Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

137. zk., 2019ko uztailaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
3522

EBAZPENA, 2016ko azaroaren 21ekoa, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinaren bidez ingurumen-baimen integratua ematen baitzaio produktu likidoak hartzeko, biltegiratzeko eta berriz bidaltzeko instalazio bati; zehazki, Terminales Portuarias SLk Bilboko Portuko Ceballos lurmuturreko zabalgunea z/g helbidean (Zierbena) sustatutakoari.

AURREKARIAK

2014ko uztailaren 31n, Terminales Portuarias SLk ingurumen-baimen integratua emateko eskatu zion Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari, uztailaren 1eko 16/2002 Legeak (kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzkoa) xedatutakoaren arabera, Zierbenako udal-mugartean produktu likidoak hartzeko, biltegiratzeko eta berriz bidaltzeko instalazio baterako.

Era berean, Zierbenako Udalaren txostena aurkeztu zuen, 2014ko uztailaren 10ekoa, jarduera hirigintzarekin bateragarria zela egiaztatzen zuena.

Aurkeztutako agiriak nahikoak zirela egiaztatu ondoren, Ingurumeneko sailburuordeak 2015eko martxoaren 11n emandako Ebazpenaren bidez, Terminales Portuarias SLk sustatutako proiektua 30 egun balioduneko epean jendaurrean jartzea erabaki zen, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, bietan 2015eko martxoaren 30ean.

Jendaurrean jartzeko izapidea amaiturik, alegaziorik aurkeztu ez dela egiaztatu da.

Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, 2015eko maiatzaren 12an, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak txostena eskatu zien Zierbenako Udalari, Uraren Euskal Agentziari, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzari eta Osasun Sailari.

2015eko ekainaren 26an, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan xedatutakoa betez, espediente osoa Terminales Portuarias SLren esku utzi zen, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak egindako ebazpen-proposamenaren zirriborroa erantsita.

2015eko uztailaren 10ean, Terminales Portuarias SLk alegazioak aurkeztu zituen, hondakinen karakterizaziorako baliabide teknikoak eta giza baliabideak eskuratzearekin lotuta.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen (kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzkoa) 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, lege horrek atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea du helburu, edo hori ezinezkoa bada, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezarriz ingurumen osoaren babes-maila altua lortzeko.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskinean (Lege hori aldatu zuen arau honek: ekainaren 11ko 5/2013 Legea, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea, eta Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legea aldatzen dituena) jasota dauden jarduerak garatzen dira instalazioan; horiez gain, aipatu legearen aplikazio-eremuan sartzea ekarri zuten instalazioaren kokapenean garatzen diren jarduera guztiak hartzen ditu barne baimen honek, baita, eranskin horretan jasota ez egonik, jarduera horrekin erlazio teknikoa dutenak eta sor daitezkeen emisioen eta kutsaduraren gainean ondorioak izan ditzaketenak ere.

16/2002 Legearen 9. artikuluak ezartzen duenaren arabera, ingurumen-baimen integratua behar da 1. eranskinean aipatzen direnetako jardueraren bat garatzen duten instalazioak ustiatzeko. Testu bateginaren 11. artikuluaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua berau aplika daitekeen instalazio guztietan betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena ematen parte hartuko duten administrazio publikoen artean koordinatuta egongo den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzeko. Era berean, indarrean dagoen araudian jasotako ingurumeneko administrazio-baimen guztiak egintza administratibo bakar batean bildu nahi dira. Terminales Portuarias SL enpresaren kasuan, baimen hauek ematen dira: hondakinak kudeatzeko baimena, itsasora isurtzeko baimena, atmosferara igortzeko baimena, eta, ingurumeneko beste zehaztapen batzuen artean, hondakinak sortzeari eta lurzoruko eta lurpeko uretako kutsadura prebenitu eta zuzentzeari dagozkionak. Gainera, egiaztatu da espedientean beste administrazio eta erakunde eskudun batzuek ere parte hartu dutela, aginduzko txostenak igorriz.

Aipatu uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 28. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumen-baimen integratua emateko prozedurak jarduera deseroso, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuak egin ahal izateko administrazio eskudunek herritarren ekintzen gainean esku hartzeko dituzten administrazio-bitartekoak ordezkatuko ditu. Ondore horietarako, ingurumen-baimen integratua loteslea izango da tokiko agintarientzat, baldin eta jarduerak egitea ukatzeko edo zuzenketa-neurriak ezartzeko bada; baita goiko arauaren 22. artikuluan jasotako ingurumen-alderdi orori dagokionez ere. Aipatutako 28. artikuluan adierazten da aurrez xedatutakoak ez diela kalterik egiten jarduera sailkatuei buruz aplikatu behar diren autonomia-erkidegoko arauei, eta, Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, jarduera sailkatuen araubidea araututa dagoela otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean (Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babestekoa). Adierazitako aginduak aplikatuz, Terminales Portuarias SLren ingurumen-baimen integratua emateko prozeduran sartuta daude Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean aurreikusitako izapide guztiak.

Azkenik, adierazi behar da ebazpen honek kontuan izan dituela teknika erabilgarri onenak eta aplikatzekoa den sektoreko legeriak zehaztutako neurriak eta baldintzak, bai instalazioak gehienez isuri edo igor ditzakeen gai kutsagarrien muga-balioak zehazteko, bai, ingurumen osoa ahalik eta gehien babesteko helburuz, instalazioaren ustiapenari ezarriko zaizkion bestelako baldintzak erabakitzeko. Zehazki, Europako Batzordearen 2006ko abuztuko «Integrated Pollution Prevention and Control. Reference Document on Best Available Techniques for the Waste Treatments Industries» eta 2006ko uztaileko «Reference Document on Best Available Techniques on Emissions from Storage» BREF dokumentuen edukia kontuan hartu da.

Azaldu dugun guztia aintzat hartuta, espedientean jaso diren txosten guztiak aztertutakoan ebazpen-proposamena egin zen, eta bertan jaso ziren Terminales Portuarias SLk sustatutako proiektuari aplikatu beharreko baldintzak.

Goian adierazitako izapideak amaitu dira, eta uztailaren 1eko 16/2002 Legearen (kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzkoa) 20. artikuluan jasotzen den entzunaldi-izapidea bete da.

Aintzat hartu da organo honek eskumena duela ingurumen-baimen integratu hau emateko, apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuan (Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena) xedatutakoaren arabera.

Honako hauek ikusi dira: Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren ebazpen-proposamena, 2015eko ekainaren 26koa; otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra (Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena babesteari buruzkoa); uztailaren 1eko 16/2002 Legea (kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzkoa); ekainaren 11ko 5/2013 Legea, hura aldatzekoa; urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretua (industriako isurpenen Erregelamendua onartu eta 16/2002 Legea, uztailaren 1ekoa, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzkoa, garatzen duena); ingurumen-ebaluazioari buruzko Legea (abenduaren 9ko 21/2013 Legea); apirilaren 9ko 196/2013 Dekretua (Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena); azaroaren 26ko 30/1992 Legea (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena), urriaren 1eko 39/2015 Legea (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena); eta aplikazio orokorreko gainerako arauak. Ondorioz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Helbide soziala Bartzelonako udal-mugarteko Muelle de la Energía kalean (z/g) duen eta IFK zenbakia B62473301 duen Terminales Portuarias SL enpresari Zierbenako udalerrian produktu likidoak hartzeko, biltegiratzeko eta berriz bidaltzeko instalazio bat jartzeko ingurumen-baimen integratua ematea, Ebazpen honen bigarren apartatuan zehaztutako baldintzen arabera.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskineko 5.6 kategorian dago sartuta jarduera hori:

«5.6.– 5.5 epigrafean bildu ez diren hondakin arriskutsuak aldi baterako biltegiratzea, 5.1, 5.2, 5.5 eta 5.7 epigrafeetan adierazitako tratamenduetako bat aplikatu arte, 50 tonatik gorako edukierarekin, jasotzeko zain dagoen bitartean sortu den lekuan bertan aldi baterako biltegiratzea alde batera utzita».

Gauzatzen den industria-jardueraren bitartez, soltean hartu, biltegiratu eta birbidaltzen dira produktu likidoak, besteren jabetzako petrolio-produktuak eta ontziratu gabeko hondakin likido arriskutsuak eta ez-arriskutsuak. Ez dago eraldatzeko edo nahasteko industria-prozesurik eta, beraz, jarduera biltegiratzera mugatzen da. Baina, produktuak biltegiratzeaz gain, garraio-unitate batetik bestera mugitzen dira biltegiratutako produktuak.

Arau orokor gisa, biltegiratutako produktuak itsasontzitik (bi atrakaleku Punta Ceballosen eta bat Punta Luceron), zisterna-kamioitik (kargatzeko 16 puntu) edo bagoitik (4 karga-puntu) jasotzen dira, eta modu berean birbidal daitezke.

Produktuak 79 tangatan daude biltegiratuta; edukiera osoa 321.883 m3 ingurukoa da guztira, eta horiek biltzeko hamar kubetatan banatzen dira (CB1etik CB10era). Gehienez ere 10.000 tm hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsu biltegiratu daitezke, eta hondakinak kudeatzeko eragiketa R12/R13/D15 izango da. Tanga bakoitzak zamalanetarako dituen instalazioak bereizirik daude.

Terminalean bost ponpa-hobi daude, kubeten eta zama-guneen artean kokatuta. Hobi horien sakonera 0,4 m-koa da, gutxi gorabehera, galtzadatik neurtzen hasita. Hobien gainean ponpatzeko ekipoak daude; ekipo horien bidez, tangetan dauden produktuak zamatzeko zutabeetara eta zutabeetan daudenak tangetara eraman daitezke.

Instalazioak garbitzeko prozesuan, gordailuen desgasifikatze-prozesuak egiten dira, modu naturalean nahiz behartuan, haizagailu mekaniko bidez; era berean, erabilitako hodiak garbitzen eta geldotzen dira, pigging teknika erabiliz, hodian produktuaren fluxua eten gabe.

Biltegiratze-tangak esleitzeko orduan, honako irizpide hauek hartzen dira kontuan: lehenik eta behin, berriz biltegiratu nahi den hondakin mota bera biltegiratuta egon den tangak aukeratu behar dira hutsik dauden tangen artean, beharrezkoak ez diren garbiketa-eragiketak saihesteko. Baldintza hori betetzen duen biltegiratze-tangarik ez badago, biltegiratze-tanga egoki bat aukeratu behar da, biltzeko kubetaren APQ sailkapenaren, erabilgarritasunaren eta biltegiratze-gaitasunaren arabera.

Instalazioan sortutako hondakin-uren honako fluxu hauek daude: 24 biztanlerentzat dimentsionatutako erabateko oxidazio-sistema baten bidez tratatzen diren ur sanitarioak eta instalazioak garbitzetik eratorritako industria-urak eta kutsadura arrasta dezaketen jariatze euri-urak; horiek kutsadura-kargaren arabera tratatuko dira hidrokarburoen bereizgailu batean, edo tratamendu fisiko-kimiko batetik igarotzen dira.

Hondakin-urak Abrako estuariora isurtzen dira Bilboko Portuan, Zierbenako udal-mugartean (Bizkaia), goian deskribatutako prozesuetatik igaro ondoren.

Sortutako hondakin arriskutsuak zein ez-arriskutsuak gordailuen garbiketatik datoz, nagusiki.

Terminales Portuarias SLren jardueran, teknika erabilgarri onenak aplikatzen dira, honako BREF txosten europarretan jasota daudenak:

– «Integrated Pollution Prevention and Control. Reference Document on Best Available Techniques for the Waste Treatments Industries» BREF txostena (2006ko abuztua).

– Biltegiratzeari buruzko «Reference Document on Best Available Techniques on Emissions from Storage» BREF txostena (2006ko uztaila).

Proiektuak, besteak beste, neurri hauek biltzen ditu, zeinak teknika erabilgarri onenak direla pentsa baitaiteke:

– Prebentzioko mantentze-planen diseinua, erreminta informatiko bidez.

– Tanga atmosferikoak eta lurrazalekoak.

– Eguzki-erradiazioa islatuko duten koloretako tangak.

– Hodien bitartez egindako ontzi-aldaketak.

– Lurruntze-gaitasun handiko substantzien andelak, barne-pantaila flotatzaile bidez.

– Segurtasuna kudeatzeko sistema baten ezarpena.

– Ihesen trataera, pintura antikorrosiboak erabiliz.

– Gainezkatzearen kontrako detekzio-sistemak.

– Lurrunak hautemateko sistemak.

– 6 mm-ko lodiera baino handiagoa duten tanga-hondoak, barrera iragazgaitzak hondoetan eta drainatze-kontrola eraztunaren oinarrian.

– Gordailu guztien kokapena, bildu beharreko produktuentzat egokia izango den materialarekin egindako atxikipen-kubetetan, barruan instalatutako ontzi handienaren edukia hartzeko moduko gaitasuna izango duena.

– Suteen kontrako ekipoak, barneko larrialdi-planarekin bat etorriz.

– Hodiak batzeko junturak eta bridak ahalik eta gehien murriztea.

– Integritate altuko juntura bidezko konexioen erabilera, gai toxikoak, kartzinogenikoak edo beste gai arriskutsu batzuk garraiatzeko orduan.

– Gasolioa kargatzeko postuetan sortutako lurrunen berreskuratze-unitate bat.

– Bonba edo unitate konpresore egokia finkatzea xaflara edo egiturara.

– Pistoi edo orratzezko balbulen gisako laginketa-balbulak eta bloke-balbulak erabiltzea produktu lurrunkorren laginketa-puntuetan.

– Zirkuitu itxiko laginketa-hodiak instalatzea hodien purgetan.

Bigarrena.– Terminales Portuarias SLk Zierbenako udal-mugartean (Bizkaia) produktu likidoak hartzeko, biltegiratzeko eta berriz bidaltzeko sustatu duen jardueraren ustiapenean baldintza eta betekizun hauek ezartzea:

A) Gutxienez seiehun mila (600.000) euroko erantzukizun zibileko aseguru bat eratu beharko da, honako hauek estaliko dituena: hirugarren pertsonei edo horien ondasunei sortutako balizko kalteengatiko kalte-ordainak, eta baimen honek onartutako jardueraren ondorioz aldatzen den ingurumena konpondu eta berreskuratzeko kostuak.

Aseguru horren zenbatekoa urtero eguneratu ahal izango da, aurreko 12 hileko kontsumo-prezioen indizearen arabera (KPI) handituz.

B) Laurehun mila (400.000) euroko fidantza jartzea, Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 20. artikuluaren 4.b) letran xedatutakoari jarraikiz. Fidantza horren zenbatekoa zehazten da, hondakinak tratatu eta biltegiratzeko gehieneko gaitasunen arabera.

Fidantza horren zenbatekoa urtero eguneratu ahal izango da, aurreko 12 hilabeteetako kontsumoko prezioen indizearen (KPI) arabera igota.

Jarritako fidantza ez da itzuliko, Ingurumen Sailburuordetzak Terminales Portuarias SLk sustatutako hondakin arriskutsuak kudeatzeko jarduera uztea baimendu arte edo dagokionean jarduera uzteko finkatutako baldintzak bete arte; baldintza horiek, betiere, lurzoruaren kalitate-adierazpenean ezartzen diren betekizunak barne hartuko dituzte.

C) Administrazioarekiko harremanez arduratuko den goi-mailako tituludunaren gainean Ingurumen Sailburuordetzari eman dizkion datuetan aldaketarik balego, Terminales Portuarias SLk aldaketa horien berri emango du.

D) Neurri babesle eta zuzentzaileak, indarrean dagoen araudiaren arabera eta ondorengo apartatuetan ezarritakoari jarraituz, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala burutuko dira:

D.1.– Hondakinak jaso, manipulatu eta biltegiratzeko baldintzak eta kontrolak.

Instalazioan hartzeko, biltegiratzeko eta berriz bidaltzeko onartzen diren hondakinak ondorengo apartatuetan zehaztuko dira, non horiek zuzen kudeatzeko zehaztapenak jasotzen baitira.

D.1.1.– Hondakin onargarriak.

Terminales Portuarias SLk ondorengo Europako Hondakinen Zerrendako EHZ kodea duten hondakin hauek tratatu ahal izango ditu goian aipatutako tratamendu-sistemen bidez. Zerrenda hori Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakiaren bidez argitaratu zen (Erabaki horren bidez aldatu egin zen 2000/532/EE Erabakia, hondakinen zerrendari buruzkoa, Europako Parlamentuaren eta Batzordearen 2008/98/EE Zuzentarauan xedatutakoa betetzeko). Halaber, aipatutako erabakiaren arabera emango zaie hondakinei dagokien kodea eta sailkapena, baita Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko 1357/2014 (EB) Erregelamenduan ezarritakoaren arabera ere. Erregelamendu horrek ordezten du Europako Parlamentuaren eta Batzordearen hondakinei buruzko 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina, zuzentarau jakin batzuk indargabetzen zituena. Hortaz, ondoren adierazitako hondakin hauek baino ez dira onartuko:

Transferentzia-zentroa - Aldi baterako biltegiratzea.

(Ikus .PDF)

Halaber, zama-, hustuketa- eta berrontziratze-eragiketak baimentzen dira, behar izanez gero, hondakinentzat.

– Nolanahi ere, baimen honen eremutik kanpo geratzen dira hondakin leherkor, erregarri eta infekziosoak (HP1, HP2 eta HP9 kodeekin identifikatutako arrisku-ezaugarriak dauzkatenak), bai eta HP12 arrisku-taldearen barruko hondakinak ere.

– Terminales Portuarias SLk industrian sortutako etxeko zaborrak eta merkataritza-hondakinak kudeatu ahal izango ditu (20. taldeko EHZ kodea duten hondakinak), ebazpen honetan adierazi direnak soilik, baldin eta dagozkion udal-ordenantzen arabera ez bada beharrezkoa hondakinok hondakinen kudeaketa-sistema publiko bati entregatzea.

– Bateragarriak diren hondakinekin bakarrik egin ahal izango dira taldekatze-lanak, baldin eta, ekoizle desberdinek sortutakoak izan arren, hondakin horiek batera kudeatu behar badira. Bateragarriak diren egiaztatzeko, ezaugarri fisiko-kimikoak eta hondakina jaso ondoren egindako karakterizazio zehaztua hartuko dira kontuan, bai eta sortuko den nahasketarako aurreikusitako azken helmuga ere. Hondakin bateragarriak taldekatzean, ezin izango da inolaz ere hondakinen arriskua handitu, eta ezin izango dira inolaz ere sortuko den hondakina gero kudeatzeko dauden mugak areagotu, batez ere hondakin horiek birziklatu edo balioztatu egin badaitezke.

– Andeletan edo edukiontzietan biltegiratutako hondakin arriskutsuak, soltean jaso direnak edota ontzietatik atera ondoren taldekatu direnak, hondakin eta/edo hondakin talde bakoitzerako bakarrik erabil daitezkeen andeletan biltegiratuko dira. Kasu honetan, eta aurreko puntuan adierazitakoarekin bat etorriz, izaerari, konposizioari, kodetzeari eta helmugari dagokienez homogeneoak diren hondakinak bakarrik biltegira daitezke batera andeletan, eta karakterizatu egin beharko dira aurrez, taldekatze horretatik sortutako hondakinak arriskua handitzen ez duela edo kudeaketa zailtzen ez duela egiaztatzeko. Barruan duten hondakinaren helmugaren eta ezaugarrien arabera identifikatuta egongo dira uneoro gordailuak.

D.1.2.– Hondakinen sarrera kontrolatzea.

Instalaziora iristen diren hondakinen kontrola egin beharko da, ebazpen honetako baldintzekin bat instalazioan onargarriak direla bermatzeko.

Ezin izango dira onartu baimen honetan adierazitakoez bestelako hondakinak. Nolanahi ere, hondakin mota gehiago kudeatu ahal izateko, beharrezkoa izango da Ingurumen Sailburuordetzaren onarpena lortzea aldez aurretik, eta ebazpen honen I. apartatuan ezartzen dena betetzea.

Instalazioan tratatzea aurreikusten den hondakin-jatorri berri bakoitzeko, eragileak tratamendu-kontratua bete beharko du, IKS-eeM sistemako erakundeak bertsioa erabiliz (www.eper-euskadi.net webgunean eskuragarri), non, hala badagokio, hondakina onartzeko parametro mugatzaile edo baldintzatzaileen proposamena jasoko baita.

Ebazpen honen D.1.1 apartatuan jasotako hondakinak onartu aurretik, Terminales Portuarias SL enpresak horiek karakterizatu beharko ditu, baimena helburu duten instalazioetan hondakin horiek hartzeko, aldi baterako biltegiratzeko eta berriz bidaltzeko aukerak egiaztatzeko helburuarekin.

Terminales Portuarias SLk ezin izango ditu hartu beste ezaugarri batzuetako hondakinak, ezta, onargarritzat jo arren, xede-kudeatzaileak ezarritako onespen-baldintza mugagarriak betetzen ez dituztenak edo, hala badagokio, enpresa talde beraren besten autonomia-erkidego batzuetako instalazioei emandako baimenetan ezarritako mugak betetzen ez dituztenak ere.

Egiaztatu egin beharko da taldekatutako hondakinen banakako partida onartzeko baldintzak betetzen direla.

Hondakin bat onartzeko aukera egiaztatu eta gero, Terminales Portuarias SLk onarpenaren agiria bidaliko dio hondakinaren titularrari, non baldintzak eta, hondakina entregatzen ez bada, epemuga ezarriko baitira. Horrez gain, hondakina onartzeko parametro mugatzaileak edo baldintzatzaileak jasoko dira, eta, hala badagokio, hondakin-partida bakoitza hartu aurretik analizatu beharreko parametroak.

Beste autonomia erkidego batzuetatik datozen hondakinak lekualdatzeko, Estatuaren lurraldearen barruko hondakinen lekualdaketa arautzen duen 180/2015 Errege Dekretua, martxoaren 13koa, eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena bete beharko da.

Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipen eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluaren arabera.

Biltegiratu beharreko hondakin bakoitzaren onarpen-dokumentuarekin batera, hondakinaren ekoizlearen eta Terminales Portuarias SLren arteko konpromisoa sinatu dela egiaztatu beharko zaio Organo honi, hondakina ekoizleari berriz bidali ahal izateko.

Autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioak aintzat hartuta, Organo honek kasuan kasuko azalpenak eska ditzake, argitu diezaioten zergatik den ekonomikoki eta teknikoki ezinezkoa baimen honen barneko hondakinak Euskal Autonomia Erkidegoan kudeatzea.

Edonola ere, birziklatu edo balorizatu daitezkeen hondakinak helburu horietara bideratuko dira, eta Terminales Portuarias SLk betetako onarpen-agirietan jasoko da gertaera hori.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakinak Kudeatzeko eta Prebenitzeko 2020 Planaren helburu estrategikoetan ezarritakoaren arabera, hondakinak ebazpen honen babesean emandako onarpen-agiri baten kargura bidali aurretik, ingurumen-organo honek baliozkotu beharko du agiri hori. Ezingo da Terminales Portuarias SLk kudeatu beharreko hondakin arriskutsurik jaso organo honek ez badu aldez aurretik baliozkotu onarpen-agiria, eta baliozkotzea 15 egun naturaleko epean egin beharko da, agiria jasotzen denetik zenbatzen hasita. Epe hori igarota, ez bada izan posizionamendu berariazkorik, hura aldekoa dela ulertuko da. Baliozkotu beharreko onarpen-agirian, besteak beste, honako datu hauek jaso beharko dira: parametro mugatzaileak, hondakinen identifikazioa, eta iraungitze-data, baldin eta hondakinik ez bada entregatzen.

Era berean, baldin eta hondakina onartzeko baldintzen jarraipena egitean ikusten bada baldintzak ez direla bete eta, beraz, partida ez dela onartu, berehala jakinarazpen bat bidali beharko zaio organo honi, posta elektroniko bidez (ippc@euskadi.eus), honako hauen berri emanez:

– Baztertzeko arrazoia.

– Beste kudeaketa-bide bat ala hondakina bidaltzaileari itzultzea proposatzen den.

– Beste kudeatzaile bati bidaltzea proposatzen bada, nahitaezkoa izango da dagokion onarpen-agiria aurkeztea, betiere lekualdaketa egin aurretik.

– Ekoizleari itzultzen bazaio, kontrol- eta jarraipen-agiriko gorabeheren atalean jaso beharko da gertakari hori, eta lekualdaketaren data eman.

Onartu ez den partida beste autonomia-erkidego batetik badator, jatorrizko ingurumen-organoari ere jakinarazi beharko zaio.

Hondakinak onartu eta jasotzeko aukera egiaztatu asmoz, Terminales Portuarias SLk hondakinen onarpen-parametroak egiaztatzea ahalbidetuko duten baliabide teknikoak eta giza baliabideak izan beharko ditu uneoro. Onarpena baldintzatzen duten parametro horiek ezartzea, kasu guztietan eta hondakin-partida bakoitzerako, metodo homologatuaren bidez egingo da; laborategiko buru batek gainbegiratu beharko du eta espezializatutako tituluduna izan beharko da.

Baimendutako EHZ kodea duen hondakin bat onartzerik ez badago, ezezko onarpen-agiria egin beharko da, hondakin hori kudeatzeko ezintasunaren arrazoiak azalduz.

D.1.3.– Zamalanak.

a) Hondakin horien zamalanak egiteko ibilgailuen aparkalekuek zola iragazgaitza izango dute, eta, orobat, beharrezko maldak eta balizko isuriak biltzeko sareak, horiek kutxatila itsurantz edo biltzeko putzurantz zuzentzeko, betiere bidean ibilgailuaren azpitik igaro gabe edo beste ibilgailu edo instalazio batzuetara hurbildu gabe.

b) Plantan, hondakinekin zamalanak egitean edo hondakinak manipulatzean, kontu handia izan beharko da ez dadin gertatu igorpen lauso edo kontrolaz kanpokorik, edo, bestela, emisiook ahalik eta txikienak izateko. Alde horretatik, garrantzitsua izango da ekipoen estankotasuna ziurtatzea.

D.1.4.– Jasotako hondakinak biltegiratzea.

a) Hondakinen gehieneko biltegiratze-epea bi urtekoa izango da hondakinak arriskugabeak badira eta sei hilekoa arriskutsuak badira.

b) Tratatu beharreko hondakinak biltegiratzeko instalazioek lurzoru iragazgaitzak izango dituzte, aurreikusitako zamak jasateko eta izan litezkeen ihes edo isuriei eusteko gai direnak, eta biltegiratze-eremu bereiziak izan beharko dituzte hondakin onargarrien mota generiko bakoitzerako.

c) Hondakin arriskutsuak biltegiratzetik eratorritako arriskuak murrizte aldera, Terminales Portuarias SLk hondakinok gune bereizi batean biltegiratu beharko ditu. Gune horrek lurzoru estankoak izan beharko ditu.

d) Plantan onartutako hondakinak biltegiratzeko orduan, prezipitazio atmosferikoak sartzea eta haizeak hondakinak arrastatzea saihestu beharko da.

e) Horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak izan beharko dira, gerta daitezkeen isuriak kanpora irten ez daitezen. Bilketa-sistemek independenteak izan behar dute hondakin mota hauetarako: isuriren bat gertatu eta nahastuz gero, arriskugarritasuna handitzea edo kudeaketa zailtzea dakartenetarako.

f) Hondakinak desagertu, galdu edo ihes eginez gero, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Zierbenako Udalean.

D.1.5.– Kudeatutako hondakinen datu-erregistroa.

Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 40. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Terminales Portuarias SLk harrera-eskaerak, onarpen-agiriak eta identifikazio-agiriak edota agiri ofizial baliokideak artxibatu beharko ditu, gutxienez 3 urteko epean, eta bertan hauek jasoko ditu hurrenkera kronologikoan: hondakinen kopurua, izaera, jatorria, helmuga eta hondakinak tratatzeko metodoa, eta, aplikatzekoa den kasuan, garraio-modua eta bilketa-maiztasuna. Aipatutako fitxategi kronologikoan sartuko da, orobat, hondakinen ekoizpen- eta kudeaketa-lanen agiri bidezko egiaztapenean bildutako informazioa, eta bertan, gutxienez, honako datu hauek jasoko dira:

– Onartutako hondakinen jatorria (jatorria eta prozesua, enpresa sortzailea eta enpresa garraiolaria).

– Hondakin horien kantitateak, izaera, konposizioa eta identifikazio-kodea.

– Hondakin-sail bakoitzaren onarpen- eta harrera-data, eta, hala dagokionean, entregan sortutako kontrol- zein segimendu-agiria.

– Hondakinak biltegiratzeko andela.

– Onartu ez diren hondakin sortei buruzko datuak (jatorria, kopurua, enpresa garraiolaria, ez onartzeko arrazoiak eta beste norako bat, ordezko aukera gisa).

– Biltegiratutako hondakinak instalazioko zer tokitan dauden.

– Hondakin sortak aurretik egokitzeko edo multzokatzeko eragiketak, datak, parametroak eta partida horiei buruzko datuak, hondakinen ondorengo helmuga eta sorta bakoitzari emandako EHZ kodea.

– Ekoizleari berriz bidaltzeko datak eta haren identifikazio-datuak eta, hala badagokio, sortutako identifikazio-agiriarenak.

Ebazpen honetako D.1.2 apartatuan aipatutako kontrolen emaitzak zenbaki honetan araututako erregistroan jasoko dira, baita Terminales Portuarias SLk egin ditzakeen kontrasteko horiek ere.

Hilean behin, Ingurumen Sailburuordetzara bidali beharko dira (ippc@euskadi.eus helbide elektronikora), Excel formatuan, organo honek ezarritako eredua erabiliz eta bertan jasotako informazioa betez, indarreko urte osokoa eta hilabete bakoitzean egindako kudeaketak bereizita.

Artxibo kronologiko hori gutxienez hiru urtez gordeko dituzte eta urtero bidaliko diote Ingurumen Sailburuordetzari, ingurumena zaintzeko dagokion urteko programaren barruan, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 41. artikuluarekin bat etorriz.

Halaber, hondakin arriskutsuak badira, jardueren urteroko memoria aurkeztu beharko da, urte bakoitzeko martxoaren 1a baino lehen, hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 18ko 22/2011 Legearen 41.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

D.1.6.– Estatuz kanpotik inportatutako hondakinak.

Baldin eta kudeatu beharreko hondakinak beste estatu batzuetakoak badira, Hondakinen Lekualdaketei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan ezarritakoa bete beharko da.

Horrez gain, aurreikusten bada hondakindegian ezabatu beharko direla inportatu beharreko hondakinak zein inportatutako hondakinen destinoko instalazioan aurreikusitako balorizazio- eta ezabatze-tratamendutik lortutako korronte esanguratsuren bat, orduan, kontsulta bat egin beharko zaio organo honi, justifikatuz aurreikusitako mugaz gaindiko lekualdaketak bat datozela EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko 2020 Planean zehaztutako hondakinen inguruko plangintzaren helburuekin.

D.2.– Instalazioaren jardunerako baldintza orokorrak.

D.2.1.– Instalazioan tratatutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

Edozein direla ere D.1 apartatuan adierazitako hondakinak onartu, jaso, ikuskatu eta biltegiratzeko baldintzak eta kontrolak, Terminales Portuarias SLk tratamendu-lerroetarako baldintza hauek betetzen dituela bermatu beharko du:

Transferentzia-zentroa - Behin-behineko biltegiratzea.

a) Aldi baterako biltegiratze-jardueraren barruan honako hauek sartuko dira: produktua edukiontziz aldatzea, lantegian horretarako instalatuta dauden bitarteko finkoen 10.000 t inguruko ahalmenarekin, baita haren zama, hustuketa eta berrontziratzea ere, beharrezkoa izanez gero, eta ez da hondakinen gainean eragina duen bestelako manipulaziorik aintzat hartzen.

b) Ontziratu gabeko hondakinen kasuan, batera biltegiratu ahal izango dira homogeneoak direnak beren izaera, osaketa eta kodifikazioarekiko; alabaina, aldez aurretik karakterizazioa egin beharko da, ziurtatzeko ezen batera biltegiratzeak ez dakarrela arriskua areagotzerik, ezta azken buruko kudeaketa zailtzerik.

c) Halaber, nahitaez bete beharko dira hondakin arriskutsuak ontziratu eta etiketatzeari buruzko jarraibideak, indarreko araudian jasotakoak.

Halaber, Europako Hondakinen Zerrendan –Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakiaz onartutakoan– ezarri kodearen arabera identifikatu beharko dira hondakinak. Erabaki horren bitartez aldatu zen hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauari jarraikiz.

d) Hondakinak aldi baterako biltegiratzeko instalazioetan, hondakin horien zamalanak egiteko ibilgailuen aparkalekuak lurzoru estankoa izango du, eta beharrezkoak diren maldak eta balizko isuriak biltzeko sareak, horiek kutxatila itsurantz edo biltzeko putzurantz zuzentzeko, bidean ibilgailuaren azpitik igaro gabe edo gai arriskutsuen beste ibilgailu batzuetara hurbildu gabe.

e) Hondakin arriskutsuak aldi baterako biltegiratzeko instalazioak estalkia izan beharko du, ez dadin iragaz prezipitazio atmosferikorik bat ere. Halaber, lurzoru estankoak izango ditu, eta behar diren maldak eta balizko isuriak biltzeko sareak, isuriok kutxatila itsurantz edo bilketa-putzurantz bideratzeko. Gainera, aurreikus daitezkeen hondakin arriskutsuen balizko isurien adinako edukiera izango dute horiek.

f) Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, biltegiratutako hondakinek likido sukoiak eta erregaiak eta likido korrosiboak biltegiratzearen inguruan indarrean dagoen arautegian ezartzen diren exijentziak bete beharko dituzte, baita suteen prebentzio- eta babes-arauak ere, eta behar bezala identifikatu beharko dira ezagutu eta bereizi ahal izateko.

g) Isuriak eragin ditzaketen hondakin arriskutsuak kubeta independenteetan biltegiratuko dira, eta, betiere, elkarrekin bateragarriak diren hondakinak dituzten ontzietara bideratuko da kubeta bakoitza. Isuriak biltzeko kubetek zoru eta horma iragazgaitzak izango dituzte, erabat estankoak direnak. Kutxatila horietan jasotako efluenteak kudeatzaile baimendu bati entregatu beharko zaizkio.

h) Kubetek independenteak izan behar dute, baldin eta, tipologia dela-eta, isurketaren baten ondorioz nahastuz gero arriskutsuago bihur badaitezke edo kudeaketa zaildu badezakete (kubeta independenteak olioentzat, azidoentzat, baseentzat, hidrokarburoak dituzten urentzat eta disolbatzaile ez-halogenatuentzat). Biltegiratzeko gune espezifikoen eta aurreikusitako gaitasun partzialen arabera, kubeta independenteek behar bezala bete beharko dute produktu kimikoak biltegiratzeko indarrean den araudia.

i) Biltegiratze-prozedura xehatu bati jarraituko zaio eta, bertan, hondakin bakoitza nora bidaliko den adieraziko da, EHZ/arrisku-ezaugarrien arabera. Horrez gain, saihestu beharreko bateraezintasunak adieraziko dira, segurtasunaren ikuspuntutik eta, isurketen kasuan, ondorengo kudeaketa ez zailtzeko. Prozedura horrek eskura egon behar du biltegian hondakinak banatzen dituzten langileentzat.

j) Gordailu finkoak modu balioanizdunean erabili nahi badira, hau da, kubeta berean hondakin arriskutsuen nahasketa desberdinak jaso nahi badira, jarraitu beharreko protokoloa ezarri beharko da. Bertan, kubeta berean onartuko diren EHZ kode desberdinetako hondakinen konbinazio baimenduak adieraziko dira, baita saihestu beharrekoak ere, isuriren bat gertatuz gero, nahasketak arriskugarritasuna handitu ez dezan eta kudeaketa gehiago zaildu ez dezan.

k) Hondakin arriskutsuak ezingo dira sei hilabetetik gora biltegiratu eta ez-arriskutsuak, berriz, bi urtetik gora.

l) Hondakinak aldi baterako biltegiratzeko jardueran sortutako efluente oro bereizita jaso beharko da, eta haren ezaugarrien arabera behar bezala kudeatu, eta ezin izango da sarera isuri.

m) Indarraldiaren arabera, Terminales Portuarias SLk eta enpresak igorritako hondakin arriskutsuen kudeatzaile hartzaileen artean hitzartutako onarpen-kontratu edo -gutunen indarraldia aldizka egiaztatu beharko da Ingurumen Sailburuordetzaren aurrean. Hondakinak hartuko dituzten kudeatzaileak ez badaude Espainiako Estatuan kokatuak, mugaz haraindiko lekualdatzeak arautzen dituen araudi komunitarioa bete beharko da.

D.2.2.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

D.2.2.1.– Baldintza orokorrak.

Terminales Portuarias SLren planta ustiatzean, honako baldintza hauek bete beharko dira: atmosferara egingo diren igorpenek ez gainditzea ebazpen honetan ezarritako balioak, eta betetzea Ingurumen Sailburuordetzak jarraibide teknikoetan ezarritako baldintza teknikoak, betiere giza osasuna eta ingurumena zainduta.

Prozesuan zehar atmosferara igortzen den kutsagarri oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko dira, behar denean, kutsagarrien ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.

Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango isuri ez-zarratuak biltzea teknikoki eta/edo ekonomikoki bideragarria ez denean, edota ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen denean.

Neurri egokiak hartuko dira ustekabeko igorpenak egiteko probabilitatea murrizteko, eta haien efluenteak giza osasunerako nahiz gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperaturaren eta konposizioaren arabera sortzen diren aldaketei eraginkortasunez aurre egiteko. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

Instalazioaren titularrek bete beharko dituzte abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuak (atmosfera kutsa dezaketen jarduerak gauzatzen dituzten instalazioak arautzen dituena) 5. artikuluan jasotako eskakizunak.

Atmosferaren arloko eskumenak dituen sailak argitaratutako jarraibide tekniko guztiak bete beharko dituzte honako elementu hauek: sekzioak, neurketa-guneak, laginketa-guneek, neurketa-portuek, irisgarritasunak eta fokuen segurtasunak eta zerbitzuek.

Organo horrek foku berri bat baimendu ondoren, hura abiarazten denetik sei hilabete igaro baino lehen, ingurumen-kontroleko erakunde batek egindako hasierako IKE txosten bat igorri beharko da. Nolanahi ere, Ingurumen Sailburuordetzari epe hori luzatzeko eskatu ahal izango zaio, betiere behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio.

D.2.2.2.– Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.

Terminales Portuarias SLren instalazioaren jarduerari atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa gaurkotu eta hori aplikatzeko oinarrizko xedapenak ezartzeko urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren eranskineko kode hauek dagozkio: 05 05 02 01 (gordailu logistikoetan garraiatzea edo biltegiratzea), 03 01 03 02 (<= 20 MWt eta > 2,3 MWt Ptn-ko galdarak), 03 01 06 03 (zehaztu ez diren <= 2,3 MWt eta >= 100 kWt Ptn-ko beste errekuntza-ekipo batzuk) eta 09 10 01 02 (hondakin-uren tratamendua). Gainera, honako foku hauek ditu, atmosfera babestearen arloan indarrean dagoen araudiari jarraituz katalogaturik:

(Ikus .PDF)

Foku ez-sistematiko horietariko bat urtean batez beste hamabi alditan baino gehiagotan funtzionatzera pasako balitz eta aldi bakoitzak ordubete baino gehiago iraungo balu, edo, maiztasuna edozein dela ere, instalazioaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bost baino handiagoa bada igorpenen iraupen orokorra, igorpen-foku sistematiko gisa araupetu beharko da.

Urte jakin batean foku sistematiko baterako funtzionamendu-baldintzarik ez badago, ez da foku horren gaineko kontrolik egin beharko urte horretan. Ondoko urtean egin beharko da, baldin eta kontrola salbuesteko baldintzek jarraitzen ez badute. Ingurumena zaintzeko dagokion programan justifikatu beharko da inguruabar hori.

D.2.2.3.– Igorpenen muga-balioak.

Instalazioa ustiatzean, atmosferara egiten diren igorpenetan, ez dira gaindituko igorpenen muga-balio hauek:

(Ikus .PDF)

Balio horiek ondorengo baldintza hauekin lotuta daude: 273 K-ko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa eta gas lehorra.

Igorpenen balioak betetzen diren ebaluatzeko, abenduaren 28ko 278/2011 Dekretuaren 9. artikuluak ezartzen duena beteko da.

Ikusten bada igorpenen muga-balioren bat ez dela betetzen, behar diren neurri zuzentzaileak hartu beharko dira luzamendurik gabe, eta, berehala, ez-betetzearen, neurri zuzentzaileen eta haien epeen berri eman beharko zaio ingurumenaren arloko eskumenak dituen sailari.

D.2.2.4.– Gasak hartu eta kanporatzeko sistemak.

Fokuetako hondakin-gasak kanporatzeko tximiniak ez dira egongo bigarren apartatuko D.2.2.2 azpiapartatuan ezarritako goreneko kotatik behera. Sekzioek eta lagin-puntuen kokapenak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Aginduaren bidez argitaratutako jarraibide teknikoetan ezarritakoa bete beharko dute.

Zehazki, laginak hartzeko aurreikusita dauden zuloen kokapenari eta ezaugarriei dagokienez, Ingurumen Sailburuordetzaren jarraibide teknikoak bete beharko dira.

Igorpen lausoak minimizatzeko helburuarekin, ihesei antzemateko ekipoak erabiliko dira, ingurumenaren kudeaketa egokia egingo da, eta instalazioa modu egokian diseinatuko da.

D.2.3.– Itsasora isurtzeko baldintzak.

D.2.3.1.– Isurien sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokalekua.

Isurketa sortzen duen jarduera mota nagusia: solteko produktu likidoak jasotzea, biltegiratzea eta berriz bidaltzea.

Jarduera taldea: gordailutzea eta biltegiratzea.

Mota-taldea-EJSN: 1/-0.52/10.

(Ikus .PDF)

D.2.3.2.– Gehieneko isuri-emariak eta -bolumenak.

1. isuria: komunetan eta aldageletan sortzen diren ur sanitarioak.

Eguneko batez besteko bolumena: 0,8 m3.

Urteko gehieneko bolumena: 610 m3.

2. isuria: API bereizgailutik eratorritako industria-urak.

Orduko puntako emaria: 30 m3.

Urteko gehieneko bolumena: 1.700 m3.

3. isuria: tratamendu fisiko-kimikotik eratorritako industria-urak.

Orduko puntako emaria: 2 m3.

Urteko gehieneko bolumena: 90 m3.

D.2.3.3.– Isurpenen muga-balioak.

Ondorengo zerrenda honetan ageri dira isurketa eragin duen jardueraren parametroen ezaugarri nagusiak, bakoitzarentzat ezarritako isurien muga-balioekin:

a) 1. isuria. Komunetan eta aldageletan sortzen diren ur sanitarioak.

(Ikus .PDF)

b) 2. isuria. API bereizgailutik eratorritako industria-urak.

(Ikus .PDF)

c) 3. isuria. Tratamendu fisiko-kimikotik eratorritako industria-urak.

(Ikus .PDF)

Ezingo dira diluzio-teknikak erabili isurketaren muga-balioak lortzeko.

Gainera, ingurune hartzaileko ingurumen-arloko kalitate-arauak bete beharko dira. Bestela, titularrak behar den tratamendu egokia ezarri beharko du, isurketak isurketa-arauen ez-betetzea ez eragiteko.

Ezkutuko purga liratekeen terrazen, gordailuen eta abarren gainezkabideen isurketak ez dira baimenduko. Halako isurketarik gertatuz gero, horren berri eman beharko da, eta dagokion isurketa-baimena eskatu.

Ezarritako isurketaren muga-balioak gaindituz gero, ebazpen honetan arauz kanpoko isurientzako ezarritako protokoloaren arabera jokatu beharko da.

D.2.3.4.– Arazteko eta husteko instalazioak.

Industria-instalazio guztietarako arazteko instalazioak edo hondakin-uren neurri zuzentzaileak enpresa eskatzaileak aurkeztutako agirien araberakoak izango dira, eta elementu hauek izango dituzte funtsean:

a) 1. isuria: komunetan eta aldageletan sortzen diren ur sanitarioak.

– Erabateko oxidazio-sistema dimentsionatua, 24 biztanle-baliokiderentzako edukiera duena.

– Laginketa-kutxeta.

b) 2. isuria: API bereizgailutik eratorritako industria-urak.

– API hidrokarburoen bereizgailua, gehienez ere 30 m3/h-ko edukierarekin.

– Laginketa-kutxeta.

c) 3. isuria: tratamendu fisiko-kimikotik eratorritako industria-urak.

– Koagulazio-malutapenean, dekantazioan eta pH-aren azken doikuntzan oinarritzen den tratamendu fisiko-kimikoa, 2 m3/h-ko tratamendu-gaitasuna duena.

– Iragazketa- eta arazte-prozesua.

– Laginketa-kutxeta.

Sortutako lohiak maiztasun egokiarekin erretiratuko ditu baimendutako kudeatzaile batek.

Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoak ez direla egiaztatuz gero, Terminales Portuarias SLk beharrezkoak diren aldaketak egin beharko ditu arazteko instalazioetan, isurketak baimendutako ezaugarrietara egokitzeko, Administrazioari jakinarazi ondoren, eta, hala badagokio, baimena aldatzeko eskatuko du.

Kontrol-kutxatila bat jarriko da baimendutako hondakin-ur bakoitzerako, eta haien bidez isurien lagin adierazkorrak hartuko dira eta arazketa-instalazioen errendimendua egiaztatuko da. Kutxatilak sarbide zuzena duten lekuan kokatuko dira, beharrezkoa denean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Uraren Euskal Agentziak ikuskatu ahal izateko.

Kasu honetan, efluentea kontrolatzeko nahitaezkoa da ondorengo elementuak izatea:

2. isuria: API bereizgailutik eratorritako industria-urak.

– Emari-neurgailu erregistratzaile totalizatzailea.

– Flotatzaileen kontrol automatikoa.

3. isuria: tratamendu fisiko-kimikotik eratorritako industria-urak.

– Emari-neurgailu erregistratzaile totalizatzailea.

– Oliometroa.

– pH-aren erregistroa.

– OEK-ren segidako analizatzailea.

Saneamenduko sare orokor baterako konexioaren bideragarritasuna dagoenean, orain baimendutako isurketak horretara lotu beharko dira, eta hori jakinarazi beharko zaio Ingurumen Organoari.

D.2.3.5.– Isuriaren kanona.

Kosten uztailaren 28ko 22/1988 Legearen 85. artikuluak ezartzen duenez, lehorretik itsasora isurtzen diren hondakin-urei kanon bat ezarriko zaie, haien karga kutsatzailearen arabera.

Urei buruzko ekainaren 23ko 1/2006 Legeak, 7. artikuluan, Uraren Euskal Agentziaren esku uzten du uraren arloko indarreko legeriak ezarritako zergak kudeatu, kitatu, ikuskatu eta biltzea, bai eta lehorretik itsasora isurketak egiteko baimena ematea ere.

Abenduaren 10eko 459/2013 Dekretuak, lehorretik itsasora egiten diren isurketei buruzkoak, aipatu berri den kanona arautzen du: lehorretik itsasora egiten diren isurketek eragindako kutsadura minimizatzera eta Estatuko jurisdikziopeko uren baitan euskal itsasertzari dagozkion uretan ingurumen-helburuak lortzera bideratutako jarduerak finantzatzeko izango da osorik.

Hala, Dekretu horretako 17. eta 18. artikuluetan ezarritakoari jarraiki, isurketa baten karga kutsatzailea, kutsadura-unitatetan neurtuta, bider 3.000,00 euro egingo da, prezioa unitateko, isurketak kontrolatzeko kanonaren zenbatekoa kalkulatzeko. Karga kutsatzailea kalkulatzeko, berriz, isurketen urteko bolumena biderkatuko da isurketaren kutsadura-mailaren, hartan egon daitezkeen substantzia arriskutsuen nahiz hustuketarako erabilitako eroanbide motaren ezaugarrien arabera ezarritako koefiziente batez.

Aurrekoa oinarri hartuta, Uraren Euskal Agentziak, Lehorretik Itsasora egiten diren Isurketei buruzko Dekretuaren (abenduaren 10eko 459/2013) 14. eta hurrengo artikuluak aplikatuz, isurtze honen urteko kanonaren kalkulua egin behar da:

Isuri-kanona = C x Puc.

C = K x V.

K = k1 x K2 x K3.

Non:

C = Karga kutsatzailea, kutsadura-unitatetan neurtuta.

PUC = Kutsadura-unitatearen balioa.

K = Kanonaren koefizientea 459/2013 Dekretuaren III. eranskinean ezarritakoaren arabera.

K1 = Karga kutsatzaileari lotutako koefizientea.

k2 = Eroapen motak zehaztutako koefizientea.

k3 = Substantzia arriskutsuak dituzten isurketei aplikatzeko koefizientea.

V = Baimendutako isurketaren bolumena (m3/urte).

1. isuria: komunetan eta aldageletan sortzen diren ur sanitarioak.

k1: (7,75*DQO + 7,75*SS + 116,22*DTGT + 58,11*AG)*10-9.

K1: (7,75*160 + 7,75*80 + 116,22*2 + 58,11*20)*10-9 = 3,2546*10-6.

K2: hustubideen gainerako baldintzak. K2 = 1.

K3: II. eranskineko substantzia kutsatzailerik ez. K3 = 1.

K = 3,2546*10-6 x 1 x 1 = 3,2546*10-6.

V bolumena = 610 m3/urte.

Karga kutsatzailea C = 3,2546*10-6 x 610 = 0,001985.

1. isurketa-kanona = 0,001985 x 3.000 = 5,96 euro/urte.

2. isuria: API bereizgailutik eratorritako industria-urak.

k1: (7,75*DQO + 7,75*SS + 58,11*AG + 77,48*HC)*10-9.

K1: (7,75*160 + 7,75*80 + 58,11*20 + 77,48*15)*10-9 = 4,1844*10-6.

K2: hustubideen gainerako baldintzak. K2 = 1.

K3: II. eranskineko substantzia kutsatzailerik ez. K3 = 1.

K = 4,1844*10-6 x 1 x 1 = 4,1844*10-6.

V bolumena = 1.700 m3/urte.

Karga kutsatzailea C = 4,1844*10-6 x 1.700 = 0,007113.

2. isurketa-kanona = 0,007113 x 3.000 = 21,34 euro/urte.

3. isuria: tratamendu fisiko-kimikotik eratorritako industria-urak.

k1: (7,75*DQO + 7,75*SS + 58,11*AG + 77,48*HC)*10-9.

K1: (7,75*160 + 7,75*80 + 58,11*20 + 77,48*15)*10-9 = 4,1844*10-6.

K2: hustubideen gainerako baldintzak. K2 = 1.

K3: II. eranskineko substantzia kutsatzailerik ez. K3 = 1.

K = 4,1844*10-6 x 1 x 1 = = 4,1844*10-6.

V bolumena = 90 m3/urte.

Karga kutsatzailea C = 4,1844*10-6 x 90 = 3,76596*10-4.

2. isurketa-kanona = -3,76596*10-4 x 3.000 = 1,13 euro/urte.

Isuri TOTALAREN kanona: 5,96+ 21,34 + 1,13 = 28,43 euro/urte.

Isuriaren titularrak 459/2013 Dekretuko 16. artikuluan araututako Jarraipenerako Aukerako Protokoloari heltzen badio, handik ondorioztatutako K-ren eta V-ren balioak aplikatuko dira igorpenaren kanona kalkulatzeko.

Aipatutako dekretuaren 20. artikuluak ezartzen duenaren arabera, isuria baimentzen duen erabakia indarrean sartzen denean sortuko da kanona. Baimenaren indarraldiko ondorengo urteetan, tasaren sortzapena urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean gertatuko da.

Halaber, aipatutako aginduaren arabera, kanona urte natural osorako likidatuko da, isurpenerako baimena, haren aldaketa, etetea edo azkentzea ematen den ekitaldian izan ezik, edo Jarraipenerako Aukerako Protokoloa onartzen den ekitaldian izan ezik, orduan baimena indarrean egondako egunen kopuruaren arabera kalkulatuko baita kanona, urte osoko egunak aintzat hartuta.

Dekretu hori betez, Uraren Euskal Agentziak urte bakoitzeko lehen seihilekoan egingo ditu aurreko urteari dagozkion likidazioak.

D.2.4.– Instalazioan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

Instalazioetan sortutako hondakin guztiak Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legean eta aplikatzekoak diren araudi espezifikoetan xedatutakoaren arabera kudeatuko dira, eta, kasuan kasu, karakterizatu egin beharko dira hondakin mota eta helmugarik egokiena zehazteko.

Berariaz debekatuta dago sortzen diren tipologia ezberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; beraz, hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira, eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak ekiditeko.

Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balorizatu egin behar da, eta, hartarako, balorizatzaile baimendu bati entregatu beharko zaizkio. Hondakinak kasu honetan baino ezingo dira deuseztatu: behar bezala frogatzen bada hondakinak balorizatzea bideraezina dela teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik. Birsortzea-berrerabiltzea lehenetsiko da balorizatzeko beste edozein modu material edo energetikoren aurretik.

Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoan hondakinak tratatzeko instalazio baimenduak badaude, lehentasunez instalazio horietara bidaliko dira, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.

Hondakinen azken helmuga zabortegi baimenduan ezabatzea dela aurreikusten baldin bada, orduan hondakin horiek ezaugarrituko dira, Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakiak, Hondakinak hondakindegietan hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dituenak, xedatutakoari jarraikiz, eta otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak, Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duenak, ezarritako jarraibideen arabera.

Instalazioan sortutako hondakinen kantitatea, ebazpen honetan jasotakoa, orientagarria da soilik, kontuan hartuta jardueraren ekoizpen-gorabeherak eta ekoizpenaren eta sortutako hondakinen arteko erlazioa. Datu horiek jardueraren adierazleetan ageri dira. 16/2002 Legearen 10. artikuluan (4.d apartatua) ezarritakoa alde batera utzi gabe, instalazioko aldaketak kalifikatzeko, sortutako hondakinen kantitatea handitzeak aurretik ezarritako biltegiratze- eta ontziratze-baldintzak aldatzea dakarrenean soilik eskatu beharko da baimena egokitzea.

Hondakinak biltegiratzeko guneak edo guneek lurzoru estankoa izan behar dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira, gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hauts-itxurako hondakinen kasuan, hondakinak euri-urarekin bustitzea edo haizeak herrestan eramatea eragotziko da, eta, beharrezkoa izanez gero, estali egingo dira.

Hondakinak desagertu, galdu edo ihes eginez gero, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Zierbenako Udalean.

Sortutako hondakinak beste autonomia-erkidego batzuetara lekualdatzeko, Estatuaren Lurraldearen Barruko Hondakinen Lekualdaketa arautzen duen 180/2015 Errege Dekretua, martxoaren 13koa, eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena bete beharko dira.

Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipen eta kontrola egiteko, 22/2011 Legeak, uztailaren 28koak, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzkoak, 25.2 artikuluan dioenaren arabera.

Baldin eta hondakinak Estatutik kanpora esportatzen badira, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan, hondakinen lekualdaketei buruzkoan, ezarritakoa bete beharko da.

D.2.4.1.– Hondakin arriskutsuak.

Hauek dira sustatzaileak aitortutako hondakin arriskutsuak:

1. prozesua «Tangen eta lerroen garbiketa eta hustuketa».

1. hondakina: «Landare-olioa duen disolbatzailea».

Identifikazioa: B62473301/4800003125/1/1.

Helburu-eragiketaren kodea: R13.

Osagai arriskutsuak: C51.

Arrisku-ezaugarria(k): H3b.

EHZ: 140603.

Urtean sortutako kopurua: 7,5 tona.

Landare-olioaren tangen eta lerroen hondar-disolbatzaile bidezko urteko garbiketan sortzen da. Disolbatzailearen zati bat koipegabetzaile gisa berreskuratzen da, beste garbiketa batzuetarako.

Hondakin arriskutsuen biltegian hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian biltzen da.

2. hondakina: «Emultsio oliotsu ez-halogenatua».

Identifikazioa: B62473301/4800003125/1/2.

Helburu-eragiketaren kodea: D13.

Osagai arriskutsuak: C51.

Arrisku-ezaugarria(k): H5.

EHZ: 130802.

Urtean sortutako kopurua: 15 tona.

Araztegiaren lehen tangaren dekantaziotik eratorritako hondakin likido oliotsuak jasotzean sortzen da, API bereizgailuan eta olio mineralak edo hidrokarburoak dituzten tangak garbitzean (zati likido berreskuraezina).

Hondakin arriskutsuen biltegian hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian biltzen da.

3. hondakina: «Lohi oliodun hidrokarburatuak».

Identifikazioa: B62473301/4800003125/1/3.

Helburu-eragiketaren kodea: R1.

Osagai arriskutsuak: C51.

Arrisku-ezaugarria(k): H5.

EHZ: 130802.

Urtean sortutako kopurua: 35 tona.

Hidrokarburoak izan dituzten tangen garbiketa puntualetan sortzen da (hidrokarburoen tangen eta uren bereizketa-sarearen sistemako lurperatutako tangaren urteko garbiketetan).

Hondakin arriskutsuen biltegian hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian biltzen da.

4. hondakina: «Monoetilenglikola duten urak».

Identifikazioa: B62473301/4800003125/1/4.

Helburu-eragiketaren kodea: D13/R1.

Osagai arriskutsuak: C51.

Arrisku-ezaugarria(k): H5.

EHZ: 160708.

Urtean sortutako kopurua: 0,5 tona.

Lurrunak berreskuratzeko unitatearen ohea garbitu/ordeztean eta talde elektrogeno eta motorren mantentze zuzentzailean sortzen da.

Hondakin arriskutsuen biltegian hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian biltzen da.

5. hondakina: «Hondar-koloratzailea».

Identifikazioa: B62473301/4800003125/1/5.

Helburu-eragiketaren kodea: D13.

Osagai arriskutsuak: C43.

Arrisku-ezaugarria(k): H4.

EHZ: 160709.

Urtean sortutako kopurua: 1,5 tona.

Hura jasotzen duen andela garbitzean edo trazatzaileei buruzko araudia aldatzean sortzen da; kolore gorriko, berdeko eta urdineko koloratzaileak dira, eta hondakin horrentzat identifikatutako ontzian jasotzen dira, hondakin arriskutsuen biltegian.

6. hondakina: «Azido sulfuriko kontzentratua».

Identifikazioa: B62473301/4800003125/1/6.

Helburu-eragiketaren kodea: D13.

Osagai arriskutsuak: C23.

Arrisku-ezaugarria(k): H8.

EHZ: 060101.

Urtean sortutako kopurua: 18 tona.

Tangak azido sulfuriko bidez garbitzean sortzen da (% 98ko kontzentrazioarekin), lagin berreskuraezinen produktu gisa.

Hondakin arriskutsuen biltegian hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian biltzen da.

7. hondakina: «Ur azidoak».

Identifikazioa: B62473301/4800003125/1/7.

Helburu-eragiketaren kodea: D13.

Osagai arriskutsuak: C23.

Arrisku-ezaugarria(k): H8.

EHZ: 060101.

Urtean sortutako kopurua: 10 tona.

Azido sulfurikoa izan duten tangak ur bidez garbitzean sortzen da.

Hondakin arriskutsuen biltegian hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian biltzen da.

8. hondakina: «Olioa duen ura».

Identifikazioa: B62473301/4800003125/1/8.

Helburu-eragiketaren kodea: D13.

Osagai arriskutsuak: C51.

Arrisku-ezaugarria(k): H5.

EHZ: 120109.

Urtean sortutako kopurua: 15 tona.

Olio- eta ur-nahasketak kentzean sortzen da; emultsio oliotsu bat da.

Hondakin arriskutsuen biltegian hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian biltzen da.

9. hondakina: «Disolbatzailea duten urak».

Identifikazioa: B62473301/4800003125/1/9.

Helburu-eragiketaren kodea: D13.

Osagai arriskutsuak: C41/43.

Arrisku-ezaugarria(k): H5.

EHZ: 070104.

Urtean sortutako kopurua: 500 kilogramo.

Monoetilenglikola duten urak kentzean sortzen da.

Hondakin arriskutsuen biltegian hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian biltzen da.

10. hondakina: «Disolbatzaile ez-halogenatua duten pastak eta pinturak».

Identifikazioa: B62473301/4800003125/1/10.

Helburu-eragiketaren kodea: R13.

Osagai arriskutsuak: C41/43.

Arrisku-ezaugarria(k): H3b.

EHZ: 080113.

Urtean sortutako kopurua: ,5 tona.

Hura jasotzen duen andela garbitzean edo trazatzaileei buruzko araudia aldatzean sortzen da; kolore gorriko, berdeko eta urdineko koloratzaileak dira, eta hondakin horrentzat identifikatutako ontzian jasotzen dira, hondakin arriskutsuen biltegian.

2. prozesua: «Hondakin-urak tratatzea».

1. hondakina: «Hondakin-urak tratatzeko lohiak».

Identifikazioa: B62473301/4800003125/2/1.

Helburu-eragiketaren kodea: D9.

Osagai arriskutsuak: C24.

Arrisku-ezaugarria(k): H5.

EHZ: 110109.

Urtean sortutako kopurua: 0,1 tona.

Urak arazteko instalazioaren iragazpen-eragiketan sortzen da. Hidrokarburoak dituzten lohiak dira.

Hondakinarentzat identifikatutako bidoian biltzen da, eta bete ondoren, hondakin arriskutsuen biltegira eramaten da.

2. hondakina: «Erabilitako ikatz aktiboa».

Identifikazioa: B62473301/4800003125/2/2.

Helburu-eragiketaren kodea: D15.

Osagai arriskutsuak: C51.

Arrisku-ezaugarria(k): H14.

EHZ: 190110.

Urtean sortutako kopurua: 1,2 tona (puntuala).

Uren arazketa-instalazioan erabilitako ikatz aktiboa birjartzean sortzen da. Hidrokarburoen eta/edo produktu kimikoen hondarrak dituen ikatz aktiboa da.

Hondakin horretarako identifikatutako bidoi batean biltzen da, hondakin arriskutsuen biltegian.

3. prozesua «Zerbitzu orokorrak»

1. hondakina: «Erabilitako olioak».

Identifikazioa: B62473301/4800003125/3/1.

Helburu-eragiketaren kodea: R13.

Osagai arriskutsuak: C51.

Arrisku-ezaugarria(k): H5/6.

EHZ: 130208.

Urtean sortutako kopurua: 60 kilogramo.

Ekipoetan eta instalazioetan olioa aldatzeko eragiketetan sortzen da; koipeztatzeko olio eta olio hidrauliko erabiliak dira.

Hondakin horretarako identifikatutako bidoi batean biltzen da, hondakin arriskutsuen biltegian.

2. hondakina: «Berunezko bateriak».

Identifikazioa: B62473301/4800003125/3/2.

Helburu-eragiketaren kodea: R13.

Osagai arriskutsuak: C18/23.

Arrisku-ezaugarria(k): H8/6.

EHZ: 160601.

Urtean sortutako kopurua: 30 kilogramo.

Bateria berriak jartzeko lanetan sortzen da; beruna eta disoluzio azidoa duten bateria erabiliak dira.

Hondakin arriskutsuen biltegian hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian biltzen da.

3. hondakina: «Fluoreszenteak».

Identifikazioa: B62473301/4800003125/3/3.

Helburu-eragiketaren kodea: R13.

Osagai arriskutsuak: C16.

Arrisku-ezaugarria(k): H6/14.

EHZ: 200121.

Urtean sortutako kopurua: 50 kilogramo.

Merkurioa daukaten erabilitako lanparak birjartzeko eragiketetan sortzen da.

Hondakin arriskutsuen biltegian hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian biltzen da.

4. hondakina: «Hidrokarburoak dauzkaten xurgatzaileak (sepiolitak)».

Identifikazioa: B62473301/4800003125/3/4.

Helburu-eragiketaren kodea: D13.

Osagai arriskutsuak: C51.

Arrisku-ezaugarria(k): H5.

EHZ: 150202.

Urtean sortutako kopurua: 2,5 tona.

Isuri eta jario txikiak jasotzean sortzen da, baita lan-eremuak garbitzean ere; hidrokarburoz eta/edo produktu kimikoz bustitako material xurgatzailea da (landare-partikulak, sepiolitak eta suaren aurkako lur diatomeoak).

Hondakin horretarako identifikatutako bidoi batean biltzen da, hondakin arriskutsuen biltegian.

5. hondakina: «Hidrokarburoekin bustitako materialak (trapuak, kotoiak eta abar)».

Identifikazioa: B62473301/4800003125/3/5.

Helburu-eragiketaren kodea: D13.

Osagai arriskutsuak: C51.

Arrisku-ezaugarria(k): H5.

EHZ: 150202.

Urtean sortutako kopurua: 2,5 tona.

Isuri eta jario txikiak jasotzean sortzen da, baita lan-eremuak garbitzean ere; hidrokarburoz eta/edo produktu kimikoz bustitako trapuak, kotoiak «velo filtro» zuntzak eta EPIak dira.

Hondakin horretarako identifikatutako bidoi batean biltzen da, hondakin arriskutsuen biltegian.

6. hondakina: «Landare-olioa duten kartutxo iragazleak».

Identifikazioa: B62473301/4800003125/3/6.

Helburu-eragiketaren kodea: D15.

Osagai arriskutsuak: C51.

Arrisku-ezaugarria(k): H14.

EHZ: 150202.

Urtean sortutako kopurua: 100 kilogramo (puntuala).

Landare-olioen iragazte- eta arazte-prozesuan iragazkiak ordezten direnean sortzen da; landare-olioz bustitako kartutxo iragazleak dira.

Hondakin horretarako identifikatutako bidoi batean biltzen da, hondakin arriskutsuen biltegian.

7. hondakina: «Metalezko ontzi hutsak».

Identifikazioa: B62473301/4800003125/3/7.

Helburu-eragiketaren kodea: R13.

Osagai arriskutsuak: C41/51.

Arrisku-ezaugarria(k): H5.

EHZ: 150110.

Urtean sortutako kantitatea: 250 kilogramo.

Ontzi erabiliak biltzeko azpiprozesuan sortzen dira; gai arriskutsuak gordetzeko erabili diren ontzi metalikoak dira (bidoiak eta beste ontzi batzuk).

Hondakin horrentzat identifikatutako gunean jasotzen da, hondakin arriskutsuen biltegian.

8. hondakina: «Plastikozko ontzi hutsak».

Identifikazioa: B62473301/4800003125/3/8.

Helburu-eragiketaren kodea: R13.

Osagai arriskutsuak: C41/51.

Arrisku-ezaugarria(k): H5.

EHZ: 150110.

Urtean sortutako kantitatea: 2,1 tona.

Ontzi erabiliak biltzeko azpiprozesuan sortzen dira; gai arriskutsuak gordetzeko erabili diren plastikozko ontziak dira (bidoiak eta beste ontzi batzuk).

Hondakin horrentzat identifikatutako gunean jasotzen da, hondakin arriskutsuen biltegian.

9. hondakina: «Beirazko ontzi hutsak».

Identifikazioa: B62473301/4800003125/3/9.

Helburu-eragiketaren kodea: D15.

Osagai arriskutsuak: C23.

Arrisku-ezaugarria(k): H5.

EHZ: 150110.

Urtean sortutako kantitatea: tona 1.

Ontzi erabiliak biltzeko azpiprozesuan sortzen dira; gai arriskutsuak gordetzeko erabili diren beirazko ontziak dira.

Hondakin horretarako identifikatutako bidoi batean biltzen da, hondakin arriskutsuen biltegian.

a) Hondakin arriskutsu bakoitzari dagozkion izendapena eta kodifikazioa ezartzen zaizkio, hondakin bakoitzaren egoera eta ezaugarrien arabera, baimena izapidetzean jasotako informazioa oinarri hartuta. Kode batzuek aldaketaren bat izan badezakete ere, beste batzuk, oinarrizkoak direlako, aldatu gabe utzi behar dira ekoizpen-jardueran zehar. Hondakina zer motatakoa den eta zer osagai arriskutsu dituen definitzen dute. Kudeaketa-bideetan hierarkizazioa zuzena dela egiaztatzeko, eta bai Hondakinak Kudeatzeko Europako Estrategian bai Euskal Autonomia Erkidegoko 2015-2020 aldirako Ingurumen Esparru Programan ezarritakoa betetzen dela bermatzeko, organo honek onartu beharko du hondakin bakoitzaren onarpen-agirietan jasotako informazioa, dagokion kudeatzaile baimenduak horretarako eskaria egin ostean. Egiaztatzeak garrantzi berezia izango du, batez ere, berreskurapena edo balorizazioa kudeatzeko eragiketa-kodearen arabera kudeatu diren hondakinen onartze-agirietan lagatze- edo ezabatze-kodeak baliozkotzeko eskatzen bada.

b) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela-eta, isurketaren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.

c) Hondakin arriskutsuak jasotzen dituzten ontziek indarreko araudian ezarritako segurtasun-arauak bete behar dituzte, eta etiketatu beharko dira argi, irakurtzeko eta ez ezabatzeko moduan .

d) Hondakin arriskutsuak ezin izango dira sei hilabetetik gora biltegiratu.

e) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina, lehenengoz erretiratu aurretik, eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana bidali aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio zehatza egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua bat datorrela ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoekin.

f) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik, eta, hala badagokio, araudian ezarritako aurretiazko jakinarazpena egin ondoren, kontrol- eta jarraipen-agiria bete beharko da.

g) Egiaztatu egin beharko da hondakin arriskutsuak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak horrelako gaiak garraiatzeko indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzak betetzen dituela.

h) Terminales Portuarias SL enpresak ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari, industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duenari jarraituz kudeatu beharko ditu sortutako industria-olio erabiliak.

i) Gailu Elektriko eta Elektronikoen Hondakinei buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera kudeatuko dira ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinak –besteak beste, lanpara fluoreszenteenak–. Halaber, pilen eta metagailuen hondakinek bete beharko dute pilei eta metagailuei eta haien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzko otsailaren 1eko 106/2008 Errege Dekretuan xedatutakoa. Kudeatzaile baimenduaren onarpen-agiria izateko, eraman aurretiko jakinarazpena egiteko eta kontrol- eta jarraipen-agiria betetzeko betebeharretik salbu egongo dira kudeaketa-sistema integratuko kudeaketa-azpiegituretara eramaten diren hondakinak, bai eta toki-erakundeei ematen zaizkienak ere, gaika bildutako udal-hondakinekin eta haien parekoak direnekin batera kudea ditzaten, baldin eta dagokion toki-erakundeak eman izana egiaztatzen badu. Toki-erakundeei eman izanaren egiaztagiriak hiru urtez gorde behar dira gutxienez.

j) Terminales Portuarias SL enpresak poliklorobifeniloak (PCB) dituzten edo izan ditzaketen aparatuak dauzkan bitartean, horiek behar bezala kudeatzeko abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuan, poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten aparatuak ezabatzeko eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituen horretan, eta hori aldatu zuen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretuan adierazitako baldintzak bete behar izango ditu.

k) Terminales Portuarias SL enpresak Europako Parlamentuak eta Kontseiluak ozono-geruza agortzen duten substantzien gainean 2009ko irailaren 16an eman zuen 1005/2009/EE zenbakiko Erregelamenduak adierazten dituen substantzia erabiliak baldin baditu, horiek berreskuratu egingo dira, aldeek onetsitako bitarteko teknikoen bidez edo ingurumenaren ikuspegitik onargarria den beste edozein deuseztatze-bide tekniko erabiliz deuseztatzeko; bestela, birziklatzeko edo birsortzeko erabiliko dira, aparatuak berrikusteko edo mantentzeko eragiketetan, edo desmuntatu edo deuseztatu aurretik.

l) Terminales Portuarias SL enpresak urtero adierazi beharko du Ingurumen Sailburuordetzan ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua, helburua eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda. Datu horiekin batera, ingurumena zaintzeko dagokion urteko programa ere bidaliko du.

m) Hondakin arriskutsuen kudeaketaren oinarrizko printzipioetako bat betetzeko, zeina hondakin horiek ahalik eta gutxien sortzea baita, Terminales Portuarias SL enpresak hondakin arriskutsu gutxiago sortzeko plan bat aurkeztu beharko dio Ingurumen Sailburuordetza honi, lau urtetik behin, Hondakin eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 17.6 artikuluan xedatutakoaren arabera, betiere aipatu legearen garapenerako araubideak ez badu Terminales Portuarias SL hondakin arriskutsuen ekoizle txiki gisa katalogatzen.

n) Baldin eta Terminales Portuarias SL Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko Legearen (apirilaren 24ko 11/1997) lehen xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritzarako edo industriarako ontzi baten azken jabea bada, ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna da, eta, beraz, hondakin hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko dio.

o) Irailaren 25eko 183/2012 Dekretuan (Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko dena) xedatutakoari jarraituz, e) eta f) –kudeatzaileak EAEkoak direnean– apartatuetan aipatutakoak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, transakzio elektronikoko IKS-eeM Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

p) Amiantoa duten hondakinak antzemanez gero, Terminales Portuarias SLk 108/1991 Errege Dekretuan (3. artikuluan), amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzekoan, ezarritako eskakizunak bete beharko ditu. Horrez gain, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera egingo dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

D.2.4.2.– Hondakin ez-arriskutsuak.

Sustatzaileak hondakin ez-arriskutsu hauek aitortu ditu:

(Ikus .PDF)

a) Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balorizatzaile baimendu batera eman beharko dira.

b) Hondakin horiek ezabatzeko direnean, ezin dira urtebetetik gora biltegiratu. Hondakinen azken helburua balorizatzea denean, 2 urtez biltegiratu ahal izango dira.

c) Oro har, hondakinak hustu aurretik, baimendutako kudeatzaile baten onarpen-agiria izan beharko dute, eta bertan zehaztuta agertu behar dira onarpenerako baldintzak. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua bat datorrela ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoekin.

d) Hondakina zabortegian biltegiratuz gero, hondakin ez-arriskutsua eraman aurretik kontrol- eta jarraipen-agiria bete beharko da, hondakinak hondakindegian biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzeari buruzko otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuari jarraikiz.

e) Balorizatzeko edo ezabatzeko helburuarekin, hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluaren arabera.

f) Baldin eta Terminales Portuarias SL Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko Legearen (apirilaren 24ko 11/1997) lehen xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritzarako edo industriarako ontzi baten azken jabea bada, ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna da, eta, beraz, hondakin hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko dio.

g) Erregistro bat egingo da, hondakinei buruzko datu hauek jasoko dituena: kantitatea, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodoak eta tokiak, hondakinen sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtean behin, kontrol-erregistro horren kopia bat eta ingurumena zaintzeko programa, urte egokikoa, bidali beharko dira Ingurumen Sailburuordetzara.

h) Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko den irailaren 25eko 183/2012 Dekretuan xedatutakoari jarraituz, apartatu honetako d) eta e) apartatuetan aipatutako dokumentuak –kudeatzaileak EAEkoak direnean– eta f) apartatuan aipatutakoak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, transakzio elektronikoko IKS-eeM sistemako erakundeak bertsioa erabiliz.

D.2.5.– Lurzorua babesteari dagozkion baldintzak.

Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta Lurzorua Kutsatzea Saihestu eta Kutsatutakoa Garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritako betebeharrak betez lurzoruaren egoerari buruz aurkeztutako aurretiazko txostenean jasota dauden gomendioen arabera, Terminales Portuarias SLk lurzorua babesteko beharrezkoak diren neurriak hartu beharko ditu, erabilitako materialen eta identifikatutako arrisku-guneen arabera.

Bost urtez behin, eguneratu egin beharko da lurzoruaren egoerari buruz aurkeztutako aurretiko txostena, instalazio guztiei dagokien kutsadura-arriskuaren ebaluazio bat erantsiz. Aipatu txostena dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko da.

Nolanahi ere, ekainaren 25eko 4/2015 Legean adierazitako inguruabarren bat gertatzen denean, sustatzaileak dagokion lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena lortzeko prozedura hasteko eskatu beharko dio ingurumen-organoari.

Ekainaren 25eko 4/2015 Legeak 25. artikuluaren 1.c apartatuan ebazten duenarekin bat etorriz, instalazioa baimenduta dagoen lurzatian lurren mugimendua eragin dezakeen aldaketaren bat egin behar denean, hondeatu beharreko materialak (lurra, obra-hondakinak, eta abar) karakterizatu egin beharko ditu jardueraren sustatzaileak, jardun kutsatzaileen ondorioz erasan zaien ala ez egiaztatzearren, eta, karakterizazio horren emaitzen arabera, horientzako kudeaketa-modu egokiena zehaztearren.

Hondeaketa horretan hondeatutako materialek 500 m3 gainditzen badituzte, aldaketa-eskaera ez-substantzialean gaikako hondeaketa-plan bat txertatu beharko da; planak 13. artikuluan adierazitako edukia jaso beharko du, eta ingurumen-organoak onartu behar du plan hori, betetzen hasi aurretik.

Hondeatu beharrekoa 500 m3 baino gutxiago bada, aldaketa-eskaerak informazio hau eman beharko du: non dagoen kokatuta, zenbat hondeatu behar den, aurreikusitako hasiera-eguna, kontratista, jarraipenaren eta kudeaketaren ardura izango duen erakundea.

Aurreko kasu horietan guztietan, hondeatzen amaitutakoan, hondeatutako materialak zuzen berrerabili edo kudeatu direla ziurtatzen duen txosten bat aurkeztu beharko da ingurumen-organoan, behar bezala karakterizatu ondoren.

Oro har, irizpide hauek hartuko dira aintzat:

1.– Soberakinak hondakindegian biltegiratuz hustu nahi izanez gero, otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan (hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duena) ezarritakoari jarraikiz egingo da hondakinen karakterizazioa. Oro har, lagin baten azterketa egin beharko da. Laginak hondakindegian kudeatu beharreko soberakinen 500 m3 bakoitzeko 10 azpilagin izango ditu gutxienez, baina hori aldatu ahal izango da espero daitekeen kutsaduraren heterogeneotasunaren eta homogeneotasunaren arabera. Afekzioa homogeneoa izango dela aurreikusten den kasuetan, 500 m3-ko bolumena baino bolumen handiagoa duten unitateez osatutako lagin konposatua hartu ahal izango da, eta, aldiz, afekzio heterogeneoaren kasuan, 500 m3-ko bolumena baino bolumen txikiagoa duten unitateez osatutakoa.

2.– Soberako materialak instalazio berean berrerabili ahal izateko, balio hau izan beharko dute material horiek: ekainaren 25eko 4/2015 Legean (Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzekoa) ezarritako VIE-B (industria-erabilera) balioaren azpitikoa. Horrez gain, lur horien hidrokarburo-edukia ezin izango da arriskutsua izan. Horretarako, erakunde egiaztatu batek egin beharko ditu laginketa eta azterketa, dekretu honen arabera: urriaren 10eko 199/2006 Dekretua, Lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen duena eta erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egindako ikerketen edukia eta norainokoa zehazten dituena.

3.– Lurretan ez badira gainditzen VIE-A parametroak, ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritakoak, edo TPHentzako 50 mg/kg, lur horiek garbiak direla kontsideratuko da, eta onartu ahal izango dira baimendutako betelan batean.

4.– Murrizketarik gabe kudeatu ahal izango da substratu harritsu sanoa. Lurzoru naturalaren pareko den harrizko substratu meteorizatuaren kasuan, aurreko puntuetan ezarritako irizpidea beteko da.

Era berean, ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 22. artikuluaren 2. apartatuaren arabera, lurrean kutsadura-aztarnak aurkitzen badira, horren berri eman beharko zaie dagokion udalari eta Ingurumen Sailburuordetzari, azken horrek hartu beharreko neurriak zehaztu ditzan, aipatutako 4/2015 Legearen 23. artikuluaren 1.e apartatuari jarraikiz.

D.2.6.– Zaratari buruzko baldintzak.

a) Ondorengo indize akustikoak ez gainditzeko beharrezko neurri guztiak ezarriko dira:

a.1.– Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 40 dB(A) gainditu, 07:00ak eta 23:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 45 dB(A) ere.

a.2.– Maila hauei egokitu behar zaie jarduera: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 30 dB(A) gainditu, 23:00ak eta 07:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 35 dB(A) ere.

a.3.– Jarduerak ez du 1. taulan adierazitakoa baino zarata handiagoa egingo, 4 m-ko garaieran neurtuta (egoera berezietan izan ezik; horietan, apantailamenduak saihesteko beharrezko garaiera hartuko da), industria-esparruaren kanpoaldeko itxituraren perimetro osoan,

(Ikus .PDF)

Abian den instalazioak, 1. taulan finkatutako mugak betetzeaz gain, ez du eguneko inolako baliotan (LAeq,d, LAeq,e eta LAeq,n) 1. taulan adierazitako balioak baino 3 dB-etik gorako gehikuntzarik gaindituko.

Gainera, jardun-modu bat baldin badago, gainerako jardueretatik nabarmen bereizia dagoena, jardun-modu horri lotutako zarata-maila bat zehaztu beharko da (LAeq,Ti). Ti jardun-modu horren iraupen-denbora izango da. Maila horrek ez ditu gaindituko 1. taulan 5 dB-tan finkatutako balioak.

b) Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du nabarmen handituko sentsibilitate akustiko handiko guneetako zarata-maila.

E) Ingurumena zaintzeko programa.

Sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta honako apartatu hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da ingurumena zaintzeko programa:

E.1.– Igorpen atmosferikoak kontrolatzea.

E.1.1.– Kanpoko kontrolak.

a) Terminales Portuarias SLk igorpenak kontrolatu beharko ditu informazio honen arabera:

(Ikus .PDF)

b) Puntu honetako a) apartatuan aipatutako neurketa guztiak Administrazioaren II. mailako Ingurumen Lankidetzako Erakunde (ILE) batek egin beharko ditu, 212/2012 Dekretuan, urriaren 16koan, ezarritakoari jarraituz, eta aldizkako neurketa horiei buruzko txostenek Ingurumeneko sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Aginduan eskatzen diren baldintza guztiak bete beharko dituzte, bereziki honako gai hauei dagokienez: helburua eta neurketa-plana, neurketen adierazgarritasuna, neurketa kopurua eta banakako neurketa bakoitzaren iraupena, eta erreferentzia-metodoak hautatzeko irizpidea.

c) Halaber, a) apartatuan azaldutako igorpen-foku baten kontrola egin behar den urtean, foku horrek funtzionatzen badu urtean hamabi aldiz baino gutxiagoko batez besteko maiztasunarekin, eta igorpen bakoitzak ordubete baino gehiago irauten duela, edo, bestela, edozein maiztasunarekin, baldin eta igorpenaren iraupen globala lantegiaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bostetik beherakoa bada, urte horretan ez da beharrezkoa izango foku horren kontrolik egitea, eta hurrengo urtean egin beharko da, baldin eta kontroletik salbuesteko baldintzek irauten ez badute. Inguruabar hori urteko ingurumena zaintzeko programan, urte egokikoan, justifikatu beharko da.

E.1.2.– Txostenak eta kontrolen erregistroak.

E.1.1 puntuan eskatutako parametro guztien neurketen txostenak bidali beharko dira. Kanpoko kontrolen txostenetan jarraibide teknikoetan ezarritako gutxieneko edukia jaso beharko da. Neurketa berriak egin beharko dira, baldin eta parametroen neurketarik ez badago edo egindako neurketak ebazpen honetan ezarritako kontrol-maiztasunaren aurretik egindakoak badira. Igorpen atmosferikoen ondorengo kontrolak egindako azken neurketarekiko adierazitako maiztasunarekin egingo dira.

Erregistro bat egingo da eguneratutako dokumentazioarekin, honako hauetan ezarritakoari jarraikiz, betiere: 100/2011 Errege Dekretuaren 8. artikuluan (100/2011 Errege Dekretua, urtarrilaren 28koa, Atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen eta hura ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen dituena) eta 278/2011 Dekretuaren III. eranskinean (278/2011 Dekretua, abenduaren 27koa, Atmosfera kutsa dezaketen jarduerak burutzen dituzten instalazioak arautzen dituena).

Erregistro hori eguneratuta eta ingurumen-ikuskatzaileen eskura egongo da.

E.2.– Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.

a) Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, ondorengo analisiak egingo dira:

(Ikus .PDF)

b) Kontrolak «erakunde laguntzaile» batek egin eta ziurtatuko ditu, eta baimendutako parametro bakoitzaren gainean egingo dira. Baldintzak betetzen dituztela joko da parametro bakoitza ezarritako mugaren azpitik dagoela egiaztatzen denean.

c) Era berean, isurketa etengabea ez denez, isurketa-eragiketek behar bezala bete beharko dute titularrak aurkeztutako ITA-09 agindu teknikoa («TEPSA Zierbenako terminalaren drainatze-prozesuaren agindu teknikoa»). Eguneko check-listari eta isurien kontrolari dagozkion erregistroak bete beharko dira, eta erregistro horiek Uraren Euskal Agentziaren langileen eskura jarri beharko dira egokitzat jotzen diren kasuetan.

d) Kanpoko kontrolen emaitzak Euskal Autonomia Erkidegoko Uraren Euskal Agentziara bidaliko dira (Bilbora), laginak hartzen diren egunetik hasi eta hilabeteko epean.

e) Urtean behin, aldi bakoitzeko gorabeheren adierazpen bat erantsiko da, efluentearen ezaugarriek baimenduekiko izan ditzaketen desbiderapenei, horien kausei eta horiek zuzentzeko hartutako neurriei buruzkoa.

f) Parametroen analisia «Standard Methods For the Examination of Water and Wastewater» txostenean (APHA, AWWA, WPCF, azken argitalpena) edo «ASTM Water and Environmental Technology» txostenaren azken argitalpeneko 11. sailean jasotako metodo normalizatuetako baten bidez egingo da. Parametroaren ohiko kontzentrazioaren arabera egokiena dena hautatuko da. Egun erabiltzen diren azterketa-metodoen bestelakoak ere ezarri ahalko dira, kutsatzaileen kontzentrazioa hobeto zehazteko. Eskatutako analisien parametro bakoitzean erabilitako analisi-metodoa adierazi beharko da.

g) Euskal Autonomia Erkidegoko Uraren Euskal Agentziak, egoki deritzonean, arazketa-instalazioak ikuskatuko ditu eta efluentea neurtu eta aztertu ahal izango du, isurketen emariek eta parametroek baimendutako mugak gainditzen ez dituztela egiaztatu ahal izateko. Halaber, arazketa-instalazioen ustiapenaren arduradun bat, titulazio egokia duena, izendatzea eskatu ahalko dio titularrari.

E.3.– Zarataren kontrola.

a) Indize akustikoen ebaluazioak egin beharko dira hiru urterik behin: Ld, Le, Ln ,LAeq,Ti eta LAeq,60 segundo. Lehenengo kontrol-urtean lortutako emaitzen arabera, ordutik aurrera neurketak beste maiztasun batekin egitea erabaki ahal izango da.

b) Aurreko apartatuan adierazitako ebaluazio guztiak akustikaren esparruan laginketa espazial eta tenporala egiteko UNE-EN ISO/IEC 17025 arauaren araberako ziurtagiri bat duen ingurumeneko erakunde laguntzaile batek egin beharko ditu. Dena dela, ingurumen-organoak zainduko du ebaluazioak egiten dituzten erakundeek gaitasun tekniko egokia dutela.

c) Ebaluazio-metodoak eta -prozedurak eta ebaluazio horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek emandako jarraibide teknikoetan ezarritakora egokituko dira.

E.4.– Lurzoruaren eta lurpeko uren kontrola.

Sei hileko epean, oinarrizko txosten bat aurkeztu beharko da, substantzia kutsatzaile garrantzitsuei dagokienez, lurzoruak eta lurpeko urek duten hasierako egoera zehazteko, eta, horrela, jarduera behin betiko eteten denean, konparazio kuantitatiboa egin ahal izango da.

Halaber, epe berean, lurzoruaren eta lurpeko uren kalitatea kontrolatzeko proposamen bat aurkeztu beharko da; proposamen horrek gutxienez honako hauek bilduko ditu: karakterizazioa egiteko bi zundaketa, erauzitako zutabearen karakterizazioa eta lurpeko uren jarraipena egiteko erabiliko diren piezometroak prestatzea. Zundaketak kokatzean, kontuan hartuko dira egon daitezkeen arrisku-iturriak eta lurpeko uren jarioa, eta instalaziotik gorako eta beherako uren jarioa alderatu ahal izango da. Jakinarazi beharko da instalazioa kokatzen den lur-zatiak eraginik duen interes hidrogeologikoko lekuetan (IHL), jabari publiko hidraulikoan edo Eremu Babestuen Erregistroko lekuetan (EBE).

Erakunde egiaztatu batek prestatu beharko du apartatu horretan ezarritakoa betetzearren aurkeztu beharreko informazioa, urriaren 10eko 199/2006 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, eta, orobat, organo honek hartarako onar ditzakeen jarraibideetan ezarritakoarekin. 99/2006 Dekretuaren bitartez, Lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen da, eta erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egin beharreko ikerketen edukia eta norainokoa zehazten.

E.5.– Jardueraren adierazleak kontrolatzea.

Urtero, sustatzaileak jardueraren gaineko honako parametro-adierazle hauen jarraipena egingo du, ingurumenean duten eragina aztertzeko:

(Ikus .PDF)

Adierazle horiek urtero kalkulatu eta kontrolatuko dira, eta dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera aurkeztu beharko dituzte.

E.6.– Emaitzak kontrolatu eta igortzea.

Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten analisi eta txosten ezberdinen emaitzak behar bezala erregistraturik geldituko dira, eta Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dituzte Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak horretarako prestatu duen IZP Gidaliburuarekin bat etorriz. Webgune honetan dago eskuragarri gidaliburu hori:

http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-pcc/eu/

Hala, aipatutako programan zehaztutako aldian egindako kontrol guztiak, ibilgu eta/edo itsasora isuritako urei dagozkienak izan ezik, ingurumena zaintzeko programarekin batera aurkeztuko dira bakarrik, eta erreferentziako urtea amaitu ondoren. Ezarritako baldintzak betetzen ez direnean bakarrik jakinarazi beharko da, eta jakinarazpena ingurumeneko baimen bateratuan ezarritakoaren arabera egingo da. Era berean, urtebete baino aldizkakotasun handiagoko kontrolik egiten bada, kontrola egiten den urteari dagokion programaren barruan baino ez da igorriko.

Emaitza horiek urtero igorriko dira, betiere martxoaren 31 baino lehen, eta txosten bat aurkeztu beharko da zaintzeko programaren emaitzekin batera. Txosten horretan, babes- eta zuzenketa-neurrien funtzionamendua, prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak eta emaitzen analisia jasoko dira, epe horretan izandako jazoera nagusiak bereziki aipatuta, haien kausa eta konponbideak; halaber, laginak nola hartu diren zehaztuko da, aldez aurretik egin ez bada.

E.7.– Ingurumena Zaintzeko Programaren Agiri bategina.

Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina landu beharko du, aurkeztu dituen agirietan eta ebazpen honetan proposatutako betebeharrak bilduz. Honako hauek zehaztu beharko ditu programa horrek: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko puntuen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.

Era berean, ingurumena zaintzeko programak jardueraren adierazleak zehaztu eta adierazle horiek aztertzeko sistematika barruan izan beharko du, horien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurrien eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatu ahal izateko (ingurumen-adierazleak).

F) Ezohiko egoeretan kutsadurari aurrea hartzeko neurriak eta jardunerako baldintzak.

F.1.– Instalazioa gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, botako diren kutsagarriak eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du enpresak, eta dagokionean, horiek kudeatzeko eta tratatzeko proposamena ere.

Instalazioa geldiaraztean nahiz abiaraztean, mantentze-eragiketetan eta ohiz kanpoko egoeretan sortutako hondakinak kudeatu beharko dira, bigarren apartatuko D.2.4 azpiapartatuan ezarritakoarekin bat etorriz (azpiapartatu horren izena: «Instalazioan ekoitzitako hondakinen kudeaketa zuzena bermatzeko baldintzak»), baina ez da beharrezkoa izango hondakin horiek baimendutako hondakinen zerrendan jasota egotea.

F.2.– Jarduera bertan behera uztea.

Jarduerari lege hauek aplikatu behar zaizkio: 4/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzekoa, eta 9/2005 Errege Dekretua, urtarrilaren 14koa, kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide eta estandarrak ezartzekoa. Horrenbestez, Terminales Portuarias SLk lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedura hasi beharko du, bi hilabeteko epea agortu baino lehen, jarduera behin betiko uzten duenetik hasita, ekainaren 25eko 4/2015 Legeak 31.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Jarduera bertan behera utzi baino lehen, Terminales Portuarias SLk instalazioetan dauden hondakin guztiak kudeatu beharko ditu, ebazpen honen bigarren apartatuaren D.2.4 azpiapartatuan ezarritakoarekin bat etorriz.

F.3.– Jarduera aldi baterako uztea.

Jarduera aldi baterako uztea eskatuz gero, Industriako Isurpenen Erregelamendua onartzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 13. artikuluan arautu bezala, Terminales Portuarias SL enpresak, aldi baterako uztearen eskabidearekin batera, dokumentu bat bidali beharko du lantegia jardunik gabe egonda ere aplikagarriak zaizkion ingurumen-baimen integratuko kontrolak eta baldintzak nola beteko dituen adierazteko.

Era berean, instalazioa berriz abiarazi baino lehen, instalazioen funtzionamendu ona ziurtatu beharko da, ingurumenean eragina izan dezakeen isurketa edo igorpen oro saihesteko.

F.4.– Jarduera anomaloa izanez gero aplikatu beharreko neurriak eta jarduketak.

Aurkeztutako agirietan egindako proposamenean ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak zehazten dira. Horiez gain, ondorengo apartatuetan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:

a) Prebentzioko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera ona bermatzeko; batez ere, ustekabeko jario edo ihesak daudenean kutsadura saihesteko eskuragarri dauden baliabideei eta ezarritako segurtasun-neurriei dagokienez. Jarioak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da honako hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (irazgaitzak), biltegiratzeko neurri bereziak (substantzia arriskutsuak), egon daitezkeen jarioak antzemateko neurriak edo gehiegi bete direneko alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitu beharra, maiztasuna, garbiketa mota) eta lurzoru gaineko isuriak biltzeko sistemak.

b) Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskaritza eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskaritzak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.

c) Era berean, atmosfera eta ura kutsatzea prebenitzeko eta kutsatutakoa zuzentzeko sistemen (arazketa, minimizazioa, etab.) eta ikuskatu eta kontrolatzeko ekipamenduen egoera ona bermatzeko neurriak jaso beharko dira.

d) Arazte-prozesuan pilatutako hondakin solidoak eta lohiak aldizka aterako dira instalazioa behar bezala ibil dadin. Behar izanez gero, gorde egingo dira hondoan hustubiderik ez duten biltegi iragazgaitzetan. Hondakin horiek ez dira ibai-ibilgura hustuko aldizkako garbiketa egiten denean; bildu egin beharko dira, kudeatzeko edo zabortegi baimendu batera eramateko. Inoiz ez dira pilatuko euri-uren jariatzearen ondorioz ibilgu publikoa kutsatzeko arriskua egon daitekeen guneetan.

e) Titularrak beharrezko arreta-neurriak hartuko ditu produktuak, erregaiak, erreaktiboak eta abarrak gordetzeko andeletan ustekabean sortutako isuriak, eta horiek ontziz aldatzerakoan sortutakoak ibilgu publikoetara irits ez daitezen.

f) Kasu bakoitzean lortutako azken hondakinak instalazio-esparrutik kanpo erretiratu eta garraiatuko dira, eta dagozkien araudiak bete beharko dituzte, horien helmugaren edo ondoren produktu edo azpiproduktu gisa izan dezaketen erabilerarekin bat.

g) Baldin eta instalazioetan lohien tratamendua badago, horietatik jaregindako ura berriro bideratuko da arazte-instalazioko sarrerara, tratamendua jaso dezan.

h) Pabilioien barruan zolak garbitzean sortutako urak tratamendu-lerrora bidaliko dira edo, bestela, kudeatzaile baimendu batek kudeatuko ditu.

i) Arauz kanpoko isuriak eta ustekabeko deskargak:

Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu eskura, arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta ustekabeko isuriak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak eraginkor mantentzeko.

– Hondakin-ura ezingo da «by-pass» bidez isuri arazketa-instalazioetan.

– Programatutako mantentze-lanetan nahitaez «by-pass» bidez isurketak egin behar badira, titularrak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Uraren Euskal Agentziari jakinaraziko dio aurretiaz, segurtasun-neurrien funtzionamendua zehaztuz, bai eta isurketak ingurune hartzailearen kalitatearen gainean duen eragina ahal den neurrian gutxitzeko neurriena ere.

– Baimenaren titularra den entitateak, osasunerako edo pertsonen segurtasunerako arriskutsua izan daitezkeen edo itsas lehorreko jabari publikoan eta babes-zortasuneko eremuan kalte edo narriaduren bat eragin dezakeen ezusteko isuriak ekiditeko neurri egokiak hartuko ditu.

j) Era berean, erregistro bat eduki behar da, eta han jasoko dira aldizka egindako mantentze-lanak eta antzemandako gertaerak.

k) Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta ustekabeko isurtzeak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak eraginkorrak izan daitezen.

l) Erabilitako olioak, jariakinen arazketako hondakinak, besteak beste, eta, oro har, instalazioan sortutako hondakinak maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa ditzake. Beraz, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen lurzatien azalera guztiak iragazgaiztuko dira.

m) Hauts-itxurako produktuak biltegiratzeko, silo itxiak edo hautsa xurgatzeko sistemak dituzten pabilioi estali eta itxiak eduki beharko dira.

n) Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira.

o) Larrialdirik gertatuz gero, berehala eta eraginkortasunez esku hartzeko beharrezkoak diren material guztiak edukiko dira, kantitate nahikoan: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isuriei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako ingurunean isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.

p) Kubeten hustuketa kontrolatzeko balio duen protokolo edo prozedura dokumentatu bat edukiko da. Horri jarraituz, tratamendu-instalazioaren eraginkortasunari eragin diezaioketen produktu-isuriak instalaziora joatea saihestu beharko da.

q) Larrialdi-egoeretan, babes zibilari buruzko araudian ezarritakoa bete beharko da, eta araudi horretan ezarritako baldintza guztiak konplitu.

r) Gorabehera gertatuz gero, agintariei jakinaraztea.

Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabeheraren edo ezohiko gertaeraren baten aurrean, sustatzaileak, berehala, gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri eman beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari, betiere, zuzentzeko edo eusteko neurri egokiak hartu ondoren. Jakinarazpenean alderdi hauek adierazi beharko dira gutxienez:

– Gorabehera mota.

– Jatorriak eta kausak (unean zehaztu daitezkeenak).

– Zuzentzeko edo eusteko neurriak, berehala aplikatu direnak.

– Sortutako ondorioak.

– Epe laburrera aurreikusitako jarduketak, halakorik balego.

Gorabehera edo arazo larriren bat edo ustekabeko isuriren bat egonez gero, SOS Deiak, Uraren Euskal Agentzia eta Zierbenako Udala jakinaren gainean jarri behar dira. Ondoren, gehienez ere 48 orduko epean, istripuaren ondorioz sortutako egoera zehaztasunez jasotzen duen txosten bat bidali beharko zaio Ingurumen Sailburuordetzari. Txosten horretan, datu hauek agertuko dira gutxienez:

– Enpresaren identifikazioa.

– Gorabehera mota.

– Gorabehera non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.

– Gorabeheraren iraupena.

– Ustekabeko isurpenen kasuan:

• Gertakariaren kokapena, ibilbidea edo isurketaren ibilbide posiblea eta itsas lehorreko jabari publikora isuri den puntua.

• Gertakariaren eguna eta ordua (ziurra edo gutxi gorabeherakoa).

• Isuriaren benetako edo gutxi gorabeherako bolumena.

• Arauz kanpoko isuriaren iraupena (benetakoa edo gutxi gorabeherakoa).

• Isuritako substantzia edo isuriaren konposizioa.

• Ingurune hartzailean sumatu den eragina.

• Gertaera kutsatzaileak sortu duen kaltea.

• Ingurune hartzailean kalteak saihesteko hartu diren edo hartuko diren neurriak.

– Muga-balioak gaindituz gero, isurketen datuak:

• Eragindako kalteen zenbatespena.

• Hartutako neurri zuzentzaileak.

• Anomalia berriro ez gertatzeko prebentzio-neurriak.

• Prebentzio-neurriak eraginkortasunez aplikatzeko aurreikusitako epeak.

Baimenak barne hartzen dituen baldintzak betetzen ez dituen eta, gainera, pertsonen osasunerako arriskutsua den edo sistema naturalen oreka larriki kaltetu ahal duen ezusteko isurketarik gertatzekotan, titularrak bertan behera utziko du isurketa. Halaber, SOS Deiak (112) Larrialdietako Zerbitzuari, Uraren Euskal Agentziari eta Zierbenako Udalari jakinarazi beharko die.

s) Aurreko apartatuan ezarritakoaz gain, gerta daitezkeen gorabeherak edo arazoak saiheste aldera, jardueraren titularrak berehala jakinarazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari instalazioko edozein etenaldi programatu izango dela, prozesu etengabe batekoa bada, baita aurreikusitako mantentze prebentiboak ere, ahalik denbora-tarte handienarekin.

G) Baldin eta araudi berria indarrean jartzeak edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hala egitea gomendatzen badute, babes- zein zuzenketa-neurriak eta ingurumena zaintzeko programa aldatu ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan. Era berean, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldatu egin daiteke jardueraren sustatzaileak hala eskatuta edo ofizioz, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

H) Urtean behin, martxoaren 31 baino lehenago, Terminales Portuarias SLk aurreko urtean atmosferara eta uretara egindako igorpenei eta isurketei hurrenez hurren, eta sortutako hondakin mota guztiei buruzko datuen ingurumen-adierazpena igorriko dio Ingurumen Sailburuordetzari, E-PRTR-Euskadi Kutsatzaileen Emisio eta Transferentzia Inbentarioa egiteko eta eguneratuta edukitzeko, 508/2007 Errege Dekretuarekin eta Ingurumena Zaintzeko Programarekin bat etorriz.

Informazio hori IKS-eeM sistemaren erakundeentzako bertsioaren bidez transmitituko da (www.eper-euskadi.net webgunean eskuragarri); hau da, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Ingurumen Informazioa Kudeatzeko Sistemaren bidez.

Datu horietako batzuek Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumenean Eragina duten Jardueren Erregistroa osatuko dute, eta erregistro hori transakzio-basea izango da, informazioa Europako Ingurumen Agentziaren erregistroetara bidaltzeko (E-PRTR-Europa erregistroa).

Ingurumen-adierazpena agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez, informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, uneoro bermatu beharko da Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.

l) Instalazioetan aldaketarik egin ahal izateko, aldez aurretik honako helbide elektroniko honetan eskuragarri dagoen inprimakia bete beharko da:

http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus/r49-3252/es/contenidos/informacion/ippc/es_6939/adjuntos/cuestionario_modificaciones.doc

Horrez gain, organo honen baimena ere eskatu beharko dute, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 10. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.

Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 14.1 artikuluak (industriako isurpenen Erregelamendua onartzeaz gainera, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena) aldaketa funtsezkotzat jotzeko irizpideak ezartzen ditu.

Nolanahi ere, aipatutako urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 14.2 artikuluan zehaztutakoarekin bat etorriz, irizpide horiek orientagarriak dira, eta ingurumen-organoak kalifikatuko du eskatutako aldaketa, funtsezkotzat edo ez-funtsezkotzat jota, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen (kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzkoa) 10. artikuluan ezarritako irizpideekin bat etorriz.

Era berean, proiektua aldatzen den kasuetan, aplikatzekoa izango da Ingurumen Ebaluazioari buruzko Legearen (abenduaren 9ko 21/2013) 7.1.c eta 7.2.c artikuluan xedatua.

Baldin eta aldaketak lurzoru berria okupatzea aurreikusten badu eta aipatutako lurzoruak lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak baditu edo izan baditu, aldaketa gauzatu aurretik, hartu beharreko kokalekuaren lurzoru-kalitatearen deklarazioa eduki beharko da, Lurzorua Ez Kutsatzeko eta Kutsatutakoa Garbitzeari buruzko otsailaren 4ko 1/2005 Legean ezarritakoarekin bat etorriz.

J) Ingurumen-baimen integratu honetan ezarritako baldintzak ez betetzea arau-hauste astun edo oso astun gisa tipifikatuta dago uztailaren 1eko 16/2002 Legearen (kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzkoa) 30. artikuluari jarraituz, eta aipatutako uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 31. artikuluan jasotako zigorrak ezartzea ekar dezake.

Hirugarrena.– 16-I-01-000000000379 erregistro-kodea esleitzea Terminales Portuarias SLk Zierbenako Portuko Ceballos lurmuturreko zabalgunean (z.g.) ustiatutako instalazioari. Hona hemen helbidea: UTM 30N ETRS89, X: 492576 Y: 4800968 Z: 5 m.

Laugarrena.– Ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena ofizioz egingo da kasu hauetan:

a) Instalazioak sortutako kutsadura dela-eta, finkatutako igorpenen muga-balioak berrikustea edo beste batzuk ezartzea komeni bada.

b) Isuriak nabarmen murritz daitezke gehiegizko kosturik izan gabe, erabil daitezkeen teknikarik onenetan egindako aldaketa handien ondorioz.

c) Prozesuaren edo jardueraren funtzionamendu-segurtasuna dela-eta beste teknika batzuk erabili behar badira.

d) Kostaldeei buruzko Erregelamendu Orokorra onartzen duen urriaren 10eko 876/2014 Errege Dekretuaren 117. artikuluan zehaztutakoari jarraikiz, agintari eskudunak isuriak egiteko baimenen baldintzak aldatu ahal izango ditu, kalte-ordainik gabe, hura eman zeneko egoerak aldatu egin badira edo, lehendik egonda ere, ukatzeko moduko beste egoera batzuk gertatu badira edo beste termino batzuetan eman bada. Administrazio eskudunak beharrezkotzat jotzen badu, baimenaren ondoreak eten ahal izango ditu zehaztutako baldintza berriak betetzen diren arte. Kasu horretan, arroko erakundeak, txosten lotesle baten bidez, organo eskudunera joko du ingurumen-baimen integratua eman dezan, gehienez ere hogei eguneko epean berrikuste-prozesua hasteko.

e) Instalazioari aplikagarri zaion sektoreko legediak hala eskatzen badu, edo uztailaren 1eko 16/2002 Legeak 22.3 artikuluari jarraikiz ingurumen-kalitateko arau berriak edo berrikusiak betetzea beharrezkoa bada (ekainaren 11ko 5/2013 Legearen 16. artikuluak aldatu zuen artikulu hori).

f) Aplikatu beharreko araudi berria indarrean jartzen bada.

g) Ingurunearen egiturari eta funtzionamenduari buruzko ezagutza garrantzitsu berrietara egokitzeko beharra ikusten bada; bereziki, inplikatutako sistemen hauskortasuna areagotzen dela hautematen bada.

h) Ingurumena zaintzeko programan jasotako emaitzen edo bestelako oharren arabera, ingurumen-inpakturako ezarritako babes-, zuzenketa- edo konpentsazio-neurriak akastunak direla egiaztatzen bada.

i) Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen (uztailaren 1eko 16/2002) 25. artikuluko 1., 2. eta 3. zenbakietan ezarritakoarekin bat etorriz egindako azterketa eginda, aldatu egin behar dela ondorioztatzen bada.

Ingurumen-baimen integratua berrikusteak ez du kalte-ordainerako eskubiderik emango, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen (kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzkoa) 25.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Bosgarrena.– Terminales Portuarias SLk Ebazpen honen xede den produktu likidoak jasotzeko, biltegiratzeko eta berriz bidaltzeko jarduerari dagokionez titulartasun-aldaketarik eginez gero, aldaketa hori jakinarazi beharko du, Ingurumen Sailburuordetzak onar dezan.

Seigarrena.– Terminales Portuarias SLri eskatzea erantzun bat eman diezaiela honako gai hauei:

Bi hileko epean:

– Bigarren apartatuko B azpiapartatuan ezarritako finantza-bermea, zenbatekoa gaurkotuta, edo, bestela, organo honetan dagoeneko erregistratutakoaren berme osagarria, harik eta lehen aipatutako zenbatekoa adina izan arte.

Sei hileko epean:

– Substantzia kutsatzaile garrantzitsuei dagokienez, lurzoruak eta lurpeko urek duten hasierako egoera zehazten duen oinarrizko txosten bat, jarduera behin betiko amaitzen denean konparazio kuantitatiboa egin ahal izateko (E.4 puntua).

– Lurzoruaren eta lurpeko uren kontrolerako proposamena (E.4 puntua).

– Kudeatzaile baimenduari ematen zaizkion sortutako hondakinak behar bezala identifikatu eta sailkatzen direla justifikatu beharko du, bereziki hondakin arriskutsuen izaerari eta arrisku-ezaugarriei dagokienez, betiere honako zerrenda honetan ezarritako irizpideekin bat etorriz: Europako Hondakin Zerrenda, 2014ko abenduaren 18ko Batzordearen Erabakiz argitaratua, zeinaren bidez aldatzen baita hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia; eta 1357/2014/EB Erregelamendua, Batzordearena, 2014ko abenduaren 18koa, zeinaren bidez ordezten baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina (zuzentarau hori hondakinei buruzkoa da eta zuzentarau jakin batzuk baliogabetu zituen). Hori egiaztatu ondoren, eguneratu egingo dira baimen honetan jasota eta izapidetzeko orduan indarrean zeuden identifikazioa eta sailkapena.

Zazpigarrena.– Baimen honek balioa galduko du honako hauek gertatzen direnean:

– Ebazpen honen seigarren apartatuan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzen ez badu epearen barruan, baldin eta interesdunak ez badu behar bezala justifikatuz epea luzatzeko eskatzen.

– Terminales Portuarias SLren nortasun juridikoa azkentzea, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan.

Era berean, isuriak egiteko baimena eteteko eta baliogabetzeko arrazoiak izango dira Kostaldeei buruzko Erregelamendu Orokorra onartzen duen urriaren 10eko 876/2014 Errege Dekretuaren 117. eta 118. artikuluetan ezartzen direnak.

Zortzigarrena.– Hauek dira titularrak bere jarduera garatzean erabiliko dituen identifikazio-kodeak:

– EU1/041/2001 hondakin arriskutsuak sortzea.

– 4800020681 motako hondakin ez-arriskutsuak sortzea.

– 16-I-01-000000000379 motako hondakin ez-arriskutsuak kudeatzea.

– 16-I-01-000000000379 motako hondakin arriskutsuak kudeatzea.

– 16A01-2014-00002827 atmosfera kutsatu dezakeen jarduera.

Bederatzigarrena.– Ebazpen honen edukiaren berri ematea Terminales Portuarias SLri, Zierbenako Udalari, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei eta gainerako interesdunei.

Hamargarrena.– Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren azaroaren 26ko 30/1992 Legearen eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 21a.

Ingurumeneko sailburuordea,

IOSU MADARIAGA GARAMENDI.


Azterketa dokumentala