Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

137. zk., 2019ko uztailaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
3518

EBAZPENA, 2019ko uztailaren 9koa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez iragartzen baita noiz argitaratu den Gurenet atarian 2019ko uztailaren 5eko Ebazpena, Ertzaintzaren C171 lanpostuak betetzeko prozeduran akatsak zuzentzen dituena eta merezimendu orokorren balorazio batzordeko kideak izendatzen dituena.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2019ko martxoaren 21eko Ebazpenaren bidez, Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko deialdia onetsi eta argitaratu zen. Bada, ebazpen horren hirugarren atalean ezarritakoarekin bat etorriz, eta Segurtasun Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko apirilaren 11ko 83/2017 Dekretuak, apirilaren 2ko 60/2019 Dekretuaren bidez aldatutakoak, emandako eskumenak baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Jakinaraztea 2019ko uztailaren 8an argitaratu dela, Segurtasun Sailaren Gurenet atarian, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2019ko uztailaren 5eko Ebazpena. Ebazpen horren bidez zuzendu egin da Ertzaintzaren C171 lanpostuak betetzeko prozeduran emandako 2019ko maiatzaren 10eko Ebazpenaren 2. eranskineko balorazio-batzordeetako kideen izendapenean dagoen akats materiala eta aldatu egin da 2019ko maiatzaren 10eko Ebazpenaren 2. eranskinean zetorren balorazio-batzordeko kideen izendapena.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 9a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

ANA AGUIRRE ZURUTUZA.


Azterketa dokumentala