Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

136. zk., 2019ko uztailaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
3507

IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita ingurumen-baimen integratuei buruzko ebazpenen zerrenda.

Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan xedatutakoari jarraikiz, ingurumen-baimen integratua behar da 1. eranskinean aipatzen diren jardueretako bat garatzen duten instalazioak ustiatzeko.

Ingurumen-baimen integratuaren xedea da dagokien instalazioek lege horren xedea bete dezaten bermatuko duten baldintzak ezartzea, baimen horren emakidan esku hartu behar duten administrazio publikoen koordinazioa ziurtatuko duen prozedura baten bidez, izapideak arintzeko eta partikularren karga administratiboak murrizteko; horrez gain, kutsaduraren prebentzio- eta kontrol-sistema bat izatea, dauden ingurumen-baimen guztiak administrazio-egintza bakar batean bilduko dituena.

Aipatutako arauaren 24. artikuluak ingurumen-baimen integratuen jakinarazpena eta publikotasuna arautzen ditu, eta, zentzu horretan, aipatutako artikuluaren 3. apartatuan ezartzen da autonomia-erkidegoek beren aldizkari ofizialetan publikotasuna emango dietela ingurumen-baimen integratuak eman, aldatu edo berrikusi dituzten administrazio-ebazpenei; ebazpenari publikotasuna ematen dion iragarkian, eraginpeko instalazioa identifikatu beharko da.

Beraz, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren 24.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, argitaratzen da 2019ko lehenengo seihilekoan ingurumen-organoak eman dituen ingurumen-baimen integratuei buruzko ebazpenen zerrenda.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 5a.

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

IVAN PEDREIRA LANCHAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala