Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2019ko uztailaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
3572

EBAZPENA, 2019ko uztailaren 8koa, Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez erabakitzen baita Getxoko eta Leioako udalerrietan (Bizkaia) hondakin arriskugabeen zabortegia itxi osteko kontrol-jarduerarako Getxoko Udalak aurkeztutako proiektu teknikoari dagokion informazio publikoaren izapidea gauzatzea.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzeko abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren xedea da: atmosfera, ura eta lurzorua ez kutsatzea, edo, hori ezinezkoa bada, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea, eta, hori lortzeko, ingurumen osoaren babes-maila handia helburutzat harturik, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezartzea.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzeko abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz, ingurumen-baimen integratua behar da I. eranskinean aipatutako jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu, lekuz aldatu nahiz funtsezko beste aldaketaren bat egiteko; izan ere, ingurumeneko baimen integratuaren helburua da beharrezkoak diren baldintzak ezartzea araua bete behar duten instalazioek arauaren xedea beteko dutela bermatzea; eta, horretarako, prozedura bat gauzatuko da, non bermatuko baita baimen hori ematen parte hartu behar duten administrazio publiko guztien koordinazioa, izapideak arintzearren eta partikularren karga administratiboak gutxitzearren.

Kontuan hartu da, ingurumen-baimen integratua lortzeko xedez, Getxoko eta Leioako udalerrietan (Bizkaia) hondakin arriskugabeen zabortegia itxi osteko kontrol-jarduerarako Getxoko Udalak aurkeztutako proiektuaren ingurumen-baimen integratuari buruzko izapideak ingurumen-organo honetan hasi direla, eta proiektua Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 1. eranskinean dagoela, zeina abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onetsi baitzuen.

Ingurumen-baimen integratua eskuratzeko aurreikusitako prozeduraren arabera, eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak aurkeztu ostean, informazio publikorako aldi bat ezarri behar da, gutxienez 30 egunekoa.

Ondorioz, aintzat harturik abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina, informazio publikorako aldi bat ezartzea erabaki da Getxoko eta Leioako udalerrietan (Bizkaia) hondakin arriskugabeen zabortegia itxi osteko kontrol-jardueraren ingurumen-baimen integraturako proiektu teknikoari, zeina Getxoko Udalak sustatu baitu.

Ikusi dira: 3/1998 Legea, otsailaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurugiroa babesteko Lege Orokorra; 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzekoa; 77/2017 Dekretua, apirilaren 11koa, Ingurumen, Lurralde Politika eta Etxebizitza Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzekoa; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, eta aplikatu beharreko gainerako araudi orokorrak eta berariazkoak, eta, horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Informazio publikoaren izapidean jartzea ingurumen-baimen integraturako proiektu teknikoa –Getxoko Udalak sustatua, Getxoko eta Leioako udalerrietan (Bizkaia) hondakin arriskugabeen zabortegia itxi osteko kontrol-jardueraren ingurumen-baimen integraturako–, 30 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe horretan, egokitzat jotzen diren alegazioak aurkeztu ahal izango dira.

Bigarrena.– Aurreko artikuluan aurreikusitakoa betetzeko, proiektua eskuragarri egongo da Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Antolamendu eta Etxebizitza Saileko Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 2. solairua, Vitoria-Gasteiz) eta Ingurumen, Lurralde Antolamendu eta Etxebizitza Saileko Bizkaiko Lurralde Zerbitzuan ere (Kale Nagusia 23, 7. solairua, Bilbao).

Halaber, herritarrek agiri horiek eskuragarri izan ditzaten, espediente hori Getxoko Udalari bidaliko zaio, informazio publikorako aldian erakutsi dezan.

Era berean, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren taulan (https://euskadi.eus/egoitza) izango dute eskuragarri herritarrek proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterlana.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 8a.

Ingurumeneko sailburuordea,

MARIA ELENA MORENO ZALDIBAR.


Azterketa dokumentala