Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2019ko uztailaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
3568

EBAZPENA, 2019ko uztailaren 8koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko irailaren 27ko Aginduaren bidez deitutako dirulaguntzen onuradunen zerrenda argitara emateko dena. Agindu horren bidez «Basque Label Harategiak» marka berrira atxikitako harategi tradizionalei zuzendutakoak diren minimis-araubidean jasotako 2017ko ekitaldiko laguntzen deialdiaren oinarriak onartzen dira.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko irailaren 27ko Aginduaren bidez, «Basque Label Harategiak» marka berrira atxikitako harategi tradizionalei zuzendutakoak diren minimis-araubidean jasotako laguntzetarako 2017ko deialdia egin zen.

2018ko otsailaren 9ko Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren ebazpen bidez, aipatutako aginduan ezarritakoa betez, eskatutako laguntzak esleitu dira.

Beraz, ebazpenak onuradunei jakinarazi ondoren, eta Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko irailaren 27ko Aginduaren 7.2 oinarrian aurreikusitakoaren arabera, hau

EBAZTEN DUT:

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko irailaren 27ko Aginduaren bidez deitutako dirulaguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea, guztiek horren berri izan dezaten. Agindu horren bidez, «Basque Label Harategiak» marka berrira atxikitako harategi tradizionalei zuzendutakoak diren minimis-araubidean jasotako 2017ko ekitaldiko laguntzen deialdiaren oinarriak onartzen dira.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 8a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

PELI MANTEROLA ARTETA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala