Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2019ko uztailaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3591

EBAZPENA, 2019ko uztailaren 2koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, 2018-2019 ikasturtean batxilergoko ikasketak amaitu dituzten ikasleei zuzendutako Batxilergoko Sari Bereziak ematen dituena.

Martxoaren 15eko 35/2011 Dekretuak, otsailaren 19ko 166/2013 Dekretuak aldatu zuenak, Batxilergoko Sari Bereziak arautu eta haiek emateko baldintzak ezartzen ditu.

Hezkuntza Sailak, 2018-2019 ikasturtean batxilergoko ikasketak bukatu eta Dekretuan ezarritako baldintzak bete eta helburu horiek lortzeko etengabe saiatu ziren ikasleentzat, Batxilergoko Sari Berezietarako deialdia egin zuen, Hezkuntzako sailburuaren 2019ko apirilaren 5eko Aginduaren bidez (2019ko maiatzaren 3ko EHAA).

Hori dela eta, probak egin ondoren, eta epaimahaiak proposatuta, hau

EBAZTEN DUT:

1.– 2018-2019 ikasturteari dagozkion Batxilergoko Sari bereziak esleitzea, 2018-2019 ikasturteko Batxilergoko Sari Berezietarako deia egiten duen 2019ko apirilaren 5eko Aginduaren hirugarren oinarri arautzailean ezarritakoaren arabera.

2.– Saria jaso duten ikasleen zerrenda argitaratzea; eranskinean jaso da zerrenda.

3.– Ebazpena eta ikasle sarituen behin betiko zerrenda Hezkuntza Sailaren web-orrian jartzea, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 2a.

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,

LUCÍA TORREALDAY BERRUECO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala