Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2019ko uztailaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
3585

IRAGARKIA, entzunaldi-izapidearen jakinarazpenari buruzkoa.

Baimen, Emakida eta Isurketa arloa – Uraren Euskal Agentzia.

Aprobetxamenduen titularrak eta jakinarazpenerako helbideak ezezagunak direnez, edo jakinarazpena egiten saiatu arren lortu ez denez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera, argitaratzen da, Jabari Publikoko Urguneen Araudiaren 165. artikuluaren 4. apartatuan eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 82. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, aipatutako emakida-eskubidea amaitzeko espedientearen berri ematen da. Emakida-eskubideen ezaugarriak iragarki honen eranskinean zehazten dira.

Espedienteak Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoan ikusi ahal izango dira, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera. Epe horretan egoki irizten diren dokumentuak eta egiaztapenak alegatu ahal izango dira. Helbidea: Intxaurrondo kalea 70, 1. solairua – 20015 Donostia.

Iragarki honen eranskinean aipatzen diren interesdunak eta pertsona guztiak jakinaren gainean jartzeko jakinarazten da, eta banakako jakinarazpen gisa balioko du.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 9a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala