fernandezi demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZL).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, ebazpenean bertan adierazten den eran.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean. Han aztertu ahal izango du oso-osorik.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 1a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala